Aspalditik gure blogan atal berri
bat estreinatzea kontuan izan genuen, eta urte berriaren hasierarekin batera, ideia
honi forma emateko aitzaki on bat izan daiteke, ezta? Ondo joatekotan, gure
ideia hilabetean behin sasoiko produktu bat hautatzea da (hau da, hilabete horretan bere une onenean
dagoen zerbait) eta bere ezaugarriak eta erabilerak azaltzea.
Atal hau estreinatzeko gure produkturik
gogokoena erabiliko dugu, eta hau da, inongo zalantzarik gabe, izokina.
Normalean, izokina Atlantikoko ur hotzetatik
dator. Izokinak gorputz luzanga du (batzuei 50 eta 60 zentimetro bitartean
dabiltzate) eta ezkata txikiekin estalita dago, haietako batzuk, ilunak izanda.
Bere haragia arrosa edo laranja da, eta 1 eta 3 kilo bitarteko pisua izatekotan,
ezin hobea izango da.
Izokina arraina koipetsu bat da,
arrain urdinen familiako kidea izanik. Nahiz eta jende askok bere koipe maila zirikatu,
izokinaren koipe portzentajea bere haragian %11a da, hau da, sardinen edo
atunaren antzeko kopurua. Hala ere, bere koipea Omega 3an aberatsa da, harekin kolesterolaren
murrizketari lagunduz eta koagulu edo odol-tronboak saihestuz.
Hala ere, izokinaren propietate
guztiak ez dira egokienak pertsonen osasunerako, arrainaren purin kopurua oso
altua delako, gure gorputzeko azido urikoko kantitatea goraino joatea eragiten
duena, izanez arrazoi honengatik gomendagarria arrain hau ez jatea azido
honekin arazoak dauzkaten pertsonentzat.
Sukaldean, arrain aldakorretarikoen
eta gozoenetarikoen artean dago klasifikatuta izokina, nahiz eta, hori bai,
ardura beti muturreraino eramatea beharrezkoa izan arraina ez erretzeko, bero
gehiegi erabiliz gero izokinak bere ezaugarririk nabarmenenak galtzen
dituelako. Guk hiru forma errazak izokina prestatzeko gomendatzen dizkizuegu:
- Papillote eran:
Zalantzarik
gabe, egosketa forma hau, beharbada, osasuntsuena eta izokinaren zaporea
gehiago errespetatzen duena da. Adibide bat uzten dizuegu: errezeta
- Plantxan:
Tradizionala
eta zaporetsua, baina kontuz, izokina erretzea errazegia delako. Errezeta honen
eredu bat hemen uzten dizuegu: Izokineko konbinatua
- “Tartar” batean:
No hay comentarios:
Publicar un comentario