2011-02-14

Bizkotxoa

Ai irakurle maiteak, zelako tripa ipintzen ari naizen!! Eta dena, nire jabeen erruagatik... Baina noizean behin, zelako bizkotxoa atertzen du mahukatik... goxoa, harroa... laburbilduz, jabetxo maiteak: Prestatuko didazu beste bat gaur, mesedez? Tira, urruma asko egingo dizkizut eta...

Ez dakit zergatik, baina bakarrik nire jabeen bati ondo ateratzen zaio goxo hau, agian herentziagatik da (bere amak asko daki ere bai). Nire beste esklaboa (ups, bakartu... nire beste jabea), berriz, bakarrik ondo jaten du... meh, meh, meh!!

Beno, agian, errezeta azaltzen hasi beharko nuke, ez?

Hara noa, gaurko errezeta bizkotxoa dela esanez, nahiz eta ziur nago zuek, irakurle maiteak, errezetaren izena bazenekitela hasieran azaldu duguna irakurri duzuenetik.

Bizkotxoa egiteko hurrengo osagaiak erabili zituzten:

3 arrautza
225 gr. irina (neurria: 3 jogurt ontzi)
150 gr. azukrea (neurria: 2 jogurt ontzi)
Olioa (neurria: Jogurt ontzi 1)
Jogurt natural bat
Legamia azal bat (“Royal” markakoa edo antzekoa)


Ez zarete kezkatu behar, gaurko errezeta dudarik gabe
gaur arte azaldu dizkizuedan errezetetatik errazena delako. Bakarrik bol handi bat falta zaizue, noski, orain artean aipatu ditugun osagai hauek guztiak irabiagailua erabiliz ondo irabiatzeko.

Hau egin eta gero, nire jabeak labea 180 gradutara ipintzen dute eta, berotzen denean, aurreko pausuan lortutako orea molde batean ipintzen dute eta labean ordu erdiz uzten dute.

Kontuz! Kontuan izan behar duzue denbora tarte horretan ezin duzuela labearen atea ireki. Bestela, bizkotxoa ez da igoko eta bere itxura Victoria Beckhamren antzekoa izango da (hau da, zaporea agian ona izango da, baina bere itxura ez da proportzionatua izango). Denbora tarte hori pasa denean, ez dago arriskurik labeko atea irekitzeko eta, noski, bizkotxoa egina dagoen ala ez konprobatzeko.

Hau guztia egiten baduzue, zuen bizkotxoaren itxura hor
relakoa izango da.




2011-02-05

Pastel-krema

Buahh!! Nola gustatzen zaizkidan goxoak! Eta etxekoak, gehiago. Eskerrak, azkenean nire jabeek eremu hauetan aurreratu egin dute pilo bat. Agian txalo bat edo miazkada bat merezi dute. Uste dut, nire kasuan miazkada aukeratuko dudala, meh meh meh!!

Erregeen-opila prestatzen bitartean, beste goxo bat egiten saiatu ziren: pastel-krema. Goxo hau egin zuten lehendabiziko aldia izan zen, baina ez zen nabaritzen. Ains!! Uste dut askotan gozatuko dudala...

Hurrengo osagaiak erabili zituzten pastel-krema prestatzeko:

½ lt. Esnea
150 gr. azukrea
4 arrauts gorringo
2 Arto-irin koilarakada
2 Limoi-oskola
1 Kanela-zotza
1 Banilla-zotza (aukerako)


Hasteko, suan kazola bat ipini behar duzue esnea berotzeko. Bitartean, bol batean azukrea eta gorringoak ipiniko dituzue ondo irabiatzeko. Kazolan limoi-oskolak, kanela-zotza eta banilla gehitu behar dituzue irakin baino lehen.

Esnea irakite-puntura iristen denean, esnetatik limoi-oskolak, kanela-zotza eta banilla kendu behar dituzue. Azkenik, kazola su baxuan minutu pare bat gehiago utzi behar duzue. Gero, kazolatik burruntzali (cucharón) bat banatu behar duzue gorringoen bolara gehitzeko. Egina dagoenean, gelditu gabe eragin behar duzue, ore uniforme bat lortzeko.

Orea lortzen duzuenean, kazolara bota behar duzue eta berriz, su geldoan ipini etengabe eragiten, orea loditu arte.

Geroago, haiek sutik kazola kendu zuten eta orea bol batean ipini zuten hostatzeko. Bola hozkailuan jarri baino lehen film-papera orea ukitzen ipini zuten.

Begira ezazue, horrela geratu zen:


Eta hemen daukazue beste aplikazio bat:



Ea noiz pastel-krema egiten duten berriro... ains... gogoa badaukat!!!