Oraindik ezin dut sinetsi, pasa den larunbatean, nire jabeak etxean utzi ninduten, afari batez gozatu gabe (azal lodia daukate gero!!)... ospakizuna zuten, eta, noski, etxean ezin dute egin, nirekin, ez... kanpora zihoazen.
Zorionez, etxera bueltatu zirenean zeukaten aurpegiarekin… Nik esaten dut: gure etxean denetarik dago eta gainera, katutxo polita eta maitekor bat dago ere bai.
Azkenean, kasurik ez dute egin. Italiar janaria jatea aukeratu zuten afaltzeko, eta noski, jende guztia esaten zuenez Dolomiti jatetxea onena zela, Dolomiti jatetxera joan ziren.
Non dagoen? Ah noski, ba gure hirian dago, Gasteizen (Araba), Floridako parkearen ondoan, Ramon y Cajal kalean, 1 zenbakian hain zuzen ere.
Esan zuten arabera, tokia txikia da. Bi giroetan banatuta dago: tabernako gunea, mahaitxo batzuekin, jantokia beteta dagoenean, mahai horiek erabiltzen dira, gauza normala, hori bai... eta bigarren gunea, jantokia da. Jantokian, 10 edo 12 mahai neurri desberdinak aurkitzen ditugu, izkina batean, leku gozoena aurkitzen dugu ere bai, postreen gunea (gehienak etxekoak dira, edo hori esaten dute), eta azkenean, lekuko ikusgarriena: egurrezko labe bat, pizzak egosteko.
Apainketa, Mediterraneoaren antza du, baina bere zainketa eskasagatik eta bertatik pasatzen den jende piloagatik, Dolomiti jatetxea zahar antza dauka, Mediterraneoaren jatetxe baten antza baino gehiago.
Zerbitzua, besterik gabe, jantokia betetzera ohituta daude, horregatik, ia ia platerak bitartean atseden hartzea ez dute uzten (arraioa! Nik bezalakoa janaria eskatzen dudanean...). Uste dut, hoztasuna eta zerbitzuaren urruntasuna txarrena dela, denak atzerritarrak direlako (uste dut, arraroa dela, italiar jatetxea izatea, baina italiarrak gabe!!).
Prezioa? Beno, egia esateko, garestia emategatik. Pizza gehienak, 14 euro balio dute, eta pasta, pixka bat gutxiago, baina hala ere, garestia da, pasta freskoa baita (baina ez da etxeko pasta... Norbaitek etxeko pasta nahi badu, hobeto “Ristorante l’oliva”-ra joan daiteke... ai ene! .... zelako bakailaozko tortelliniak...).
Azken finean, nire jabeen arabera, “Restaurante Pizzeria Dolomiti” justu-justu gainditu du (esan zuten, bakarrik 5.5 ateratzen duela), eta soingaineko pizza zaporengatik... egurrezko labean prestatuak. Gainerakorako, hobe beste jatetxe bat, baita frankizia bat ere.
Hala ere, joateko gogoak baldin badituzue, helbidea hemen uzten dizuet:
“Restaurante Pizzeria Dolomiti”
Ramón y Cajal kalea, 1
01007 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefonoa: 945.23.34.26 (deitu erreserba egiteko. Bestela, tabernan denbora luze emango duzue itxaroten).