Guretzat, abuztu guztietan Gironellako herrira (Bartzelona) joatea tradizio bat da, gure familiako zati batekin
berraurkitzeko. Hemen hilabete osoa pasatzen dugu bidaiatzera goazen egunak alde batera uzten baldin baditugu, noski. Horrela, urte honetan auto berri bat estreinatzen genuela aprobetxatuz, Frantziako hegoa ezagutzera joatea erabaki
genuen, hegazkina alde batera utziz urte batengatik.
Bidai honetan Marseillan, Nizan eta Carcassonnen egun batzuk pasatu genituen. Horretaz gain, Saint Tropez, Cannes eta Monte Carlo bisitatzea erabaki genuen. Lasai egon, gure bidaia nola joan zen azaltzen ez zaituztegulako aspertuko, bakarrik egun horietan gure arreta deitu zuten jatetxeei buruz hitz egitea da gure helburua. Hau azaldu eta gero, gure
lehendabiziko geldialdia Marseillan egingo dugu. Gurekin etorri nahi?
Restaurant
L’Esquinade
“Place des thiars”eko 38 zenbakian kokatuta dago, Vieux Port-en atzeko aldean hain zuzen ere, hiri langile honen bizitza kontzentratzen
den inguruan. Pasa den abuztuan zehar menu bat 15 eurongatik eskaintzen zuten (hasierako
platera, plater nagusia eta postrea). Janariak arrazoizko kalitatea zuen eta
ondo prestatuta zegoen, bereziki espagetiak izokin freskoarekin eta buillabesa
platerik hoberena bezala. Hala ere, jatetxe honetan eskaintzen den zerbitzua (neurririk
gabe lehor eta gutxi adeitsu) gure esperientzia onargarri hondatu zuen bere
prezioa kontuan izaten baldin badugu.
Le Bobolivo
“Caisserie rue”-aren 29 zenbakian kokatuta dago, “Le Panier” auzotik oso, oso hurbil eta “Vieux Port” minutu eskasetara egonda. Han, jatetxe txiki honekin topo egin genuen eta, zalantzarik gabe, hiri honetan bisitatu genituen jatetxe guztien artean, hau hoberena izan zen. Kartaz gain, menu aukera desberdinak
eskaintzen dituzte, haiek guztiak egun horretako “plat du jour”a beste
zerbaitekin konbinatzen dituztenak. Guk “formula express”a menua aukeratu
genuen, hau da, ahuntz-gazta bero entsalada bat pesto-saltsarekin eta, postre bezala,
“café gourmand” bat, (hau da: kafe beltz bat bost gozokiekin). Pertsonako prezioa
13.50 € izan zen, arrazoizkoa janariaren kalitatea eta zerbitzuaren arreta
kontuan izaten baldin badugu. Zalantzarik gabe, bisita gomendatzen dizuegu.
Le
Fetiche - Metropol
“Saint Saens rue”-aren 38 zenbakian kokatuta, “L’esquinade Restaurant”tik metro gutxitara kokatuta dago. Eskaintzen zuten menuaren prezioagatik gure arreta deitu zuen (hasierako plater bat, plater nagusi bat eta postrea, 17 euroren truke) baita ere bere giro lasaiagatik. Gure mahaian eserita egon eta gero, jatetxe honek kategoria altukoa nahi zuela izatea konturatu ginen, kartako prezioak oso altuak zirelako eta bere sukaldaritza
“fusioan” oinarritzen zelako (kasu honetan, frantziarra asiatikoarekin) Zerbaitek
ez du funtzionatzen jatetxe honetan, janariaren zaporea ona delako, baina
lokalaren dekorazioa hausnartzen baldin badugu bere kalitatea ez doa
sukaldearekin batera. Hala ere, inguruko jatetxeak jendez gainezka baldin
badaude eta menua aukeratzen baldin badugu, toki hau aukera onargarria izan
daiteke afaltzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario