Oraingo honetan parentesi bat egin nahi dugu, bidai gastronomikoak atzean
utziz gai berria ukitzeko (beno, gutxienez guretzat berria da). Gaur, azalduko
dugu nola prestatzen den saltsa berezi bat: “Cesar saltsa” hori bai, bere
“arrautzarik gabeko” bertsioan.
Saltsa hau oso moldakorra da, zuzenki gure maionesa maitearekin (edo kasu
honetan, laktonesarekin) erlazionatuta dago eta erabilera pilo bat ditu, nahiz
eta segur aski zuek bere izena hartzen duen entsaladagatik ezagutuko duzue.
Entsalada bat eskuzabalki ontzeko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
100 ml olio
50 ml esne
20 g birrindutako gazta parmesano
4 antxoa
Baratxuri atal bat
Bi limoi-zuku koilarakada
Ziape koilaratxo bat (aukerakoa)
Piper beltza
Lehenago azaldu dugun moduan, saltsa hau maionesaren senide zuzena da. Hura
bezala, irabiagailuaren basoa hartuko dugu eta txikitutako baratxuri atala,
esnea, limoi zukua eta ziapea gehituko ditugu. Behin eginda, irabiagailuarekin
mugitu gabe, irabiatzen hasiko gara eta poliki-poliki olioa gehituko dugu.
Lotuta dagoenean (hori bai, erabat
harrotu gabe), txikitutako antxoak, gazta parmesanoa eta ehotako piperbeltz
pixka bat gehituko ditugu eta berriz guztia irabiatuko dugu, nahasketa ondo
integratuta geratu arte.
Hemen iritsita, bakarrik platera aurkeztea faltako zaigu eta hori izan
daiteke bai entsalada batean, bai haragi bati lagunduz edo arrautza batzuekin
batera.
On egin!!