2014-02-23

Tandoori Station jatetxea - Madril



Gure ustez, janari indiarra zerbitzatzen duten jatetxe gutxi daude Espainian zehar eta, daudenak, gune espezifiko batzuetan egoten dira normalean. Horregatik, orain dela urte batzuk, Palma de Mallorcan geundela, Baisakhi jatetxera joan ginen janari honen zaporeak ezagutzera. Pasa den astean Madrilera joan ginen asteburua pasatzera eta, han topatu dezakegun eskaintza gastronomikoa hain zabala denez, indiar jatetxe batera joatea erabaki genuen. 

Gure aukera “Tandoori Station” jatetxea izan zen eta, orokorrean, gure gustukoa izan zela aitortu behar dugu.

Jatetxera heldu ginenean, sarreran dagoen zerbitzaria egun batzuk lehenago erreserbatu genuen mahaira arte eraman zigun eta, eserlekua hartu bezain pronto, jatetxearen karta edarien kartarekin batera utzi ziguten. Kartan dastapen menua ere eskaintzen zen eta, irakurritako kritikei kasu egitea erabaki genuenez, dastapen menua eskatzea erabaki genuen.
Kontuan izan behar dugu jatetxearen estiloa metro geltoki batena dela eta, hori dela eta, menua geltokietan banatuta dago, segidan ikusi ahal dezakezuen bezala:

1go geltokia: Aperitiboak

Geltoki honetan lau plater guztira ekarri zizkiguten, lehendabiziko biak azken biekin batera jateko izanda, ikusi ahal duzuen moduan:

  • Hasteko, ogi indiarra gaztaz beteta ekarri ziguten. Ogi honek, naan izena jasotzen duena, oso zapore berezia zeuka.
  • Ogiarekin batera, hiru saltsa desberdin ekarri zizkiguten, bakoitzak zapore desberdinarekin eta, inportanteena, pikante kopuru desberdinarekin. Saltsa hauen helburua lehenengo geltokiaren plater guztiekin nahastea da, lehenengoa leuna izanez, bigarrena pixka bat gogorra eta, azkena, oso pikantea, ia-ia ahotik sua botatzea eragiten duten saltsa horietariko bat.
  • Jarraian, etxeko ohorezko enpanadillak patata, ilar eta espezia pikanteekin beteak ekarri zizkiguten. Plater honek, “Samosa” izena jasotzen duena, goxoa zegoen, baina bere zaporea aldatzen zen segun eta zer saltsa erabiltzen genuen.
  • Geltoki honekin amaitzeko, “Pakora” izeneko plater bat ekarri ziguten, hau da, txitxirio irinarekin birrineztatuko barazkiak. Bere zaporea, berriro, oso berezia iruditu zitzaigun.
2garren geltokia: Tandoori

Geltoki honetan bi plater ekarri zizkigutek, eta haien izenak oso arraroak zirela jarraian ikusi ahal dezakezue:

  • “Murg ka tikka”, edo oilasko paparra zatitan espezietan beratua eta “Tandoori” labean erreta.  Nahiz eta goxoa egon, gehiago espero genuela aitortu behar dugu.
  • “Sheek Kebab”, edo txahal haragi txikitua “Tandoori” labean prestatuta belar eta espezia ugariekin batera. Plater hau frogatzerakoan oso goxoa iruditu zitzaigun baina, berriro, guk espero genuen mugara ez zen heldu.
3garren geltokia: Curryak

Nahiz eta curry batzuk oso pikanteak izan, dudarik gabe afari osoko platerik hoberenak izan ziren. Guztira hiru curry ekarri zizkiguten “Pulau” arrozarekin batera, hau da, basmati arroza kanela, karda-momo, anis puskatu eta azafraiarekin nahastuta curryak jaten genituen aldi berean dastatzeko. Curry guztiak oso goxoak zeuden, baina, ikusiko duzuen moduan, bakoitzak bere berezitasunak zeuzkan.
  • Hasteko, “Murghi makhan wali”, edo oilasko, tomate eta espezia currya saltsa leunarekin dastatu genuen. Oso goxoa zegoen eta, gure ustez, bere zaporea oso berezia zen.
  • Geroago “Gosht ka roghan josh” izen bitxia zeraman currya dastatu genuen, edo, beste era batean esanda, txahal currya espezia, tomate eta belarrekin. Honi pikantea gehitu behar zaio eta, gure ustez, pikante kopurua pixkatxo bat pasatuta zegoen. 
Azken currya “Malai paneer wala kofta” deitzen zen, eta patata eta gaztazko “haragi-bolak” (haragirik gabekoak) almendra saltsarekin zerbitzatuak. Guretzat, hiruretatik txarrena izan zen.

4garren geltokia: Bidaiaren amaiera

Afaria amaitzeko postreak ekarri zizkiguten. Hauek plater berean zerbitzatuak ekarri zizkiguten, honako hauek izanda. 
  • Almibarren prestatuko esneko bizkotxo bolatxoak. Oso bigunak eta goxoak. Bere izena indiarrez? “Gulab jamun”. Arraroa, ezta?
  • Pistatxoko izozkia, edo, indiarrez, “Kulfi”. Hitz batekin definitu behar baldin badugu, desberdina izango zen.

Nahiz eta gure gustukoa izan, gauza batzuk hobetu behar direla uste dugu. Hasteko, janari gehiena ez zigun eraman Indiaraino jaten genuen bitartean eta, hau, arraroa egin zitzaigun kontuan izaten baldin badugu Palman izan genuen esperientzian plater guztiekin herrialde horretara joatea bezala izan zela. Honi jatetxearen estiloa gehitu behar zaio, oso polita, baina industrialde batekin antza handia duena eta ez Indiarekin.

Edarien aldetik, menuan ez daude barne eta, aukeren artean, ez daude Indiako edariak, ardoen kasuan gehienak erriorakoak izanda. Zorionez, zerbait desberdinagoa aukeratzeko posibilitatea izan genuen edateko, Australiako ardo zuri bat hautatzen azkenean. Baina, zalantzarik gabe, jatetxe honen arazorik handiena modako lokal bat izatea da, non oso zaila da mahai bat lortzea ez baldin badugu mahaia lehentasunarekin hartzen. Gure kasuan, asteartean larunbaterako hartu genuen tokia, eta 22:30tan afaltzeko aukera eskaini ziguten soilik beste ordutegi guztietan tokirik ez zegoelako. 

Tandoori Station jatetxeko jangela
Tandoori Station jatetxeko jangela

Portzierto, mahaiak oso txikiak eta oso gertu daude bata besteagatik, eta horrek, jatetxea jendez gainezka baldin badago (pasa den astean bezala) hitz egiteko zailtasunak eragiten ditu. Gure ustez, eskaintzen duten janaria jende pilo bat erakartzen duenez eta zaporea orokorrean ona denez, ez dira gelditu bere janaria oraindik hobeagoa egiteko ideian pentsatzen

Gure kasuan, esperientzia askoz positiboagoa negatiboa baino izan zen, eta, horregatik, bueltatuko ginatekeela esaten dizuegu, eta horregatik gure nota 7,5 puntukoa da.

Erreserbatzea oso gomendagarria denez, hemen uzten dizkizuegu jatetxearen datuak.


28006 Madril (Madril)
Tel.: 91 401 22 28

2014-02-12

Ikea Jatetxea - Vitoria-Gasteiz


Guretzat, urteak betetzea poztasuna eragiten digun zerbait da, are gehiago urtebetetzearekin batera hamarkadaz aldatzen baldin badugu. Bi gauzak ospatu behar genituenez, ospakizuna era berezi batean antolatzea pentsatu izan genuen, afari berezi batekin oraindik bereziagoa den toki batean.

Agian horregatik, eta sorpresa moduan antolatuta, gure hiriko jatetxe ospetsu batera joatea erabaki genuen. Izendatuko jatetxea “Restaurante Ikea” da, eta Gasteizko hiriaren sarrera batean kokatuta dago, Castillako ataria kaleko 27 zenbakian hain zuzen ere.

Gainera, jatetxera iritsi bezain laster, ustekabe atsegina hartu genuen… bai, areto arduradunak berotasunez hartu gintuen, gure zamarrak gorde zituen eta mahairaino eraman gintuen lasaitasun osoz.

Aretoa, Javier Mariscal arkitekto ospetsuaren diseinua daramana, baso bateko lasaitasunera garraiatzen gaitu, bere tratatu gabeko egurrarekin estaliak dauden hormekin, argiztapen beroarekin. Sentsazio arraroa izan genuen, “zein ondo gaude hemen” eta “hau ez da guretzat” ideiekin bueltaka aldi berean.

Asier Urbinaren (jatetxe honetako sukaldeko bigarrena) aholku onak jaso eta gero, ‘Ilaski’ destatzeko menua aukeratu genuen. Menu honetan etxeko sarrerako bat, bost plater eta bi postre daude barne, urarekin, ardoarekin (D.O. Rioja Alavesa) eta kafearekin batera, hau guztia 60€ren truke pertsonentzako, BEZa barne.

2013ko abenduan, Ilazki menua honako platerengatik osatuta zegoen:

Sarrerakoa:


  • Ogi makilatxoak gazta, erromero eta tatariar saltsarekin.


Platerak:

  • Ondo txupitoa abakando kremarekin eta ziazerba espumarekin. Badakigu plater arraroa dirudiela, baina abakando krema eta ziazerba espumaren nahasketa primerakoa da. Horretaz gain, Onddo txupitoa ez da atzera geratzen.
  • Alkatxofa frijituen tartaria gari esparrago eta foierekin.
  • Bieirak salteatuak leka, baratxuri eta burrata entsaladarekin. Ohorezko matrikulako platera iruditu zitzaigun, bai zaporearen aldetik baita aurkezpenagatik ere.
  • Lupia-zatia txangurro krema, tipulazko konpota eta zerba basearekin. Inoiz dastatu dugun lupiarik hoberena honako hau izan zen.
  • Idi-zatia labean prestatutako patatekin eta piper konfiturarekin. Plater honetako gauzarik hoberena berarekin batera jateko ekarri zizkiguten gatzak izan ziren, honako hauek Añanako Gatza, gatz ardoztatua, gatz ketua eta Himalaiako gatza izanda.


Postreak:

  • Fruta mazedonia cava gelarekin eta mangoko sorbetearekin. Freskagarria eta lurrintsua.

  • Gazta izozkia fruitu gorriekin infusionatua. Garratza? Goxoa? Ba bi gauza hauen artean zebilen jokoa, beharrezkoa den neurrian bi kasuetan, hori bai. Amaiera zoragarria menu perfektu batentzat.


Hau guztia gutxi izango balitz, IKEAko langileek gure ospakizunera gehitu nahi izan ziren beti eskertuko ditugun bi keinuekin, bere bi sukaldarien agurrarekin (Iñaki Moya eta Asier Urbina) eta, azkenik, hirugarren postre bat eskainiz sorpresa bezala, marrubi eta txokolatezko pasteltxo bat bi kandelekin batera.



Jatetxe asko ezagutzen ditugu bai Gasteizen baita beste hiri batzuetan ere, eta dudarik gabe esan dezakegu jatetxe honek bisitatu ditugun guztien artean hoberena dela, inongo dudarik gabe. Janaria primerakoa da, zerbitzua oso jatorra eta, horretaz gain, elkar egiten duten talde-lanarekin bezeroak ikus dezake nola saiatzen diren beragan harridura sortzen, poztasuna, azkenik ongizate sentsazio sakon bat eragiten. Hau guztiagatik, argi eta garbi daukagu bueltatuko garela.

Gainera, prezioari buruz hitz egiten baldin badugu, gure ustez azkenean ez da batere garestia kontuan izaten baldin badugu gauza guztiak barne daudela menua eskatzekotan.

Dudarik gabe gomendatzen dizuegu gutxienez bizitzan behin etortzea, gure nota 10 batekoa izanez.

Gogora ezazue mahaia erreserbatzeaz joatea erabakitzen baldin baduzue. Horretarako, hemen jatetxearen datuak utziko dizkizuegu.



01007 Gasteiz (Araba)
Tel.: 945 144 747