Arraina! Arraina! Arraina! Inoiz esan
al dizuet nola gustatzen zaidan arraina? Zoratuta nauka! Eta zorionez, azkenean
nire jabeak gustua hartzen ari dira arrain-errezeta berriak prestatzeko eta
hori, niri onetik ateratzen nau!! (gastronomikoki hitz egiten, meh, meh,
meh!!).
Gaurko errezetari izen bitxia ipini
diot: “Atun-solomoa piper erreen ohearen gainean”. Egia esateko, agian, izen
konplexuegia ipini diot, baina... egin
dut!!
Errezeta gozo-gozoa egiteko, haiek
hurrengo osagaiak erabili zituzten (bi pertsonentzat, noski):
2 Atun-solomo
Piper gorri bat
2 Baratxuri-ale
8 Arbendola
Olioa
Ozpina
Perrexila
Gatza
Hasteko, errezetaren urratsik
luzeena egingo dugu, piper errearen ohea. Hori egiteko, labea aurretik berotu
egingo dugu 200 gradutara. Berotzen ari den bitartean, piperra ondo garbituko
eta lehortuko dugu. Hori eginda dagoenean, labekatuko dugu 35 minutuz.
Erdi ordu pasa eta gero, piperra
labetik aterako dugu, gatza eta piperra jarriko ditugu eta estaliko dugu trapu
batekin, izerdia botatzeko. Gero, piperra lumatu beharko dugu. Azkenean,
piperraren haziak kenduko ditugu eta tiraz moztuko dugu.
Segidan, saltsa bat prestatuko dugu
atuna ureztatzeko. Hori egiteko, baratxuri-aleak lumatu eta xaflaz moztuko
ditugu. Hori eginda dagoenean, xaflak ipiniko ditugu zartaginean gorritzeko.
Gorrituak daudenean, sutik kenduko ditugu eta arbendola txikituak, perexila,
ozpinako koilarada bat, gatza eta piperra gehituko ditugu.
Azkenean, bakarrik itsaso-fruitu
goxo hori (atuna) prestatzea falta zaigu. Dudarik gabe, urrats hau errezetaren
errazena da. Atuna prestatzeko, solomo bakoitzari gatza eta piperra bota behar
diogu. Segidan, zartagina batean (edo
plantxa batean) solomoak ipiniko ditugu.
Kontuz urrats horrekin, bakarrik bi minutu alde bakoitzetik suan egon daitezkeelako.
Erraza ezta? Beno, bakarrik ohea
egitea falta zaigu eta noski, atuna “atsedena hartzera” ipini, hau da, platerra
aurkeztea falta zaigu. Neu hau proposatzen dizuet: