2016-06-20

Gurin-gailetak


Nahiz eta isiltasun osoan egon denboraldi luze batez, ez gara gure txoko txikiaz ahaztu. Bai, sukaldean jolasteko izan digun aukera bakoitza aprobetxatu izan dugu eta, horren ondorioz, gaur esparru honetara itzultzen gara sorgintzen gaituzten halako plater batekin. Hau da, gaur oso erraza, azkarra eta mundu guztiari gustatzen zaion errezeta bat partekatuko dugu zuekin, eta “gurin-gailetak” prestatzera irakatsiko zaituztegu.

50 gaileta (tamainaren arabera, noski) baino gehiago prestatzeko, hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

500 g Irin
170 g Azukre
170 g Gurina pomadan (hau da, biguna eta giro tenperaturan)
170 ml. Esne
Arrautza bat
½ zorroko legamia
Limoi bateko birrindura (edo, gustura, laranja)

Hasteko, bol handi bat hartuko dugu (eta honekin osagai guztiak sartzeko aukera ematen digun bol bati buruz hitz egiten ari gara) eta irina eta legamia nahastuko ditugu. Segidan, gurina, azukrea eta arrautza gehituko ditugu, jarraian osagai guztiak ondo nahastuz. Guztia ondo osatuta dagoela ikusten dugunean, esnea poliki-poliki gehituko dugu eta edukiera ondo nahastuko dugu eskuekin ore homogeneo bat lortu arte.

Orea lortu dugunean, paper-filma erabiliz bilduko dugu eta hozkailuan gordeko dugu gutxienez ordu batez.

Denbora hau pasatzen denean, orea ondo luzatuko eta zabalduko dugu arrabol baten laguntzarekin, lodiera zentimetro erdikoa izan dadin. Hori egin eta gero, zuen gustukoa den molde batekin (guk tragoxka baso bat erabili genuen) gailetak pixkanaka-pixkanaka moztuko dituzue. Une hau oso aproposa da labea 175 gradutara berotzeko.

Azkenik, gailetak paperaz estalitako labe-erretilu batean jarriko ditugu eta labean mantenduko ditugu 15 minutuz. Emaitza egokia izateko, zuen gailetak honako itxura hau izan behar dute (edo hobeagoa, noski!)

Gurin Gailetak


Hemendik aurrera, zuen irudimena erabiliz pixkatxo bat apaindu ahal dituzue, eta, noski baietz, haietaz gozatu!!

On egin!!