Etxean edozein errezeta omníboroa plater begetariano batean
bihurtzea oso ideia interesgarria eta erakargarria iruditzen zaigu, eta noski, ba
ahal dago sukaldaritzan aukeraren bat hanburgesa bat baino egokiagoa dena? Duela
gutxi arte, bai egoskariekin(adibidez txitxirio eta dilistekin) baita kuiarekin
ere frogak egin genituen, baina lortzen genuen ez zen gure menuetara plater
hauek gehitzeko bezalakoa.
Zorionez dena aldatzen da, eta gaur konbentzitu gaituen errezeta
begetariano berri bat ekartzen dizuegu. Gaur esperru honetara urbiltzen
dizuegun errezeta “kuiatxo-hanburgesa”rena da.
Lau hanburgesa prestatzeko hurrengo osagaiak beharko
ditugu:
Kuiatxo ertain bat (edo handi bat)
Azenario bat
Arrautz bat
¼ tipula
Gazta arraspatuko 3 koilarakada (mozzarella, feta, etc…
gustura)
Ogi arraspatua
Txikitutako perrexil hosto batzuk
Kurkuma koilaratxo bat (aukerakoa)
Olio
Gatza
Ezer baino lehen, kuiatxoa ondo garbituko dugu eta eginda
dagoenean zuritu gabe birrinduko dugu. Urrats hau amaitzeko, kuiatxoa batzuei
15 minututan zehar xukatuko dugu.
Kuiatxoa xukatzen den bitartean, arrautza ondo irabiatuko
dugu eta bol handi batean gordeko dugu. Jarrian, azenarioa zurituko eta
birrinduko dugu eta bolari gehituko diogu. Segidan, ondo txikitutako tipula,
gazta arraspatua, txikitutako perrexil-hostoak eta, gustatzen bazaizue,
kurkumako koilaratxoa edo piperbeltz pixka bat nahastuko ditugu aurreko
osagaiekin.
Kuiatxoa xukatuta dagoenean, lehenago prestatutako
osagaiekin nahastuko dugu eta, lehen prestatu izan dugun nahasketari, ogi
arraspatua gehituko diogu, jarraian oratua ore uniforme bat lortu arte
(beharrezko ogia gehituko dugu orea eskuetan ez itsasteko).
Hori eginda dagoenean, lorea lau atal berdinetan
bananduko dugu eta bolak batzuk prestatuko ditugu, prestakinari hanburgesa
baten forma emateko asmoarekin.
Jarraian, zartagin bat jarriko dugu su ertainetara
berotzen oliba-olioarekin. Beroa dagoenean, bi aldeetatik gure hanburgesak
prestatuko ditugu eta paper xurgatzailearen gainean olio gainerako saihesteko erreserbatuko
ditugu.
Azkenean platera aurkeztuko dugu:
Zalantzarik gabe, hau da plater desberdin bat, jatorrizko
eta ondo osasuntsua.
On egin!