2012-01-23

La Trattoria da Luigi - Vitoria-Gasteiz


Gezurra dirudi, baina orain dela hilabete pare bat, nire jabeek beste jatetxe italiar batekin topo egin zuten (Gasteizen, nola ez). Nahiz eta jatetxea nahiko ospetsua izan, egun horretara arte haientzat ez zen ezaguna izan.

Aipatutakoa jatetxea “La Trattoria da Luigi”  deitzen da eta Gasteizko Angela Figuera Aymerich kaleko 8 zenbakian (Lakuako auzoan) kokatuta dago.

Lehenengo inpresioa pixkat txarra izan zen… haiek beste bikote batez lagunduak heldu ziren jatetxera (sentitzen dut, baina ez dut gogoratzen zer ospatu nahi zuten oraingo honetan. Auskalo!) eta bat batean “Coca-Cola”ko errotulu handi batekin topo egin zuten. Gertaera hau haiek gaizki pentsatzea jatetxeari buruz eragin zuen, haiek ezagutzen dituzten gainerako italiar jatetxeetan hau ez delako gertatzen, sarrera askoz zainduagoa dagoelako.



Bigarren inpresioa pixka bat aldatu zen, baina ez pentsa. Lokala nahiko handia da, baina nortasuna falta zaio. Hala eta guztiz ere,  lokala oso alde on bat dauka, jantokitik sukaldea ikusten delako. Nire jabeen ustez hori oso berezia da. Ez duzue uste?

Beno, janariari buruz hitz egiteko ordua iristen ari denez, nire jabeek eta haien lagunak jan zituzten platerak hurrengoak izan ziren:

Hasierako platerak: 

  • “Riga Lecca Baffi”: Plater honen izenaren atzean makarroi berezi batzuekin egin zuten topo nire jabeek. Platerra buztinezko ontzietan aurkeztuta zegoen eta, makarroiekin batera, perretxikoak eta tomatea topatzea posiblea zen. Nire jabeei asko gustatu zitzaien.
  • “Tortellini panna”: Hau da, haragiz betetako “tortellini”-ak esnegaina erabiliz egindako saltsa batekin. Nire jabeei asko gustatu zitzaien, baina, haien ustez, ez zen aurreko platera bezain ona. 

Plater Nagusiak:

  • Pizza “Volturno”: Pizza honetan mota askotako hestebeteak  barazkiekin batera topatzea oso erraza zen. Nire jabeei asko gustatu zitzaien, batez ere orea oso ondo egina zegoelako. 
  • “Calzone Milanese”: Hau da, “pizza itxi” bat. Nire jabeen gustukoa izan zen, baina haien iritziz plater hau sinplegia zen, bakarrik gazta eta york urdaiazpikoa zeramalako.

Postreak:

  • Pannacotta”:  Zuek dakizuen moduan, nire jabeek badakite “pannacotta” egiten, eta, haien iritziz, jatetxe honetan jan zutena haiek egiten dutena baino askoz txarragoa zen.
  • “Limoncello”-ko izozkia: Dudarik gabe, plater hau izan zen gau horretan izan zuten ustekaberik handiena, industriala zelako. Gainera, jatetxean ipini zioten prezioa ez zen batere baxua…

Ikusten duzuenez, nire jabeek egiten dituzten balorazioak nahiko irregularrak dira. Honek zer esan nahi du? Ba, haien arabera, jatetxe honetan nahiko ondo jatea erraza dela, baina beste jatetxe batzuetan prezio berberagatik askoz hobeto jateko aukera dagoela. Adibidez, italiar jatetxeen artean, “Da Vinci” jatetxea askoz hobeagoa iruditu zitzaien diru kopuru berdinarekin.

Honek ez du esan nahi jatetxe honetan gaizki jaten dela, eta horregatik ez dizuet esango hona ez etortzeko, zuen gustukoa den zerbait kartan topatzea nahiko erraza delako. Horregatik, haiek ipintzen dioten azken nota da 6 bat. 

Hemen bere datuak uzten dizkizuet:


"La Trattoria da Luigi"
01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 00 33 00

2012-01-11

Arrautza puskatuak urdaiazpiko txirbilekin

Eskandalagarria da!! Baina, nola kobratu daitezke 14 euro baino gehiago arrautza frijitu pare batengatik? Arrautza hauek famatuenak direlako? Edo agian, Madrileko bihotzean egiten dituztelako? Edo ... pertsona famatuenak arrautza hauek dastatu dituztelako? Buah, niri berdin zait, nire jabeek arrautza frijituak egiten dituzte, baita arrautza puskatuak ere, eta gainera, merkeagoak dira.

Uste dut, denok dakigula arrautza frijitu bat nola prestatzen den, ezta? Ah, ez? Beno, ba gaur arrautza frijituak prestatuko ditugu, baina zerbait ikasteko, errezeta pixka bat aldatuko dugu: arrautza puskatuak urdaiazpiko txirbilekin prestatzera joango gara, nahi baduzue, noski.

Hurrengo osagaiak erabiliko ditugu (bi pertsonentzat, nola ez):

4 Arrautza
2 Patata handia
2 Urdaiazpiko xerra
Gatza
Olioa


Lehenengo urratsa da patatak zuritzea. Hori eginda, patatak garbitu eta makilatxoetan moztuko ditugu. Bitartean, zartagin bat olio askorekin sutan ipiniko duzue, olioa berotzeko.

Olioa beroa dagoenean, patatak ipiniko dituzue eta han utziko dituzue ondo urreztu arte. Ez zarete ahaztu behar patatak noizean behin nahasteaz. Beno, frijigailu bat baldin badaukazue, zuek ikusi, meh meh meh!!

Beno, patatak urreztatuak daudenean, erretilu batean ipiniko dituzue. Gero, urdaiazpiko xerrak moztu eta pataten gainean jarriko dituzue. Erraza, ezta?

Ba al dakizue zer den falta zaizuena? Oso ondo!! Arrautzak frijitzea!! meh meh meh!!

Arrautzak frijitzeko, zartagin bat olio askorekin jar ezazue sutan. Olioa beroa dagoenean, arrautza bat bota zartaginean (kontuz, oskolarik gabe!!) gatza pittin batarekin eta suan utziko duzue arrautza ondo frijitu arte. Hori gertatzen denean, arrautza kenduko duzue sutik espatula batarekin eta pataten gainean arrautza frijitua jarriko duzue. Urrats hori egin beharko duzue arrautza bakoitzarekin.

Bakarrik gauza bat falta zaizue errezeta amaitzeko, arrautzak puskatzea. Nola? Beno, metodo pilo bat daukazue, baina nire jabeek bi koilara erabili zituzten. Bai, ondo irakurri duzue... koilarekin arrautzak moztu zituzten eta gero guztia nahastu zuten.

Platera horrela geratu zen:

Arrautza puskatuak urdaiazpiko txirbilekin

Ez dira “Casa Lucio”n eskaintzen dituzten arrautza puskatuak, baina arrautza puskatuak bikainak dira ere bai, eta gainera, merkeagoak!!