2015-01-26

Lupia tartar laranja zukuarekin


Duela hilabete pare bat errezeta berezi eta arriskutsu bat aurkeztu genuen gure tokitxoan, “Izokin tartar sagar garratzarekin eta ahuakaterekin”. Arriskutsua da mundu guztia ez dagoelako prest tartarraren teknika dastatzeko, baina guri erabat sorgindu gintuenez, hurrengo pausoa eman genuen “Lupia tartar laranja zukuarekin” prestatzea erabaki genuenean.

Ikusiko duzuen moduan, ideia berbera da, baina emaitza, nahiz eta ikusgarria izan, erabat desberdina da, ondorio bezala zapore desberdin batekin topo egitea daukana.

Hurrengo osagaiak erabiliko ditugu (bi pertsonentzat):

2 lupia (edo lupia basati txiki bat)
Laranja bat
Piper gorri erdia
Tipulin fresko bat
Dijoneko ziape kafe koilarakada bat
Gatza
Piperbeltza

Dena prestatuta? Eta noski, ganibeta ondo zorroztuta? Ba… aurrera!

Hasteko, lupia (edo lupiak) prestatuko duzue. Hori egiteko, arraina garbituko duzue, azala eta hezur guztiak kenduz. Kontuz urrats honetan, hezur guztiak kentzea oso garrantzitsua delako.

Eginda dagoenean, lupia kubo txikietara moztuko duzue, zentimetro erdikoak gutxi gorabehera, eta bol batean jarriko dituzue. Ondoren, tipulina moztuko duzue kubo txikietan ere bai (lupia kubo txikien tamainara gutxi gorabehera) eta bolean beste osagaiekin batera ipiniko duzue. Gauza bera egingo duzue piper gorriarekin eta laranjaren erdiarekin.

Behin osagai guztiak moztuta dauzkagula, gatza eta piperbeltz apur bat eta Dijoneko ziapeko kafe koilarakada bat gehituko dituzue. Azkenean, laranja-zukua gehituko duzue eta ondo nahastuko eta, koilara pare batekin lagunduz.

Dena ondo nahasita dagoenean, bola filmatuko duzue eta hozkailuan jarriko duzue, ordu pare bat gutxienez, edo hain zuzen ere platera aurkezteko ordua heldu arte.

Guk platera aurkezteko, molde biribil bat aukeratu genuen. Hartan, gutxi gorabehera, nahastearen erdia jarri genuen, tipulin orri batzuk erabiliz apainketarako.

Lupia tartar laranja zukuarekin


On egin!!

2015-01-12

Sasoiko produktua. Urtarrilla: izokina


Aspalditik gure blogan atal berri bat estreinatzea kontuan izan genuen, eta urte berriaren hasierarekin batera, ideia honi forma emateko aitzaki on bat izan daiteke, ezta? Ondo joatekotan, gure ideia hilabetean behin sasoiko produktu bat hautatzea  da (hau da, hilabete horretan bere une onenean dagoen zerbait) eta bere ezaugarriak eta erabilerak azaltzea.

Atal hau estreinatzeko gure produkturik gogokoena erabiliko dugu, eta hau da, inongo zalantzarik gabe, izokina.

Normalean, izokina Atlantikoko ur hotzetatik dator. Izokinak gorputz luzanga du (batzuei 50 eta 60 zentimetro bitartean dabiltzate) eta ezkata txikiekin estalita dago, haietako batzuk, ilunak izanda. Bere haragia arrosa edo laranja da, eta 1 eta 3 kilo bitarteko pisua izatekotan, ezin hobea izango da.

Izokina arraina koipetsu bat da, arrain urdinen familiako kidea izanik. Nahiz eta jende askok bere koipe maila zirikatu, izokinaren koipe portzentajea bere haragian %11a da, hau da, sardinen edo atunaren antzeko kopurua. Hala ere, bere koipea Omega 3an aberatsa da, harekin kolesterolaren murrizketari lagunduz eta koagulu edo odol-tronboak saihestuz.

Hala ere, izokinaren propietate guztiak ez dira egokienak pertsonen osasunerako, arrainaren purin kopurua oso altua delako, gure gorputzeko azido urikoko kantitatea goraino joatea eragiten duena, izanez arrazoi honengatik gomendagarria arrain hau ez jatea azido honekin arazoak dauzkaten pertsonentzat.

Sukaldean, arrain aldakorretarikoen eta gozoenetarikoen artean dago klasifikatuta izokina, nahiz eta, hori bai, ardura beti muturreraino eramatea beharrezkoa izan arraina ez erretzeko, bero gehiegi erabiliz gero izokinak bere ezaugarririk nabarmenenak galtzen dituelako. Guk hiru forma errazak izokina prestatzeko gomendatzen dizkizuegu:

  • Papillote eran:

Zalantzarik gabe, egosketa forma hau, beharbada, osasuntsuena eta izokinaren zaporea gehiago errespetatzen duena da. Adibide bat uzten dizuegu: errezeta

  • Plantxan:

Tradizionala eta zaporetsua, baina kontuz, izokina erretzea errazegia delako. Errezeta honen eredu bat hemen uzten dizuegu: Izokineko konbinatua

  •  “Tartar” batean:

Metodo hau arriskutsua da eta beharbada, ez da mundu guztirako egokia izango, nahiz eta guri izugarri gustatzea. Zer iruditzen zaizue errezeta hau? Izokin tartar sagar garratzarekin eta ahuakaterekin