2014-01-23

Risotto beltza txibiarekin eta ganbekin

Badakizue risottoa edo saldatsu arroza asko gustatzen zaigula etxean, zapore konbinazio asko onartzen dituelako, bere prestaketa prozesua nahiko erraza delako eta, gainera, orokorrean mundu guztiari gustatzen zaiolako.

Aurreko egunean, zerbait berria probatzeko gogo handia genuenez, gure arroza errezeta errepertorioa pixkatxo bat berritzea erabaki genuen. Gaur azaltzen dizuegun arroz beltz honen errezeta azkenean aukeratu genuena izan zen. Mahaian arrakasta handia lortu zuenez, gure errezeta segidan azalduko dizuegu.

Bi pertsonentzako prestatu nahi baldin badugu honako errezeta hau, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

200 g. arroz biribila edo arborioa
Txibi ertain bat
2 txibi tintako poltsa
6 ganba
Tipula erdia
Piper gorri erdia
Tomate txiki bat
Ardo zuri edalontzi erdia
750 ml arrain salda
Perrexil freskoko sorta bat
Gatza, piperbeltza eta olioa

Hasieran egingo duguna txibia ondo garbitzea izango da, bere tinta katilu txikian gordez txibi tintako poltsekin batera. Jarraian, ganbak ondo garbituko ditugu, bere buruak eta oskola atal haragidunetik bananduz. Parte haragitsuak gordeko ditugu plater batean gaztarekin, piperbeltzarekin eta olioarekin batera.

Hori eginda dagoenean, arrain salda jarriko dugu berotzera. Salda berotzen den bitartean, tipula erdia txikituko dugu eta laukitxo txikietan moztuko dugu txibia. Dena gordeko dugu.

Dena prestatuta daukagunean, eltze zabal bat jarriko dugu sutan olio koilarakada pare batekin. Olioa beroa dagoenean, tipula prestatuko dugu su txikitan. Minutu batzuk pasatzen direnean, txibi kubotxoak gehituko ditugu gatz apur batekin. Minutu pare batez urreztatuko ditugu ondo nahastuz.

Minutu pare hori agortzen denean, ardoa gehituko dugu eta ondo nahastuko dugu erdira eraman arte. Hau gertatzen denean, arroza gehituko dugu eta, berriz, ondo nahastuko dugu. Behin guztia nahasita eta arroza berotuta, salda gehituko dugu arroza estali arte. Tenperatura hartzen duenean, txibi tinta gehituko dugu eta ondo nahastuko dugu.

Hemendik aurrera, arrozak salda edaten duen bakoitzean berriro saldarekin estaliko dugu. Hori hiru aldiz egingo dugu egosketan zehar. Hamabi minutu ondoren (gutxi gora behera), arroza prest egongo da atseden hartzeko. Hori egiteko, eltzea estaliko dugu eta sutatik baztertu dugu.

Atsedena hartzen duen bitartean, piperra eta tomatea ondo txikituko ditugu eta zartagin batean dena prestatuko dugu gatza eta piperbeltz apur batekin. Sutan utziko dugu, gutxi gora behera, hamar minutuz. Azkenik, beso irabiagailuagatik pasatuko dugu saltsa bat lortu arte.

Amaitzeko, eta platera aurkeztea falta zaigula kontuan izanda, ganbak plantxagatik pasatuko ditugu, minutu bat alde bakoitzeko eta kitto.

Etxean, horrela geratu zitzaigun:

Risotto beltza txibiarekin eta ganbekin


Zer iruditzen zaizue?


On egin!

2014-01-08

Nizan non jan?


Marseillatik gure ibilbide turistikoa amaitu genuenean egun batzuk ondoren, bidaiarekin jarraitu genuen PACA lurraldeagatik (Provence –Alpes -Côte d’Azur eskualdea) Nizako hiri zoragarri eta mediterraneora iristeko. Han egiaztatu ahal izan genuen, Nizardoak (Niçoises) italiarragoak frantziarrak baino direla.

Nizako kaleetatik zehar egin genuen gure ibilbide gastronomikoa hemendik hasiko dugu. Gurekin etortzeko gogoekin?


Massena enparantzan bertan kokatuta dago (10 zenbakian zehazki), Nizako bizitzaren gune neuralgiko bat, “Vieux Port”-etik oso hurbil. Han pizzeria moderno eta handi honekin topo egin genuen, beti jendez beteta dagoena. Jatetxeak pizza biologikoko karta zabal bat dauka (12 eurogatik pizza bakoitza kasu gehienetan), pasta eta entsaladak. Gu afari zoragarri batengatik gozatu genuen, kalitatezko janariarekin, giroa politarekin eta gainera, posta-txartel kokapen batekin. Horretaz gain, hau guztia izan genuen 15 eurogatik pertsonentzako.


Nizako alde zaharrean (“Vieux Nice”), bizitzaz betetako plaza bitxi bat aurkitzen dugu, non, jatetxe pilo bat egoteaz gain, goizak loreen azoka irudi koloredun bat ikusteko aukera ematen digu. Bai, Cours Saleya enparantza ospetsuaz hitz egiten ari gara. Enparantzaren 36 zenbakian “Athmosphere kafetegia” aurki dezakegu, hau da, argi eta garbi turistari orientatutako jatetxe batekin, non “plat du jour” jan dezakegu 17 eurogatik.

Nahiz eta ondo jan, tratu hotz eta desatseginak (bai zerbitzarien, bai jabeen aldetik) esperientzia txarra eman zigun. Honengatik, ez dugu gomendatzen.

Lou Pastrouil

Nizako Justizia Jauregi ikusgarri metro gutxitara (alde zaharreko bihotzean), “Lou Pastrouil Restaurant” izeneko jatetxe bat aurkitzen dugu baina, kasu honetan, lokalak taberna bat jatetxe bat baino gehiago dirudi. Jatetxeak karta eta “plat du jour” eskaintzen dizkigu eta, oraingo honetan, karta aukeratzea erabaki genuen, prezio onargarri baten truke Nizako plater tipikoak frogatzeko aukera ematen zigulako.

barazki beteak
Barazki beteak

Azkenean aukeratu genituen rabioliak haragi saltsarekin eta barazki beteak. Dena primeran zegoen, bai prestaketan bai aurkezpenean. Zerbitzua ondo egon zen ere, oso jatorra eta beti gure zalantzak argitzeko prest. Erabat gomendagarria.