2012-09-28

Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin


Aupa! Hemendik nabil berriro, oraingo honetan denbora gehiegi pasatzen utzi gabe, noski, oporrak historiara pasatu direnez... beno, beharbada hobeto erpeen artean ditudan errezetekin eta kritikekin jarraitzen baldin badut... gaur errezeta baten txanda da.

Nire azken sarreran esan zintuztedan bezala, pasa den uztailean, nire jabeek Madrilgo “Divina la Cocina” jatetxea aurkitu zuten eta, honi esker, plater bat ezagutu zuten, harrezkero noizean behin etxean jaten dutena, eta nik gaur, hemendik azalduko dizuet.

Arraroa irudituko zaizue, baina gaurko errezeta... barazki errezeta bat da, hori bai, nahiko berezia. Errezeta honi “Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin” deitzen diote nire jabeek. Oso erraza da, ikusiko duzue.

Nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten (2 pertsonentzat, noski):

400 gr. lekak
Urdaiazpiko iberikoko xerra bat
4 xerra ahuntz-errulo batetik
Olioa
Gatza

Ikusiko duzuenez, azkarrak, errazak eta batez ere, onak dira.

Hasteko, eltze bat jarriko duzue sutan urarekin eta gatz pixka batekin. Ura irakiten hasten denean, leka moztuak gehituko dituzue. Lekek 12 minututan egosiak egon beharko dira.

Bitartean, urdaiazpiko iberikoa eta ahuntz erruloko xerrak ondo txikituko dituzue.

Azkenean, zartagin bat jarriko duzue sutan olio apur batekin. Olioa beroa dagoenean, urdaiazpikoa ipiniko duzue, eta minutu batez salteatuko duzue.

Lekak eginda daudenean, plater batean botako dituzue eta haien gainean, urdaiazpiko iberikoa eta ahuntz gazta banatuko dituzue.

Ez da zaila, ezta?

Horrela geratu zitzaien:





2012-09-19

Divina la Cocina Jatetxea - Madril


Ai ama, nola pasatzen den denbora… Hilabete bat daramat hemendik agertu gabe!! Badakizue, oporraldien arazoa zein den :P...  eskerrak egin ditudala, nahiz eta erpeen artean kritika pilo bat izan, meh meh meh!!

Zorionez, nahiz eta ni atseden hartzen egon nire sabel handia gorantz begira zegoen bitartean, nire jabeek janaria prestatzen jarraitu dute, baita jatetxeetara joaten ere (kabroiak).

Beno, eta nondik hasten naiz? Errezeta batengatik? Ala kritika batengatik? Ea, hau ez... hmm... zelako izena dauka beste hau!  Erabakita, kritika batengatik hasiko naiz.

Jatetxe baterako, “Divina La Cocina” izena iradokitzailea da, ezta? Nire jabeek Madrilera egin zuten azken bidaian ezagutu zuten, eta nik gaur, hemendik guzti - guztia azalduko dizuet.

Beno, hasteko kokatuko dut: jatetxea Madrileko hiriaren erdialdean dago, Colmenares kaleko 13garren zenbakian hain zuzen ere.

Jatetxe honetan bi menu jateko aukera daukazue, eguerdian eguneko menua 14 eurongatik (Gehi BEZa) eta, edozer momentuan, (bai eguerdian, bai gauean): Divina menua 26 eurongatik (kasu honetan BEZa ere gehitu behar da). Beno, nahiz eta ez esan, karta zuen esku dago, baina, gero ikusiko duzuen moduan, prezioak nahiko altuak dira.

Nire jabeek dastatu zituzten honako plater hauek:

Hasierako platerak:

  • Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin. Plater hau gau horretako ustekabea izan zela diote nire jabeek. Originalak, zaporetsuak... harrigarriak!!
  • Arroz-pasta ravioliak izkiratzarrekin, mihi-arraina eta boletus saltsarekin. Goxoak, baina nire jabeek, beharbada zerbait harrigarriagoa espero zuten.  

Plater nagusiak:

  • Bigantxako ‘Villagodio’-a piperrekin eta ardo saltsarekin. Ustekabe negatibo txiki bat izan zen. Haragia gogorra zegoen eta , horretaz gain, nahiko gutxi egina.
  • Ahate-bularkia Porto saltsarekin eta tipula txikiekin. Entzun nuenaren arabera, bere zaporea ikusgarria zen, nahiz eta udareen zaporea ardotakoari esker baliogabetua geratu.

Postreak:

  • Sagar tartaleta ‘Cassis’ sorbetearekin eta Kirsh-eko aparrarekin. Oso goxoa zegoen, gainera janari beroa eta hotzaren arteko konbinazioa benetan harrigarria da.
  • Txokolate zuriko dorrea bioleta izozkiarekin eta albaka zoparekin. Gauaren etsipen handiena izan zen. Zaporea ez zen txarra, baina ezta ona ere, ezertan nabarmentzen ez zelako


Guztiarekin ere,  nire jabeek egiten duten azken balorazioa positiboa da: plateren kalitatea ona da, kantitatea egokia, aurkezpena bikaina eta, gutxi izango balitz, pertsonalaren aldetik jasotako tratua ereduzkoa da benetan.

Hala ere, balioespen hau “Divina” menuan oinarritzen da, hau desagertuko balitz, jatetxeak interesaren parte handia galduko luke, kartaren prezioak garestiegiak direlako. Plater gehienak, 20 eta 30 euro artean balio dute, eta hau, nire jabeen ustez, gehiegizkoa da. Hala ere, menua mantentzen duten bitartean, “Divina la cocina” jatetxea aukera bikaina da gau berezi bat pasatzeko konpainian.

Guztiarekin, nire jabeek jatetxe honi 7 puntu 10en gainean ematen diote.

Zuek ere joateko gogoak baldin badituzue, gogora ezazue gomendagarria dela erreserba bat egitea, beraz, beheko aldean utziko dizkizuet jatetxearen helbidea eta telefonoa.




28004 Madril

Telefonoa: 91 531 37 65