Duela hilabete batzuk komentatu genizuegun moduan, Gasteizko hirian bere
eskaintza gastronomikoa zalantzarik gabe hobetzen duten hainbat aukera agertu dira
azken hilabete hauetan. Aurreko aukeran “Eskolaberri Soul Cooking” jatetxea
gomendatzen baldin bagenuen, gaurko sarreran beharbada publikoaren aldetik
arrakasta gehien jaso izan duen aukerari buruz hitz egingo dugu: “Pintabocas”
jatetxea.
“Pintabocas” jatetxean erreserbatzeko hainbat saiakera egin eta gero,
azkenean ordua eta mahaia lortu genituen bere sukaldetik irteten diren platerak
probatzeko. Eta jada gustatu zitzaigula aurreratzen dizuegu, egun horretatik
hainbat aldiz itzuli garelako, eta, horren ondorioz, bai bere karta, baita bere
eguneko menua ere dastatu izan ditugu. Baina beno, pausoz pauso joango gara.
Jatetxera iritsi bezain pronto izan genuen inpresioa oso atsegina izan zen,
nahiz eta beste aurreko ekimen batzuengatik lokala ezagutu, bere ganga-formako zurezko
zorua ematen dion xarma mantenduz, baina atmosfera modernoago bat sortzen duten
hainbat aldaketekin batera konbinatuz.
Hasieran esan digun moduan, azken bi edo hiru hilabetetan, talde honetako kideek
hainbat alditan joateko aukera izan dugu. Hori dela eta, bere eskaintza
gastronomikoa nahiko ondo ezagutzen dugu, orokorrean oso interesgarria izanik.
Eguneko menuan hasierakoak, plater nagusiak, postreak eta edariak (urteko
ardoa eta ura) barne daude, guztia 13 euroren truke pertsona bakoitzeko. Egia
esanda, menua oso konpentsatua dago, entsaladekin, pastekin, arrozekin,
haragiarekin eta arrainarekin aukeran. Horretaz gain, guztia estilo tradizionala
jarraituz prestatuta dago, baina ukitu moderno batekin kasu guztietan eta
nahiko zainduta dagoen aurkezpen batekin mahaira ailegatuz.
Jatetxearen kartari buruz hitz egiten baldin badugu, aitortu behar dugu
plateren eskaintza oso bitxia eta nahiko berezia dela, sukaldaritza
tradizionaleko platerak proposamen internazionalekin nahasten dituelako. Hori
dela medio, entsaladak, txuletillak, ukondoa edo risottoak hauekin zerikusirik
ez daukaten beste plater batzuekin nahastu egiten dira, adibiderik nabarmenenak
perretxiko nahasketarekin prestatutako piadinak, otarrainak tex-mex estilora
prestatutak, edota barazkiak tenpuran teriyaki saltsarekin zerbitzatuta
izanik.
“Pintabocas” jatetxearen kartatik frogatu ahal izan ditugun plater guztien
artean, honako hauek gomendatuko dizkizuegu:
“Arroz beltza txipiroiekin eta alioliarekin”: Arroz saldatsu on bat bere
puntuan dauden txipiroi batzuekin bazkaltzeko aukera paregabea da.
“Perretxikoko eta hirugiharreko Piadinak ziape eta ezti saltsarekin”. Bere
zapore-konbinazioengatik plater honek bihurtu du, beharbada, gure platerean
gogokoena, ideal partekatzeko.
“Patatak hirugihar kremarekin, arrantxoko saltsarekin eta grana padano
gaztarekin”. Patata frijituengatik maiteminduta dauden pertsonentzat, baita
partekatzea maitatzen dutenentzat ere.
“Pintabocas burguer”. Etxeko hanburgesa da kartako gomendagarrienetako bat,
txuletoi-haragi ona eta Cesar-saltsa oso hanburgesa berezia sortzen dutelako.
“Coulant”. Zalantzarik gabe, postre hau ideala da afari bat hatzak
miazkatzen amaitzeko.
Amaitzeko, “Pintabocas” jatetxearen hain positiboak ez diren bi gauza
partekatuko ditugu zuekin gure kritika amaitu baino lehen. Lehendabizikoa
plater bat da, “Papurtutako txerri-saihets-hezurretako molletea marakuiazko
jogurtarekin, garagardo-karameluarekin eta kañako azukre beltzarekin”, oso
gozoa iruditu zitzaigulako hanburgesa bat izateko. Hobetzeko bigarren gauza bere
zerbitzuaren aldetik dator, bezeroei ematen zaien tratuaren aldetik hain zuzen
ere. Hau da, nahiz eta tratua mahaian zuzena izan, erreserbatzerakoan edo
informazioa eskatzera joateko orduan bezeroarekiko arreta atseginagoa izan
behar da.
Guztiarekin, eta “Pintabocas” jatetxe arrakastatsu bat denez gero, jarraian
bere kontaktu-datuak uzten dizkizuegu erreserba egiteko:
“Pintabocas”
01004 Vitoria-Gasteiz
Telefono zbk: 945 339 660