2017-01-15

Laranja pastela edo Laranja torta Portugaldarra



Menu berezi bat planifikatzea zaila da, are gehiago menu hori Urteberrikoa baldin bada. Aurten, postre berri eta fresko batekin topo egin genuen, eta gure asmoa zerbait freskoa eta jai hauetan prestatzen diren gozo tradizionalak baztertzea zenez, gure aurrean geneukagun errezeta erakargarri hori oso egokia iruditu zitzaigun. Arrazoi hauek guztiengatik, “laranja pastel” bat prestatzea erabaki genuen. (edo “laranja torta Portugaldarra).

Errezeta hau da guri gustatzen zaizkigunen artean dago, hau da, erraza, zaporetsua eta sorgintzen gaituen etxeko ukituarekin. Gainera, ijito-beso tipiko horiek burura ekartzen dizkigu, baina bere freskura askoz nabarmenagoa izanik.

Errezeta hau prestatzeko, honako osagaiak erabiliko ditugu:

8 arrautza
80 g gurina
320 g azukrea
2 zuku-laranja
Irina koilarakada bat

Ikusten duzuen moduan, osagai hauekin ez dugu pastel tipiko bat lortuko, hobeto esanda, budinaren eta laranjazko bizkotxoaren arteko nahaste bat izango da. Baina beno, seguru gaude edonor gustuko izango duela.

Lehendabiziko pausoa laranjak birrintzea izango da, hori bai, bakarrik bere azalaren parterik laranjena erabiliz (zuria, normalean mingotsa da), eta birrindura erreserbatuko dugu. Hori eginda dagoenean, bi laranjei zukua aterako diegu eta erreserbatuko dugu ere bai.

Jarraian, labea 180 gradutara, goiko eta beheko beroarekin, berotzera jarriko dugu. Ostean, labeko erretilua hartuko dugu eta labe-paperarekin forratuko dugu. Azkenik, gurin kapa fin bat zabalduko dugu paperaren gainean eta, lehen egin dugun moduan, erreserbatuko dugu.

Bol handi batean, arrautzak, laranjetako birrindura eta azukrea jarriko ditugu eta, irabiagailua erabiliz, osagai guztiak nahastuko ditugu. Dena ondo integratuta dagoenean eta irabiatzeari utzi gabe, desegindako gurina, laranjetako zukua eta irin koilarakada bat gehituko ditugu, osagai guztiak ondo irabiatuz erabat osatuta dauden momentura arte.

Nahasketa amaitutzat ematen dugunean, aurrez aurretik labeko paperarekin forratu dugun labeko erretiluaren gainean botako dugu. Gero, kontu handiz, erretilua labearen erdialdean jarriko dugu, han 25 minutu inguru mantenduz. Azkenik, labetik ateratzerakoan, hozten utziko dugu.   

Hozten den bitartean, trapu garbi bat destolestuko dugu sukaldeko estalkian, eta haren gainean, azukre kantitate eskuzabala ipiniko dugu. Behin eginda dagoenean, labe-erretilua irauliko dugu bat-batean, papera kenduko dugu eta poliki-poliki bilduko dugu.

Azkenik, gure ukitu pertsonala emango diogu, hautseko kanela pixka bat botatzen eta katilu polit batean aurkeztuz:

Laranja pastela edo Laranja torta Portugaldarra


Hozten den bezain pronto, bakarrik mahaian gozatzea faltako zaigu.

On egin!!