2010-08-05

ROOT Jatetxea - Madril

ROOT Jatetxea - Grupo Vips
Beno, beno, beno, zelako asteburua pasatu zuten! Haserretuta jarraitzen dut haiekin. Uste nuen katutxo politak (ni bezalakoak) erregeak ginela, baina nire etxean uste dut ezetz! Agian nire jabeak errepublikanoak dira, baina, asteburu horretan, etxean geratu nintzen haiek Madriletik zenbiltzaten bitartean. Kaka zaharra!!

Gogoratuko duzue segur aski nire jabeak Madrilera joan zirela nire “esklaboaren” urtebetetzea ospatzeko, bai? Beno, han, turismoa egin zuten, eta noski, jatetxe batzuk bisitatu zituzten eta nik egoera hau aprobetxatzen dut hainbat kritika idazteko. Miau! Nola gustatzen zaizkit iritziak zintzilikatzea!

Orain dela gutxi, nire iritzia “Restaurante Basarri”ri buruz azaldu nizuen. Gaur beste jatetxe batek txanda hartzen du, “Root” izena daukana. Jatetxe hau, “Vips” taldearen barruan dago (uste dut denok talde hau ezagutzen dugula, ala ez? “Vips”, “Ginos”, “The Wok”, etab. dauzkate... orain bai?). Beno, “Root” jatetxea pixka bat berezia da, jatetxe bakar bat delako eta “Vips” taldearen webgunean jatetxe esklusibo bat bezala saltzen dutelako.

Jatetxera heldu zirenean, zur eta lur gelditu ziren. Zer polita zen! Dekorazioa bikaina da, bai materialegatik bai argiztapengatik. Dena ongi ahokatzen da eta hau, haien iritziz, erosotasuna ematea laguntzen da (badakizue, katuak dastamen desberdin bat –eta hobea- daukagu).

Jatetxe hau lurpeko batean kokatuta dago eta egia esateko, sarbideko bidea oso orijinala da: eskailerak lanpara batean biltzen dira (eta lanpara hau sustraiak sinbolizatu nahi ditu)... Sustraiak lurrean hasten dira, hori da sinboloa eta hortik jatetxeak bere izena hartzen du. Haien ustez, hau, zerbitzuarekin batera, jatetxearen alderik onena da.

Dena den, hizketaldi luzea izan zen janaria desengainu handia izan zelako. Zergatiak? Beno, hurrengo lerroetan arrazoiak azalduko dizkizuet. Prestatuta zaudete? Bai? Ba ala, goazen!

Kartari begirada bat eman ziotenean, sorpresa atsegin batekin topo egin zuten, plateren izenak oso iradokitzaileak zirelako, eta egoera honek, nola ez, zalantza asko ekarri zizkien: Zer platerak aukeratu ahal zituzten? Gainera, asteburuetan, “Root” jatetxeak ez dauka menua!!

Azkenean, aukeratutako platerak hauek izan ziren:

Hasierako platerak

• Foieko terrina sagarra karamelatuarekin.
• Patata errea izokin ketuaz betea.

Nagusi platerak

• Perretxikoko lasagna.
• “Tagliatelle” marisko nahasketa batekin

Postreak

• Txokolate zuri emultsioa “Oreo”© galletekin
• Marrubizko tiramisua.


Haien ustez, hasierako platerak kaskarrenak (edo eskasenak) izan ziren (baita izokina zeramana ere). Sagarra karamelatuaren zaporea ez zen batere ona, plater berean zetorren “foie”arekin gauza bera gertatzen zen eta, beste aldetik, patata errea oso pobrea izan zen, oso gutxi landutako platerra zirudien eta, gainera, “Ginos” jatetxeko plater batekin berdintasun susmagarria zeukan, baina noski, garestiagoa zen.

Plater nagusiak nahiko hobeak izan ziren, nahiz eta nortasunik ez izan; onak izan ziren, baina zerbait falta zitzaien. Gainera, haien itxura eta zaporea gogoratzen zuten, agian... bai, “Ginos” platerak antzekoak zirela esatea zuzena izango zen.

Postreei buruz, orijinalak eta desberdinak zirela esan behar dugu, aurkezpen onarekin eta zapore hobearekin. Bakarrik gauza bat txokolate emultsioari buruz: postre hori oso erraza zen, bakarrik “Oreo” galleta txikituak txokolate zuria deseginekin, eta noski, haien iritziz, hainbeste diru ordaintzea ez du merezi.

Azkenean, beno... haiek giroa eta zerbitzuko kalitatea azpimarratu zituzten, baina argi eta garbi daukate jatetxe honek filosofiaz aldatzen ez bada, haiek ez direla etorriko, “Root” jatetxean eskaintzen duten janaria huts egiten duelako, eta hau jatetxe batean okerrena da. Gainera, plater gehienak “Vips” taldearen beste jatetxeetan aurkitzea erraza da (beste izen batekin, hori bai)

Guztiarekin ere, nire jabeek 5.5 bat ipini zioten, giroagatik, dekorazioagatik eta zerbitzuagatik batez ere.

Hala ere, joateko gogoa baldin badaukazue, oraintxe bertan bere helbidea utziko dizuet. Hori bai, gaur bere telefonoa ez du ipinikok, erreserbak ez dituztelako onartzen.




Restaurante ROOT
C/ Virgen de los peligros, 1
28013 Madril