Zelako izen iradokitzailea daukan platera, ezta? “Saltimbocca”... hmm!! Eta nik, pasa den igandean gauza bera nahi nuen... platerak jauzi bat eman zezala nire ahorantz, baina noski, platerak ez zen mugitu, eta ni platerari sakonki begiratzen nengoen bitartean.
Nire jabeek errezeta Erromatik atera zuten, Trastevere izeneko auzotik hain zuzen ere. Asko gustatu zitzaien, eta noski, errezeta bilatu zuten eta bi aldiz pentsatu gabe, pasa den igandean egin zuten.
Oso, oso erraza da gaurko errezeta, benetan. Erraza bezain goxoa...
Beno, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:
2 bigantxa-xerra
2 urdaiazpiko ondu xerra
4 salbia-orri (edo albaka)
Irina
Gatza
Piperra
Lehenik eta behin, bigantxa-xerrak eta urdaiazpiko-xerrak moztuko dituzue tamaina berberean (adibidez, urdaiazpiko-xerra erdi).
Bigantxa-xerra lodiak baldin badira, pixka bat zapaldu dezakezue arrabol batekin. Gero, bigantxa-xerra bat, urdaiazpiko-xerra bat eta salbia-orri bat hartu behar dituzue, eta dena finkatu behar duzue zotz batekin.
Hori eginda dagoenean, bakarrik gauza falta zaizue: bigantxa-xerrak frijitu. Hori bai, irineztatu behar dituzue, frijitu baino lehen.
Amaitzeko, saltsa leun bat prestatu dezakezue zaporea bultzatzeko. Saltsa hau egiteko zartaginean irina koilarakada bat botako duzue eta ondo irabiatu beharko duzue. Ondo irabiatuta dagoenean, edalontzi ardo bat (edo haragi-salda) gehituko duzue, eta noski, berriro irabiatzera, saltsa lodia lortu arte.
Zer iruditzen zaizue emaitza?
Ikusi dezakezuen arabera, nire jabeek “saltimbocca” barazki frijituekin jan zuten, baina aukera gehiago dauzkazue, adibidez patatekin (bai frijituak bai egosiak) edo, nola ez, kimu bigunetako entsalada batekin.