2015-02-22

Urdaiazpikoko kroketak


Gaurko sarreran kroketei buruz dugu. Plater hau pertsona gehienen gustukoa da eta bere zaporea erabat aldatzen konbinazio ugari onartzen ditu, hala ere, eta nahiz eta Espainia osoan plater tipiko bat izan, gero eta arruntagoa da supermerkatuko plater prestatuen artean plater honekin topo egitea, bere prestakuntza prozesuan lan handia ematen duen plater bat delako.

Hau guztia azaldu eta gero, bakarrik falta zaigu esatea urdaiazpikoko kroketak nola prestatzen diren azalduko dizuegula.

24 kroketa egin nahi baldin baditugu, hurrengo osagaiak erabili beharko ditugu azken emaitza aproposa izan dadin:

50 gramo irina
Litro erdi esne
100 gramo urdaiazpiko
Tipulin erdi bat
Baratxuri hortz bat
50 gramo gurina (edo oliba olioko kopuru berbera)
Ogi txigortua
2 arrautza
Oliba olioa

Ezer baino lehen, tipulina garbitu eta gero, zati txikietan moztuko dugu, helburua posiblea den bezain txikia izanik. Honekin batera, baratxuriko hortza hartuko dugu eta, mozten amaitu bezain laster, lapiko batera pasatuko ditugu, hori egin baino lehen bere barrualdean gurina deseginda egon behar dela kontuan izanik.

Barazkiak prestatzen diren bitartean, urdaiazpikoa zati txikietan moztuko dugu eta, prest dagoenean, lapikora botako dugu barazkiekin batera. 

Nahasketa prest dagoenean, irina gehituko dugu eta, prest dagoenean, esnea gehituko dugu apurka-apurka. Pauso hau egiten gaudenean, nahasketari jarraian bueltak ematen beharrezkoa dela kontuan izan behar dugu. Horren ondorioz, irina gogortzen denean esnea gehituko dugu, helburua ore sendo bat lortzea delako. Normalean hau lortzeko batezbesteko denbora 30 minutukoa da, non lapikoan daukagun nahasketari bueltak eman behar izango dizkiogu jarraian.

Aurreko pausua amaitu bezain pronto, nahasketa ordu batzuk utziko duzue hozten. Horretarako, gure gomendioa da film batekin estaltzea eta hozkailuan sartzea 8 orduz. Hori bai, hau egin baino lehen nahasketa ontzi batera pasa beharko duzue, non erabat hoztu behar da hozkailuan sartu baino lehen. Denbora hau pasatu eta gero, oreari forma emango diogu. Horretarako, pusketa txikiak hartuko ditugu, forma emango diegu eta urreztatuko ditugu.

Azkenik, bakarrik kroketak frijitzea falta zaigu. Horretarako, olioa ipiniko dugu zartagin batean eta, beroa dagoenean, kroketak sartuko ditugu, erre ez dezaten kontrolatzen denbora guztian. Gomendio bezala, soberan dagoen olia kentzeko, sukaldeko papera erabiltzea interesgarria izan daiteke, kroketen zaporea hobetzen delako eta platera osasuntsuagoa delako olioa kentzen baldin badiogu.

Hona hemen emaitza posible bat:

Urdaiazpikoko kroketak


On egin!



2015-02-15

Sasoiko produktua. Otsaila: ilarrak


Urtarrila jada jan dugu! Eta gainera, oso azkar. Ia konturatu gabe urteko lehendabiziko hilabetea atzean utzi dugu, egutegiaren hilabeterik hotzenenetariko batean sartzeko, gure etxeko sofan etzanda egoteko erabat aproposa dena, berogailua edo tximinia piztu ditugula aprobetxatuz, eta, noski, koilarazko platerak jateko. Hala ere, gure osasuna zaintzea gustatzen zaigunez gero, momentu honetan sasoi ezin hobean dagoen barazki bat gomendatuko dizuegu: ilarrak.

Bai, arraroa izan daiteke zuentzat, baina ilarrek bi biltze-data dituzte, otsailaren amaieran eta udaren hasieran. Nahiz eta, hori bai, ez otsailaren ez ekainean, ezin du kendu “barazki aspergarriak” ezizena.

Ilarren jatorria Ekialde Ertainean topatu dezakegu, non orain dela 10000 urte agertu ziren, gutxi gorabehera. Gure organismoarentzat onuragarriak diren ezaugarri pilo dauzkate ilarrak, odolaren zirkulaziorako eta hain beldurgarria den “Kolesterol txarra” kontrolatzeko batez ere. Hau da, gure bihotzaren osasunerako aliatu aparta da.

Leka txiki hau, proteina begetaletako, magnesioko, burdinako eta kaltzioko iturri bat da. Azken finean, energia iturri ona da, gure gorputzeko zelulen berriztatzerako aukera ona izanik.

Ilarrak sukaldatzeari buruz hitz egiten baldin badugu, egosteko lekadun errazenetarikoen artean kokatu behar ditugula esan behar dugu, freskoak baldin badira 5 minututan haien irakiten (edo baporetan) mantenduz, prest izango ditugulako, denbora 10 minutukoa izanik izoztuak baldin badira. Hori bai, bi kasuetan, bere kolore berde berezia mantendu nahi baldin baduzue, uragatik pasatu beharko dituzue prest daudenean.

Nahiz eta benetan aspergarriak izan (benetan meleka den zapore batengatik), ilarrak sukaldean aukera sorta ikaragarria aurkezten digute, beste plater baten osagarri bezala erabili ahal ditugulako, azken emaitza bezala bertutez gainezka dagoen plater bat lortuz. Hona hemen adibide batzuk:


  •  Ilar kaneloien”. Estetikoki antekoak tradizionaletara baina sukalde onenen mereziduna den zaporearekin, eta gainera, oso dibertigarriak dira.