2016-03-23

Fish and chips


Gaur ekartzen dizuegun errezetarekin gure bidai gastronomikoarekin jarraitu nahi dugu eta, oraingo honetan, bere kultura gastronomikoarengatik nabarmentzen ez den herrialde batera bidaiatuko dugu, Erresuma Batura. Eta bai, gaur azaltzen dizuegun errezeta “Fish and Chips” da, munduko herrialde honetako famatuena.

Zalantzarik gabe, plater honen gakoa dago aukeratzen dugun arrain zurian (bakailaoa, legatza, halibuta, etab.) eta, egia esateko, gehiago gustatzen zaizuena aukeratu behar duzue.

Plater hau bi pertsonentzat egiteko asmoa izatekotan, hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

300 g bakailaoa edo legatza tiraz moztuta
2 patata ertaina
Irin baso bat
Arrautz bat
Garagardo edalontzi bat (edo ur gasdun)
Gatza
Piperbeltza

Lehendabizi arrautza-irinetan pasatzeko masa prestatuko dugu eta, hau egiteko, bol bat hartuko dugu eta bere barruan irina, arrautza eta garagardo edalontzia gehituko ditugu, segidan dena irabiatuz eskuzko irabiagailua erabiliz erabat homogeneoa eta pikorrik gabeko krema bat lortu arte. Behin lortuta, arrain-tirak gehituko ditugu eta hozkailuan nahasketa gordeko dugu.

Bitartean, zartagin bat jarriko dugu berotzera olio ugarirekin. Olioa berotzen den bitartean patatak garbitu eta zurituko ditugu eta tira lodi eta desberdinetara moztuko ditugu. Olioa oso bero dagoenean, patatak jarriko ditugu eta gure gustura frijituko ditugu eta, hori eginda dagoenean, paper xurgatzailean patatak gordeko ditugu eta erreserbatuko ditugu.

Azkenik, eta olioa oso bero dagoela aprobetxatuz, arrain zatiak gehituko ditugu eta poliki-poliki frijituko ditugu. Arrain-zatiak zartaginetik atera bezain pronto, paper xurgatzailean jarriko ditugu olio soberakinak kentzeko.

Puntu honetara helduta, platera aurkeztea falta zaigu soilik, eta hori egiteko, gure “fish and chips” entsalada pixka batekin laguntzea gomendatzen dizuegu, emaitza honako hau izan dadin,

Fish and chips
Gure Fish and chips


Zalantzarik gabe, afari bat salbatzeko aukera bikaina, baita gure janariari “british” lurrina emateko aukera bikaina, ezta?

On egin!

2016-03-06

Madalenak txokolatezko ustekabearekin

Egun batzuk pasa eta gero hemendik itzultzen gara errezeta berri batekin. Segur aski, errezeta honek zuen askariak alaitzeko gaitasuna izango du, edo zure postreak bereizteko baliabide bat izan daiteke. Bai, gaur etxean prestatutako “madalenak txokolatezko ustekabearekin” gure errezetaren bertsioa ekartzen dizuegu. Zalantzarik gabe, benetako gozamena.

Hamar madalena prestatzeko (gutxi gora behera) hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

200 g. irina
2 arrautza
180 g. azukrea
50 ml. Esnea
200 ml. Olioa
Legamia koilarakada bat
Desegindako txokolate tableta erdia
Laranja-azala birrindura
Kanela koilarakada bat


Lehen pausoa bol batean arrautzak irabiatzea izango da, behin irabiatuta azukrea gehituko dugu eta nahasketa berriz irabiatuko dugu zurixka itxurako krema bat lortu arte. Segidan, olioa eta esnea gehituko ditugu eta, berriro ere, dena irabiatuko dugu nahasketa honen osagai guztiak lotuak egon arte.

Beste bol batean, irina, legamia, kanela-koilarakada bat, laranja baten azalaren birrindura eta gatz pixka bat gehituko ditugu, osagai hauek guztiak segidan nahastuz.

Bi nahasketak prestatu eta gera, pixkanaka-pixkanaka irina arrautzekin osatuko eta irabiatuko dugu, pauso hau irin guztia osatu arte errepikatuz. Helburua, zalantzarik gabe, pikorrik gabeko ore bat lortzea da. Hau guztia eginda dagoenean, nahastea estaliko dugu eta gutxienez hozkailuan ordu erdiz gordeko dugu.

Madalenak prestatu nahi ditugunean, moldeak prestatzeaz gain, labea berotzera jarriko dugu 210 gradutara. Ondoren, txokolatea desegingo dugu eta moldeak erdiraino beteko ditugu lehen gorde dugun orea erabiliz. Behin eginda daukagunean, txokolate-geruza bat jarriko dugu, azkenik moldeak erabat betez. (hori bai, hiru laugarren pateetara arte gutxi gorabehera).

Amaitzeko, moldeak labean sartuko ditugu eta 15 minutuz gutxi gora behera labekatuko ditugu.

Hona hemen gure emaitza:

madalenak txokolatezko ustekabearekin


Atsegin zaizkizue? Guri sorgindu gintuzten.


On egin!!