2011-12-28

Zapoa biribilki hirugiharrarekin


Gaur zerbait berezia daukagu ospatzeko. Bai, irakurtzen ari zareten posta da nire 50. sarrera txoko honetan. Buahh!! Nahiz eta orain dela hiru urte hasi, ez da erraza sarrera kopuru hau lortzea, gutxienez nik ez nuen espero, baina beno, dibertigarria da idaztea eta gainera, denbora pasa ahala norbaiti lagundu baldin badiot, apeta hau merezi du. Ez duzue uste?

Beno, egokiera hau ospatzeko, errezeta berezi bat azaltzea pentsatu dut, arrainarekin noski, gainera arrain bikain batekin, zapoa.

Gaurko errezeta “itsasoa eta mendia” batzen ditu. Horregatik, izen bezala "Zapoa biribilki hirugiharrarekin" ipini diot.

Nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten (bi pertsonentzat, noski):

Zapo buztan bat
6 hirugihar xerra
Uraza hainbat mota
Tipula
Piperbeltz ehota
Soja saltsa

Errezeta hau gauza bat baldin bada, garestia da, baina beste gauza bat haren alde dauka eta hau da, oso erraza dela (eta goxoa, ains!!! ).

Beno, hasteko, saltsa bat egin behar duzue, saltsa leun bat tipula eta soja saltsarekin. Hori egiteko, tipula txikituko duzue eta zartagin batean ipiniko duzue ondo sueztitzeko su txikitan. Hori lortzen duzuenean, soja saltsa koilarakada pare bat gehitu beharko dituzue.

Gero, tipula jarri behar duzue irabiagailuaren edalontzian eta irabiatuko duzue saltsa krematsu bat lortu arte.

Puntu honetan, hirugihar xerrak zabalduko dituzue eta koilara batekin, tipula saltsa hedatuko duzue xerren gainean (bai, marmelada ogiaren gainean bezalakoa).

Hori eginda daukazuenean, zapoa kubotan zatitu beharko duzue eta kubo bakoitza xerra baten gainean ipiniko duzue eta kontuz, bilduko eta lotuko dituzue xerrak zotz baten laguntzarekin.

Ez da zaila, ezta? Beno, orain bakarrik urrats bat falta zaizue, janaria egitea. Hori egiteko, zapo kuboak zartagin batean ipiniko dituzue eta suan utziko dituzue minutu pare bat bakarrik alde bakoitzeko (hirugihar ondo erretzeko).

Azkenean plater batean kuboak aurkeztuko dituzue. Nire jabeek urrats hau egiteko, entsalada bat erabili zuten, horrela:



Benetan, errezeta hau primerakoa da

2011-12-13

Donostiatik pintxoak jaten


Galdetzen ba dizuet ea zein den Euskadiko lekurik onena pintxoak jateko, ziur aski gehienak erantzungo didazue Donostia dela. Nik ez dakit, baina lekurik okerrena ez dela uste dut.

Etxean askotan entzuten dut: “goazen pintxo potera?”, edo “zer goxoa zen Usokariko pintxoa!!” . Bai, nire jabeei  pintxoak asko gustatzen zaizkie, eta gainera Gasteizen taberna batzuk ezagutzen dituzte pintxo onak jateko, baina noski, jendearen arabera ez da gauza bera Gasteizen pintxoak jatea Donostian egitearekin, Gipuzkoako hiriburuan zerbitzatzen dituzten pintxoak hoberenak direlako eta kitto.

Hori frogatzeko, pasa den asteburuan nire jabeak Donostiara joan ziren. Aitzakia beste bat izan zen, baina beno, Haizearen Orrazia, Kontxa hondartza, Urgull muturra eta Zurriola hondartza ikusita zeuzkatenean, Parte zaharraraino joan ziren Donostia gastronomikoa begiztatzeko.

Egia esateko, Donostian ibilaldi gastronomiko batzuk daude, adibidez: Gros eta Zurriola guneetatik dagoen ibilbidea, Alde Zaharretik topatu dezakeguna, eta abar. Nire jabeek ibilbidea “pertsonalagoa” egin zuten, eta nik gaur azalduko dizuet (hau irakurri nahi baldin baduzue, noski):



Alde zaharraren bihotzean kokatuta dago. Jatetxea bi giro dauzka, alde batean jantokia topatu dezakegu eta bestean, berriz, pintxo mordoa barra handi batean ipinita. Nire jabeak tabernara joan zirenean, jendearen beteta zegoen eta horrek arazo handi bat atera zuen... tabernaren giroa ez zen oso aproposa bazkaltzeko (zarata handia eta bultzada asko izan ziren). Azkenean nire jabeek hurrengo pintxoak dastatu zituzten:

  • Bakailao - krepa: zelako zapore ona zeukan! Bakailaoa freskoa zen, benetan berezia… ai ama, nik nahi dut pintxo hau dastatu!!
  • Foie “pintxoa” plantxan prestatuta:  nahiz eta txikia izan, bere zaporea primerakoa zela diote nire esklaboek.

Bi pintxo jateko, eta bi “zurito” edateko (edalontzi txiki bat garagardoa) 7.10 €-gatik.  


Zaguan Taberna


Taberna apala eta txikia. Eguneko menua eskaintzen dute tabernaren arduradunek, baina beno, hemen hitz egingo dut pintxoei  buruz, meh, meh, meh!! Taberna honetan pintxo batzuk zeunden, baina egia esateko, denak, oso sinpleak ziren (txakarekin, arrautzarekin, frijituak,  patata tortilla, eta abar). Nire jabeek hurrengo pintxoak jan zituzten:

  • Gazta kaneloi bat barazkiarekin
  • Patata tortilla
  • Izokin ketuaz egindako bi pintxo (ezberdinak)

Eta noski, edateko, bi “zurito”. Denak, 10.00 €-gatik … gaien iritzia entzun ostean, uste dut ez duela merezi toki hau bisitatzea.


Sport Taberna


Oso berezia da taberna hau, bai bertan topa dezakegun giroagatik, baita bere pintxo barragatik ere. Agian, bakarrik arazo txiki bat topatu dezakegu: bakarrik hiru mahai dauzka, eta jendea kalera atera behar da pintxoak jateko, eta hori  noski, uda baldin bada primeran egongo zarete, baina negua baldin bada… uff. Baina beno, blog honetan idazten ditudan kritikak janariari buruzkoak dira, ez eguraldiari buruz (nahiz eta niri eguzkia asko gustatu, meh, meh, meh!!!).

Sport tabernan, nire jabeek dastatu zituzten:

  • Boletus krepa:  Zelako zaporea zeukan!! Goxoa, beroa… buahh!! Dudarik gabe, primeran zegoen.
  • Gazta kroketoi bat :  Beste aurkikuntza bat, gutxienez oso zaporetsua eta oso ondo egina, noski.
  • Tomate arrautzeztatua: Bitxia, pixka bat sinplea, baina oso ona.

Beti bezala, nire jabeak pintxoak lagundu zituzten zuritoekin, eta guztira 8.10 € ordaindu zituzten.


Nagusia Lau Jatetxea



Zelako ustekabea izan zuten jatetxe honekin, eta gainera, ustekabe hori txarra izan zen!! Pintxo barra? Beno, oso ondo zegoen, gainera pintxo batzuk itxura oso ona zeukaten, ondo prestatuak eta nahiko ondo aurkeztuak baina… arazo handi batekin topo egin zuten nire jabeek: prezioa. Apartekoa zen!! Pintxo gehienak 2.40€ bakoitza balio zuten eta batzuk 3.90€

Ez duzue sinesten?? Ba… begirada bat eman faktura honi:



Bai…. Pintxoak (Bakailao – kroketoia, ganba biribilkitxoa eta urdaiazpiko ogitarteko txiki-txiki bat) primeran zeuden, baina nire jabeen arabera ez du merezi joatea, prezio horretan leku asko aurkitzea posiblea delako.

Donostian aukera asko dauzkazue pintxo batzuk hartzeko, eta gehienak oso ondo daude, baina kontuz, Donostiako hiria garestia delako eta aitzaki horrekin leku batzuk onura lortu nahi dute…


2011-12-05

Haragi enpanada


Pasa den asteburuan, nire jabeak nire (eta haietako baten) herrira joan ziren eta han, atseden hartuz gain, bazkariak prestatu zituzten.

Zerbait azkarra prestatu nahi zuten. Agian “Quiche Lorraine” bat? Edo haragi lasagna? Baina ez, askenean, interneteko lagun bati esker (“LA CUCHARA CURIOSA”-ren arduraduna) haragi enpanada prestatzea erabaki zuten. Ez, haien lagunak errezeta ez zuten egin, baina beren blogetik errezeta atera zuten. Hortaz, mila esker!

Errezeta hau egiteko, hurrengo osagaiak behar dituzue:

Enpanada ore fresko bat
200 gr. behiki xehatu
50 gr. gazta-xerrak
Piper-poto bat
Tipula erdi
Gatza
Piperra

Hasteko, tipula moztu eta suan ipiniko duzue sueztitzeko. Eginda dagoenean, behikiari gatza eta piperra bota beharko diozue eta zartaginean ipiniko duzue.

Hemendik ez da zaila, ezta? Beno, orain zatia dibertigarriena hasten da, enpanada betetzea. Nire jabeak enpanada txikia egin zuten eta horregatik erabili zuten ore bat, baina bat handiagoa egin nahi duzue, bi ore erabiliko behar dituzue (bat oinarrien gisa, bestea estaltzeko).

Beno, oinarrian tipula eta behiki xehatu zabalduko dituzue, gero goitik piperra tiraz eta gazta-zerrak banatuko dituzue. Hori eginda dagoenean, estali behar duzue orearekin (nire jabeek erditik tolestu zuten orea, beste bat baldin badaukazue erabili dezakezue estaltzeko, noski…). Askenean, orearen bazterra itxi behar duzue, bai sardexkarekin bai atzamarrekin.

Bakarrik gauza bat falta zaizue, enpanada labean sartzea (labea aurretik berotu eta gero, noski). Enpanada 20 minutu egon behar da labean, 200 gradutara ipinita.

Argazki honetan ikusi dezakezue lortutako emaitza:



On egin!!