Nire jabeak normalean, Gabon
egunak iristen direnean, plater berezi bat egiten saiatzen dira. Aurten,
inspirazioa telebistatik atera zuten, “Hoy cocinas tu” saiotik hain zuzen ere.
Bai, orain dela hilabete batzuk,
nire jabeek saio honetan prestatu zuten errezeta bati ikusi zuten: “Kuiatxoko
gnocciak foiarekin”. Oso erraza iruditu zitzaien eta lotsarik gabe, errezeta
moldatu zuten (hemendik, mila esker Eva Arguiñanori).
Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:
Kuiatxo handi bat
50 gr. foie freskoa
Gatza
Piperbeltza
Olioa
Lehenengo urratsa da kuiatxoa
moztea (garbitu eta gero, noski), baina, kontuz! kuiatxoa luzetara moztu behar
duzue, xerra oso meheak (3 edo 4 milimetro lodiera izan behar dute gehienez)
izan daitezen. Xerrak eginak dauzkazutenean, gazituko dituzue eta, geroago,
gordeko dituzue minutu batzuk.
Foiearekin kuiatxoarekin egin
duzuena errepikatuko duzue, baina oraingo honetan lodiera 2 milimetrokoa izatea
komenigarria da.
Hori eginda daukazuenean kuiatxoa
galdarraztatuko duzue. Lapiko bat ipiniko duzue sutan, eta ura irakite puntura
heltzen denean kuiatxoak barrura botako dituzue, han 2 minutuz utziz.
Memento honetan, lasagna aurkeztera
pasatuko zarete. Lehendabiziko geruza kuiatxokoa izango da, bigarrena foiekoa,
gero beste kuiatxoko geruza bat eta beste foieko geruza bat. Zer falta den? Ah,
bai, azken geruza, meh meh meh! Eta hori, kuiatxokoa izango da.
Bukatzeko, zartagin bat ipiniko
duzue sutan (oliorik gabe). Zartagina beroa dagoenean, lasagna bakoitza ipiniko
duzue, eta han utziko duzue 2 minutu alde bakoitzeko.
Emaitza honako hau da.