2015-11-27

Pintxotan Getxotik


Baratxuri-zopa ez dizuegu estalgabetuko Euskadin irudi ikoniko pilo bat ditugula kontatzen baldin badizuegu: berdea, kostaldea, hotza, sukaldari mediatiko batzuk edo izaera indartsua eta berezko nortasuna daukaten hiriak. Hala ere, blog honen tematika  kontuan hartzen baldin badugu, pintxoei edo miniaturako sukaldaritzari buruz hitz egin beharko genuke, haien garrantzia hemengo kulturan benetan azpimarragarria delako.

Nahiz eta Donostia pintxoen hiriburua izan ia pertsona gehienentzat, gure aburuz sozietatean hain barneratua daukagun pertzepzio  hau guztiz okerra da, gaur egun Euskadiko taberna eta jatetxe gehienak pintxo-barra bikainak dituztelako, normalean mahaia hobeagoa izanik amaieran bisitatzen ditugun tabernetan hasierakoetan baino.

Donostiako pintxoen ospea baztertzekotan, Euskal sukaldaritzako espezialitate honek Bilboko plaza berritik Gasteizko zentrora arte zabaltzen dela ikusiko dugu, Euskadiko gainontzeko herrien eta hirien plazengatik baita ere pasatuz, noski. Gure gaurko sarreran, pintxotan aritzeko ezagutu dugun aukera zoragarri bati buruz hitz egin nahi dizuegu, orain dela aste pare bat “VI. Getxoko Pintxo Lehiaketa”ko epaimahaiaren parte izan ginenean izandako esperientzia aprobetxatuz, uste dugulako gure lurraldean pintxo onak dastatzeko aukera bikaina delako.  

Gaur egiten dizuegun proposamena Algortako auzo bizkaitarretik ibilbide gastronomiko berezi bat egitean datza, gehien gustatu zitzaizkigun tabernak bisitatuz menu oso bat osatzeko helburuarekin. Menua lehiaketan zehar dastatu genituen pintxorik onenak eskaini zizkiguten tabernengatik konposatzen da, kontuan izanda, hori bai, jatetxe hauetan pintxo-barrarik hoberenak zeudela, baita haien artean dagoen hurbiltasuna ere,. Hori dela eta, ondo jan dezakegu eta, aldi berean, erraztasunez mugitu janari desberdinengatik gozatzeko aukera izanda. Gure proposamena ibilbide honetarako uzten dizuegu hemen:

Mapa de Getxo


Hona hemen topatu ahal ditugun pintxoen adibide batzuk:

Hasierakoa. “Arraultzaraino” Gaztelu Tabernakoa (Gaztelugatxeko kalea, 3).  Arraultza frijitu bat, barazkiko tenpura eta kurruskaria urdaiazpikoarekin eta otarrainxkarekin.

“Arraultzaraino” Gaztelu Tabernakoa
“Arraultzaraino” Gaztelu Tabernakoa

Lehenengoa. “BUZKANTZABARRI”, Algortako Batzokikoa: Gazta eta eztia erredukzioarekin napatua dagoen odolkia alkatxofa tosta baten gainean kokatuta.

BUZKANTZABARRI - Morcilla con reducción de queso
Gazta eta eztia erredukzioarekin napatua dagoen odolkia

Nagusia: “Itsas arroza” Sustrai Tabernakoa (Basagoitiko kalea,71). Arroz saldatsu eta erraza otarrainxkarekin eta arrainarekin.

Itsas arroza
Itsas arroza


Oparitutako Nagusia: “Kurruskaria urdaiazpiko egosi eta barazkiekin” Nikkou jatetxekoa (Nikolas Santua enparantza). Arroz pasta biribilkitxo bat barazkiekin, urdaiazpiko egosiarekin eta maionesako piperdunarekin.

Kurruskaria urdaiazpiko egosi eta barazkiekin
Kurruskaria urdaiazpiko egosi eta barazkiekin


Orain arte menu oso baten aurrean zaudetela iruditzen zaizue? Bai, ezta? Ondo ba, beharbada postre baterako une ona izan daitekela bururatzen zaigu, edo, hobeto esanda, postre baten antza daukan zerbait jateko. Horretarako, Aita Mari tabernak (Algortako etorbidea, 110), eskaintzen duen “Marrubi jogurta” hoberena da, benetako amarru bat delako.

Marrubi jogurta
Marrubi jogurta


Algortako auzotik aurkitu ahal ditugun bost hauek bakarrik erakusketa txiki bat dela aitortu behar dizuegu, hauek haien kaleetan zehar topatu ahal ditugun bakarrak ez direlako, gainerakoak hauek bezain hobeak edo are hobeagoak izanik.

Askotan, Sevillako tapekin, Valentziako paellarekin eta Donostiako pintxoekin bueltaka gabiltza, eta bidetik burutik joaten zaigu hiri hauetan plater hauen esklusibitatea ez daukatela, aukera zoragarriak haien maila kontuan izatekotan alde batera utziz. Zer uste duzue zuek?

2015-11-11

VI. Getxoko pintxo Lehiaketa “GetxOnEgin”


Pasa den asteburuan, “Larrialdietarako sukaldaritza”ko taldea Getxoko Udalak antolatzen duen ekitaldi zoragarri batean parte hartzeko aukera izan genuen, hau da, “VI. Getxoko pintxo Lehiaketa “GetxOnEgin””

Baina, zehazki, zer da #GetxOnEgin”? Ba begira, Getxoko Udaleko euskararen zerbitzuaren eta sustapen ekonomikoko departamentuaren arteko ekimen bat dela esan dezakegu, gastronomia lokala bultzatzea helburu duena, lan horretarako euskara lotura bezala erabiliz.  Edizio honetan, hiriko auzo guztietatik sakabanatuak dauden 56 taberna bere pintxoekin aurkeztu egin dira, eta hauek dastatzeko euro bat ordaindu beharko dugu.

Hori dela eta, Romotik, Algortatik, Aretatik edo portuagatik bueltatxo bat ematera joatea gomendatzen dizuegu, hango tabernetan “#GetxOnEgin” kanpainako ikurra bilatuz. Hori bai, tabernetan eskaintzen diren pintxo harrigarri hauek dastatu nahi baldin badituzue, goizetan eta eguerditan egin ahal izango duzue, azaroaren 7an, 8an, 14an edo 15an.  

Urte honetan lehiaketan parte aktibo izateko aukera bikaina izan dugu, pintxo guztiak dastatzen eta balioztatzen epaimahaikide bezala. Imita gaitzazuela gomendatzen dizuegu, bai Getxoko kaletatik paseatuz bai pintxoak probatuz eta botoa emanez pintxo onenari Whatsapp bidez (628.688.614 telefonora). Sari pilo bat jokoan daude!! Eta tabernetako barretan izugarriak diren sorpresa pilo ere (adibidez: trampantojoak, pintxo tradizionalak, diseinuzko pintxoak, etab.).



Gure kasuan 4 egunetan handik bueltaka egongo gara, gurekin etorri nahi?