2012-07-12

Uda entsalada freskoa pastarekin


Miauu!!

Nahiz eta arraroa izan, blog hau idazten hasi nintzenetik katuen azkartasuna noraino heldu dezakeen erakusteko, uste dut ez dizuedala inoiz aurkeztu entsalada baten errezeta. Eta hau benetan bitxia iruditzen zait, nire jabeen etxean sarritan entsaladak jaten direlako eta, horretaz gain, hauen itxura benetan ikaragarria izaten da normalean.

Atzo gauean, bikote ipurterre hori entsalada berri bat prestatu zuten, nire arreta deituz egin zuten aurkezpen originalagatik, baita ere erabilitako onkailuagatik. Hau guztia jakinda, uste dut plater honetarako izanik egokiena “Uda entsalada freskoa pastarekin” dela.

Haiek erabili zituzten osagaiak (bi pertsonentzako) honako hauek izan ziren

Entsalada prestatzeko

·         50 gr. Rukula  
·         50 gr. Kanonigo
·      110 gr. “penne rigate” pasta (beste batzuk gehiago gustatzen bazaizkizue, erabili ahal dituzue inongo arazorik gabe)
·         50 gr. Ahuntz gazta (adibidez, ahuntz erruloa)
·         Urdaiazpiko iberikoko xerra bat
·         Entsalada tomate bat
·         8 “Cherry” tomate
·         12 koipatsu (gaztelaniaz, “picatostes”)
·         12 almendra zurituak

Onkailua prestatzeko

·         Menda (lau orri gutxi gora behera)
·         Limoi bat
·         Oliba olio birjina
·         Gatza

Zelako osagai piloa, ez? Ba lasai egon, zeren nahiz eta hainbeste osagai erabili, errezeta hau oso erraza da.

Lehendabizi, erabiliko ditugun belarrak garbitu behar dituzue, gero minutu batzuk xukatzen utziz ur guztia desagertu arte. Egina dagoenean, erabili nahi dituzuen plateretan belarrak ipini.

Geroago, entsalada tomatea eta “cherry” tomateak garbitu behar izango dituzue. Tomate handia garbitu eta zuritu behar duzue, geroago kubo txikietan moztuz. Azken pausu hau ez da beharrezkoa “cherry” tomateen kasuan.

Hurengo pausua ontzi batean ura gatzarekin irakitera ipintzea izango da, eta ura bere puntura heltzen denean pasta sartuko duzue, hamar minutuz egosten uzten. Denbora hau pasatzen denean, pasta uretatik kendu beharko duzue, ur hotzetik pasatuz egoste prozesua mozteko. Amaitu baino lehen, gogora ezazue pasta ere xukatzen utzi behar duzuela.

Mortero batean, almendra zurituak sartuko dituzue, poliki-poliki txikituz. Hau lortzen duzuenean, koipetsuak gehituko dituzue, almendrekin batera txikituz. Txikitzen gaudenez, aprobetxatu dezakezue tarte hau urdaiazpiko xerra oso zati txiki eta fin-finetan mozteko.

Azkenik, onkailua prestatzeko, limoi baten zukua atera behar duzue eta, hau egina dagoenean, olioa gehituko duzue, limoi zukuaren kopurua bikoiztuz.Horretaz gain, bi atximurkada handi gatz gehitu behar dituzue, baita menda orriak ere zati txikitan moztuak. Osagai hauek guztiak ondo nahastea gomendagarria da.

Baietz erraza dela? Ba orain bakarrik falta zaizue plateraren aurkezpena prestatzea. Horretarako, belarren gainean almendra eta koipatsu txikituak banatuko dituzue, baita tomate kuboak, pasta eta urdaiazpiko iberikoa ere. Osagai hauek inguratuz, “cherry” tomateak erditik moztuta eta ahuntz gazta karratuetan zatituta banatuko dituzue.

Azken pausua, nola ez, entsaladari lehen prestatu dugun onkailua botatzea izango da, eta, hau eginda, honako emaitza lortzea posible izango da:



Entzun eta ikusi nuenaren arabera, zaporeen artean dagoen kontrastea benetan ikaragarria da, freskoa eta indarrarekin. Gomendagarria erabat gau bero hauetarako. Animatzen zarete?

  

2012-07-11

Pizzeria Da Vinci - Vitoria-Gasteiz


Egunero ustekabean harrapatzen naute!! Uste nuen nire jabeek Gasteizko jatetxe italiar guztiak ezagutzen zituztela (“Ristorante L’Oliva”, “Pizzeria Dolomiti”, “Trattoria Da Luigi”), baina ez, aurreko egunean entzun nuenean: “Pizza jateko gogoa daukat! ‘Da Vinci’ probatu ahalko genuke, ezta? ” jakin nuen jatetxe bat zegoela ez zutela frogatu. Ezta nik ere, noski!!

Argi eta garbi dago jatetxera joan zirela (eta niri etxean utzi ninduten, beti bezala), berez, gehiegi pentsatu gabe jatetxera joan ziren. Aipatutakoa jatetxea “Pizzeria Da Vinci”  deitzen da eta Gasteizko Manuel Iradier kaleko 48 zenbakian kokatuta dago.

Lekua honek giro polita dauka eta gainera, oso ondo girotua dago. Entzun nuenaren arabera, sartzen zarenean mediterraneoko etxe batean zaudela dirudi. Bestela, begira ezazue honako argazki hau:




Beno, lokala apur bat ezagutua, agian janariari buruz hitz egiteko ordua iristen ari da, ezta?

Nire jabeek hurrengo platerak dastatu zituzten:

Hasierako platerak: 

“Insalata tiepida di filetto” Oso originala. Entsalada hau epela da, eta boletusekin, bigantxa eta erretako piper errekiekin egina dago. Atsegingarria!

“Insalata di formaggio di capra” Nola gustatzen zaien nire jabeei entsalada ahuntz-gaztarekin! Oraingo honetan, gustatu zitzaien, nahiz eta aurrekoa, haien ustez, honako hau baino hobeagoa izan.


Plater Nagusiak:


“Pizza Da Vinci”  Jatetxearen pizza da, bere osagaiak tomatea, mozzarella, urdaiazpiko iberikoa, eruka eta parmesano gazta izanik. Usaintsua, zaporetsua, primerakoa....

“Pizza Montanara”  Tomatea, mozzarella, txanpinoiak eta bi gazta mota, masa fin baten gainean. Apala, zaporetsua...


Agian nire jabeek gutxi arriskatu zuten, baina “Pizzeria Da Vinci”-n benetako egur-labe bat daukate pizzak prestatzeko, eta hori benetan, kontuan izan behar den gauza bat da.

Postreak:

“Tiramisua” Etxekoa da eta hori nire jabeek esaten zutenaren arabera, urrutitik nabaritzen zen. Primerakoa!


Hitz egiten zutenaren arabera, dena primeran zegoen (pizzak, entsalada, postreak), gainera, zaporetsua eta oso ondo aurkeztuta, eta noski, bitartean ni etxean... grrr... noizbehinka haiekin jatetxe batera joan nahi dut!!

Eta hau gutxi izango balitz, gainera afaria nahiko merke irten zitzaien... jatetxeak eskaintza on bat duelarik. Eskaintza zein den? Astearte, asteazken eta ostegunetan, %50era pizzak eskaintzea. Ez da eskaintza txarra, ezta? Eskuz egindako pizza bat, egurreko labean eginda, 5 bat eurogatik.... hmmm!!

Zuek ere joateko gogoak baldin badituzue, beheko aldean utziko dizkizuet jatetxearen helbidea eta  telefonoa.




01005 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 25 04 58