2012-08-09

Polboroi zuriak


Hmmm!! Gaurko errezetarekin, blog honek munduko errezeten bilduma txiki baten antza izango du, bertan errezeta italiarrak, hainbat jatetxe mota, eta, gaurtik aurrera, postre mexikar bat topatzea erraza delako.

Bai, badakit, arraroa da, baina horrela dira nire jabe maiteak... aurreko egunean afari tematiko bat prestatzea erabaki zuten eta gaur, nik, egun horretan jan zituzten postreak, hemen azalduko dizkizuet.

Errezeta internetetik aurkitu zuten, eta honen izena honako hau da: "Polboroi zuriak".

Zortzi polboroi egiteko, nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

140 g. arto-irina (“Maicena”)
170 g. irina
120 g. gatzik gabeko gurina
100 g. azukrea
Limoi-birrindura

Bol handi batean, osagai guztiak ipiniko dituzue eta, eskuekin (Kontuz! Orea makina batekin prestatzea ez du balio!!) nahasketa egiten hasiko zarete indarrarekin, baita pazientziarekin ere (ikusi nuenaren arabera, pazientzia handiarekin gainera, meh meh meh!!).

Nahasketa bukatuta egongo da osagaiak bereiztea ezinezkoa denean, edo orea hautseko gazta antzeko itxura duenean. Nire jabeei nahasketa horrela geratu zitzaien:



Ez da zaila ezta? Beno, bakarrik bi pauso falta zaizkizue: polboroiei forma ematea eta labekatzea.

Polboroiei forma emateko, nahaste esku bete bat hartuko duzue eta eskuekin, nahasketa presionatu beharko duzue pixkanaka-pixkanaka eta kontu handiz, orea lehorra delako eta oso erraz apurtzen da. Kroketoi baten itxura (edo antzeko zerbait) lortu beharko duzue.

Hori lortzen duzuenean, polboroiak labean sartu beharko dituzue, baina hau egin baino lehen labea berotu behar izango duzue 200 gradutara. Bero dagoenean, polboroiak sartuko dituzue eta tenperatura jaitsiko duzue 180 gradutara, 25 minututan zehar horrela utziz.

Azken gomendio bat: polboroiak labeko erretilutik kendu baino lehen pixka bat hozten utzi, polboroiak oso bigunak direlako bero daudenean eta oso erraz apurtzen dira.

Guztia egina dagoenean, polboroi zuriek honako itxura izango dute:



Gogorrak, gozoak, .... desberdinak eta, entzun nuenaren arabera oso originalak.

2012-08-01

40 Café - Madril


Nire jabeak hainbat etapengatik pasatzen dira, baina nahiz eta frankizietatik ez abusatzea nahiago izan, noizean behin haietan erortzen dira (Vips, Ginos edo Starbucks adibide gisa hartzea zuzena izango zen).

Madrilera egin zuten azken bidaian, frankiziak (Starbucks izan ezik, noski) saihesten saiatu ziren, eta lortu zuten. Baina beno, azkenean, publizitatearen erruagatik zerbait antzekoa probatu zuten: “40 café”

“40 café”a ’40 Principales’eko jatetxe bat da, eta Madrilgo bihotzean kokatuta dago, Gran Via kaleko 55 zenbakian hain zuzen ere.

Nire jabeek esan zuten arabera, lokala ikaragarria da, eskaileretan pantaila pilo topatuko ditugu, eta lokalaren erdialdean irrati estudio bat topatu dezakegu, eta handik batzuetan saio batzuk igortzen dira.

Egia esateko, jatetxe hau jatetxe modelo berriaren lehena da, ikuskizunagatik nabarmentzen den tokian. Eta puntu honetan, nire jabeen ustez, topa dezakegu jatetxe honek daukan arazorik handiena.

Bai, ondo irakurri duzue, nahiz eta “40 cafe”a jatetxe bat izan, bere puntu ahulena bertan eskaintzen duten janarian dago, arrazoi nagusiak honako hauek izanik.

Arazorik larriena, gure ustez, bertan eskaintzen den janariaren kalitatea da. Nire jabeen kasuan, bi hanburgesa jan zituzten (bigantxako hanburgesa bat eta ‘koloreak gustuak’ izena zeraman beste bat, etxeko hanburgesa bezala ezagutua ere). Bi modalitateak ia berdin-berdinak ziren, hau da: haragi zati bat, uraza hosto bat eta saltsa arraro bat gainetik (zaporea emateko... urte batzuk atzean Mcdonald’s bezalakoa) zeramaten. Gainera, bi kasuetan hanburgesak patatak zeramatzaten, baina, noski, aurrez prestatutakoak.

Kolereak gustuak

Hau guztia gutxi izango balitz, oraindik gogorrena esan behar dizuet: bi hanburgesengatik, ur botilatxo batengatik era garagardo batengatik, 34 euro ordaindu zituzten. Haien iritziaren arabera, lapurreta bat izan zen janariaren kalitatea kontuan hartzen baldin badugu, baita jandako kopurua ere.

Agian, kolorezko ogiak (bai, hanburgesetako ogia koloreztatua da) arreta deitzen du, agian, lokal honen inguruan egiten den publizitate piloa jarraitua da baina, jatetxe bezala, nire jabeek ez dute inongo zalantzarik izan eta suspenditu dute, inoiz ez direla bueltatuko esanez. (Gutxienez, kartan eta prezioetan aldaketa sakonak ez baldin badira ematen.

Nahiz eta arrazoiak egon beste aukera bat hautatzeko, bere datuak uzten dizkizuet badaezpada ere:


40 Café
28013 Madril

Telefonoa: 91 758 77 76