Aspalditik gozoki
erraz baten errezeta azaltzeko asmoa geneukagun baina, noski, guztion gustukoa
izan behar zen. Pasa den asteburuan aurkitu genuen postre hau, beraz,
proposatuko dizuegu naiz eta kafearekin batera jateko soilik izan.
“Ilargi erdiak
bananekin eta txokolatearekin” nahi dituzue? Oso erraz prestatzen dira, ikusiko
duzuen moduan.
Erabilitako
osagaiak hurrengoak dira:
Olata txikiak
pakete bat
Arrautza bat
2 banana
Urtzeko txokolate
tableta erdi bat edo igurtzeko txokolatea (guk Nutella erabiltzen dugu)*
Errezeta hau imajinatu
ahal duzuen bezain erraza da, baina beno, dena ez ezazue nahastu hasiera
hasieratik mesedez ... ez da hain erraza.
Egingo dugun
lehendabiziko gauza bi platanoak zuritzea da, edukia segidan bol batean sartuz.
Jarraian, txikituko ditugu sardexka batekin pure baten antza duen zerbait lortu
arte.
Ondoren, olatak
banan-banan hartuko ditugu eta bere barnea igurtziko dugu txokolatearekin (edo
txokolate txirbilak ipiniko ditugu, desegiteko txokolatea aukeratzekotan) eta,
bere gainean, banana koilarakada bat zabalduko dugu. Jarraian, olata tolestuko
dugu bere muturrak elkartuz barnean daukaten airea kentzeko, eta sardexka baten
laguntzarekin itxiko ditugu.
Prozesu hau
egiten ari garen bitartean, labea 180 gradutara berotzera jarriko dugu. Olata
guztiak itxita daudenean eta labea berotua dagoenean, olatak arrautza erabiliz
pintatuko ditugu, labean sartuz 15 minutuz.
Eta hau emaitza
posible bat da:
On egin!!
*Oharra: Nahiz
eta gure kasuan olatak prestatu proposatzen ditugun txokolatearen bi aukerak
erabiliz, lortu nahi duzuen gozotasun mailaren arabera aukeratzea gomendatzen
dizuegu. Hau da, Nutella erabiltzekotan azkenean lortuko duzuen emaitza
goxoagoa izango da baina, gure aukera desegiteko txokolatea erabiltzea baldin
bada, zaporea garratzagoa izango da.