2015-09-25

Sasoi perretxikoetako krema


Uda doa eta berarekin batera gure azal beltzaranaren kolorea eta guri hainbeste gustatzen zaigun eguzkia eramaten ditu, sasoiaren lehen hotzekin utziz. Horregatik, udazken sukaldaritzarekin eta bere plater epelekin hasteko unea heldu da.

Udazkena perretxiko-sasoia dela aprobetxatuz, zopa (edo krema) erraz eta zaporetsua batean pentsatu dugu zuentzat, hau da, “Sasoi perretxikoetako krema”.

Errezeta hau egiteko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

300 g sasoiko perretxiko
Oilasko etxeko saldaren litro bat (edo brikako salda)
Tipula erdi
Baratxuri atal bat
50 ml esne-gain
Gatza
Piperbeltza

Errezeta hau oso erraza da eta bere azkeneko emaitza oso ikusgarria, baita lehen udazken-hotz hauetarako oso aproposa izateaz gain.

Hasteko, eltze bat jarriko dugu sutan olio-zorrotada batekin eta, beroa dagoenean, tipula moztuta gehituko dugu. Behin tipula kristalizatua dagoenean perretxikoak gehituko ditugu eta batzuei 10 minutu utziko ditugu su ertainetara.

Denbora honetan pasatuta salda gehituko dugu, eltzea estaliko dugu eta su leunean utziko dugu 20 minutuz.

Segidan, salda eta perretxikoak irabiatuko ditugu esku irabiagailua pasatuz, krema fina lortu arte. Eginda dagoenean, esne-krema gehituko dugu eta 10 minutuz utziko dugu estalita su leunetara noizean behin eraginez.

Eta eginda! Dena prest dago aurkezteko eta krema bikain bat dastatzeko.

Sasoi perretxikoetako krema


On egin!!

2015-09-14

Sandwicha lurrin hinduarekin


Gurentzat oso beharrezkoak ziren opor batzuengatik gozatu eta gero, normaltasunera iritsi gara eta, berarekin batera, baztertxo txiki honetara bueltatzen gara azken kurtsoetan egin dugun moduan zuen etxeetara proposamen azkarrak, zaporetsuak eta osasuntsuak eramateko. Gustatuko litzaiguke noizbait zuentzat errezeta hauek erabilgarriak izatea bazkari edo afari baterako. Gaurko proposamenarekin indiar jatorriko sandwich bat ekartzen dizuegu, etxean “Sandwicha lurrin hinduarekin” deitzen diogunari.

Errezeta hau benetan erraza da, eta behin baino gehiagotan afariak salbatu dizkigula aitortu behar dugu. Prestakuntza aurrera eramateko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
 
6 Naana ogia (edo pita)
300 g txikitutako oilasko-bularki
Arrautza bat
Uraza orri batzuk
Tipula
Curry koilarakada bat
½ pepino
Jogurt bat
Olioa
Gatza eta piperbeltza

Hasteko, tipula ondo txikituko dugu eta katilu batean jarriko dugu txikitutako burlarkiarekin batera. Segidan arrautza, curry koilarakada bat, gatza eta piperbeltza gehituko ditugu. Dena ondo nahastuko dugu eta gordeko dugu.

Jarraian, pepinoa moztuko dugu xerretara eta ogiak txigortuko ditugu. Hau eginda dagoenean, hanburgesak eratuko ditugu eta zartaginagatik pasatuko ditugu. Azkenik, ogi bakoitza irekiko dugu eta onduta dauden uraza orri zati batzuekin, pepino xerrekin eta hanburgesa batekin beteko ditugu.

Bukatzeko, menda orriak txikituko ditugu eta katilu txiki batean jarriko ditugu jogurtarekin eta dena ondo nahastuko dugu.

Platera zerbitzatu baino lehen, jogurt koilarakada bat hanburgesaren gainean barreiatuko dugu.

Sandwicha lurrin hinduarekin


Zentzuetarako plazer bat da plater erraz hau.

On egin!!