Gaur errezeta goxo, erraz eta azkar bat ekartzen dizuegu, arratsalde batean
ustekabean frogatu genuena eta erabat miresgarria iruditu zitzaiguna. Bai, gaur
“Txokolatezko eta kanelazko gailetak” nola prestatzen diren azalduko dizuegu.
25 gaileta (tamainaren arabera, noski) egiteko, hurrengo osagaiak erabiliko
ditugu:
50 g gatzik gabeko gurina pomadan
110 g Gozogintza-irina
Azukre zuriko 25 gramo
Azukre beltzeko 40 gramo
Legamia (kafe koilarakada bat soilik)
Kanela (kafe koilarakada bat) edo limoi birrindura
Arrautza bat (bakarrik erdia erabiliko dugu)
Txokolate-perlak edo txokolatea hautzean (azken kasu honetan, koilarakada
pare batekin nahiko)
Kantitate hauek erabiltzekotan 25 gailetara aterako zaizkizue. Gehiago
prestatzeko grina baldin baduzue, osagai guztiak proportzionalki gehitzea
beharrezkoa dela gogoratu behar duzue. Beno, ekin lanari!
Hasteko, bol handi batean irina, azukreak, kanela eta legamia botako ditugu
eta ondo nahastuko ditugu. Nahasketa prest dagoenean, gurina pomadan gehituko dugu
eta osagai guztiak berriz nahastuko ditugu eskuak erabiliz, lanean jarraituz
guztia erabat osatuta egon arte. Azkenik, arrautza eta txokolatea gehituko
ditugu eta lehen egin dugun moduan, guztia ondo nahastuko dugu ore garbia eta
homogeneo bat lortu arte. Puntu honetara iritsita, 3 diametro-zentimetroko
errulo bat egingo dugu eta, jarraian bilduko
dugu film paperarekin, segidan errulo hori hozkailuan sartuz (gutxienez ordu
erdian zehar).
Oreak atseden hartzen duen bitartean, labea 200 gradutara berotuko dugu (beroa
goitik eta behetik irten behar da).
Orearen atseden denbora pasatzerakoan estalgabetuko dugu eta zentimetro
erdiko xerretara moztuko dugu. Labe-paperaz estalitako erretilu batean gailetak
banatuko ditugu, segidan 12 minutu inguru labean sartuz.
Azkenik, gailetak labetik aterako ditugu eta plater batera pasatuko ditugu
erabat hoztu arte. Momentu honetan, prest egongo zarete lortutako emaitzaz
gozatzeko.
Txokolatezko eta kanelazko gailetak |
On egin!!