Atseden-egun batzuk geroago, errezeta bat kontatu nahi dizuet. Errezeta hau nire jabeek aldizka egiten dute. Ez dakit ondo nola esaten den, hizkuntzak ez direlako nire indar-gunea. Haien iritziz, bere izena “Mousaka” da.
Osagaiak ateratzen zituzten bitartean, kontatu zuten “mousaka”-ko bertsio batzuk daudela. Oraingo honetan, Greziako bertsioa egin zuten, eta hau da esango dizuedan errezeta.
Atera zituzten osagaiak izan ziren (bi pertsonarentzat):
2 Alberjinia
250 gr. txekorraren eta txerriaren haragi txikitua (Grezian, arkume haragia erabiltzen dute)
Arrautza bat
Tipula erdia
Gazta-hautsa
Olioa
Gatza
Lehenik, alberjiniak garbitu zituzten eta txortentxo berdeak moztu zituzten. Jarraian, alberjiniak moztu zituzten luzetara era finean, gutxi gora behera zentimetro erdiko lodierarekin.
Segidan, kazolan ur gaziarekin alberjiniak sartu zituzten. Urrats hori saltatu ahal dugu, baina, gero, alberjiniak olio gehiegi hartzen dute eta hori txarra dela esaten dute. Nire jabeak, hamar minututan irakiten utzi zituzten eta, ondoren, alberjiniak zukatu zituzten.
Zartagin zabal batean olioa jarri zuten. Olioa berotu zenean, alberjiniako orri bakoitza sartu zuten zartagina. Zartaginetik atera zituztenean, sukaldeko xukapaperraren azpian ipini zituzten, olio gehiago xurgatzeko.
Azken alberjinia orria frijitu eta gero, zartagin berean, tipula moztuta gehitu eta gorritu zuten, minututxo batean gutxi gorabehera. Segidan haragi txikitua gehitu zuten, gatza eta piper apur batekin. Haien ustez, olio erre pixka bat gelditu bazaizue, momentu honetan gehitu ahal duzue zartaginean, haragia goxoagoa geratzeko.
Labearentzako erretilu batean, "Moussaka" prestatu zuten. Alberjiniako geruza bat, haragiko bat eta, gero, beste alberjiniako geruza bat. Alberjinia gelditu bazaizue, beste geruza bat gehitu ahal duzue, baina uste dut, kantitate gehiago egitea hobea dela. Honela, egun gehiagorako edukiko dugu (uste dut, atsedenarekin hobetzen dela).
Azkenean, tokea emateko, arrautza bat platerean irabiatu zuten eta azken alberjiniaren geruzaren azpitik sakabanatu zuten, barrurantz sartzen zelako.
Azkenik, gazta-hautsa pixka bat jarri zuten, eta guztiarekin ere, labean sartu zuten gratinatzeko hiru edo lau bat minutu, “Moussaka” urreztatu arte.
Halaxe gelditu zen,
Badakizue, arrainak gustatzen zaizkit, baina ene!!... jateko gozo-gozoa da “Moussaka” hau.