Zer Arraio!! Azkenean nire iritzia aldatu beharko dut, haien azken postreak oso ondo atera direlako, joan den hilean ogi-torradak eta joan den larunbatean gazta-pastela. Baina beno, niretzat askoz hobeto.. hmm.... usain hori...
Egia esateko, gaurko errezetak aldaera asko dauzka, baina nire iritziz, haiek egin zutena, errazena da, baina kontuz! Nire jabeei pastela kristorena gustatu zitzaien (nik ezin nuen dastatu, badakizue haien iritzia: “ janari hau ez da katutxoentzat “ ).
Osagaiak hauek dira:
225 gr. Igurtziko gazta
2 jogurt natural
Limoizko jogurt bat
3 arrautza
7 azukre koilarakada
3 irin koilarakada
Hasteko, errezetaren zailena egin zuten: zuringoak elur-punturaino irabiatu zituzten, eta noski horretarako, gorringoa eta zuringoa banatu zituzten, bol batean gorringoak ipini zituzten, beste aldean, zuringoak gorde zituzten. Banatu zituztenean, bola zuringoekin hartu zuten eta zuringoak elur-punturaino irabiatu zituzten, irabiagailua erabiliz.
Zuringoak elur-punturaino iritsi zirenean, beste bol batean ipini zituzten: igurtziko gazta, jogurt guztiak, hiru gorringoak, azukrea eta irina, eta dena nahastu zuten, hasieran sardexkarekin eta azkenean irabiagailuarekin.
Guztia ondo nahastuta zegoenean, zuringoak elur-punturaino eramanak gehitu zituzten eta berriz, guztia nahastu zuten irabiagailuarekin, ore uniforme bat (eta pikorrik gabe) lortu arte.
Azkenik, labeko molde batean orea ipini zuten, labea aurretik berotu eta gero. 35 minutu egon zen labean, 180 gradutara ipinita.
Hori da itxura ona, gainera dekoratuta marrubiekin, baietz?