2010-02-22

Patata-tortilla

Gasteizera iritsi naizenean, pixka bat harritu nintzen, hemen jendeak “Joango gara tortilla-pintxo bat hartzera?” edo “Zein onak dira tortilla-pintxoak!” asko esaten duelako, baina beno, tortilla nola egiten dituzten ikusi nuenean oso erraza zela jakin nuen eta, gainera, usain ona botatzen zuten. Ains, zelako gogoak dauzkat tortilla bat dastatzeko!

Uste dut mota asko daudela (adibidez: beteak, bete gabe, solairu batzuekin, eta abar), nahiz eta gaur famatuena azalduko dizuet: patata-tortilla (hori bai, tipula-ukituarekin).

Bere osagaiak dira:

4 Arrautza
3 Patata ertainak
½ Tipula (bakoitzaren arabera)
Esne koilarakada bat
Gatza
Olioa

Hasteko, patatak lumatu eta moztu zituzten tira moduan. Segidan, zartagin bat olio askorekin ipini zuten su gogorrean, olioa berotu behar baita. Olioa tenperatura altua lortu zuenean, sua jaitsi zuten eta patatak zartaginera bota zituzten, pixkanaka, pixkanaka egosteko.

Patatak egosten ziren bitartean, tipula moztu zuten eta, minutu batzuk pasa eta gero, tipula zartaginean gehitu zuten, patatekin batera.

Arrautzak bol batean irabiatu zituzten, gatza gehitu zuten eta... isil zaitezte, hau sekretu bat da: esne koilarakada bat gehitu zuten.

Patatak prest zeudenean, hau da, eginak, baina uxterrak, (ezin dute krazka egin) eta tipula karamelatuta, denak katilu batean gehitu zituzten eta ondo nahastu zuten.

Azkenean, olio koilarakada bat ipini zuten zartaginean, olioa beroa zegoenean, osagai guztiak nahastuta ipini zituzten eta han minutu batzuk utzi zituzten, ondo egosteko. Denbora hori pasa eta gero, plater handi batekin tortillari bira eman zioten eta minutu pare bat gehiago utzi zuen egosi bitartean.

Honen polita geratu zen:




Errazak, goxoak eta… biboteak milikatzeko.

2010-02-09

Portalón jatetxea - Vitoria-Gasteiz

Edozein aitzakia balio die afaltzera ateratzeko eta niri etxean ‘kikilduta’ uzteko telebistaren aurrean... itzalita, hori bai. Beno, barru-barruan ez diet kritikatzen, batzuetan pentsatzen dut nire markako pentsua aldatu ahal izango banu arrain plater goxo eta on batengatik, egingo nuela, baina…

Aspalditik aitzaki on bat bilatzen zuten "El Portalón" jatetxean erreserba bat egiteko, baina beti zerbait aurkitzen zuten atzeratzeko, beno beti ez, orain dela hilabete bat (gutxi gorabehera) egun ezin hobea aurkitu zuten. Azkenean, aitzakia bere urteurrena ospatzea izan zen, ains... maitaleak!

Dirudienez, "El Portalón" jatetxea Gasteizko jatetxerik adierazgarrienetakoa da; Santa Mariako Katedralaren aurrean kokatuta dago eta, hasieran, “Postako etxea” izan zen, XV. Mendean irekia. Baina beno, hemen historia utziko dut historia gehiago dakien beste pertsona batentzat, eta nik nire gauzak eskainiko ditut, hau da, kritika bat egingo dut, baina uste dut ezin ditudala gauza gehiegi zirikatu afaria amaitu eta gero ekarri zuten aurpegia aztertu eta gero.

Jatetxeak dastatzeko menu batzuk dauzka, 35€ eta 60€ bitartean balio dutenak. Gainera, larunbat bat hilero afari bat antzerkiarekin egiten dute. Haiek hain originalak ez ziren izan, eta azkenean “Sukalde menua” aukeratu zuten, eta beno, uste dut bapo jan zutela, bestela, begira ezazue:

Hasteko:

Urdaiazpiko iberikoa (usaina aditzen dut.... ai ama, ze gozoa!)
Foie mi-cuit fruitu-marmeladarekin
Izokin marinatuta zatiak kaparrondo kremarekin (Hau nahi dut!!)

Lehenengo platerrak:

Itsaskia (hiru ganba eta zigala bat brasetan....... miau!!)
Arabako babarrun pikart (bere sakramentuekin.... zelako atsegina!)

Plater nagusiak:

Itsas zapoa labean (Joan nahi dut! Zergatik hori egiten zidan?)
Azpizuna brasetan



Postreak eta kafea



Eta, zeintzuk izan ziren menu honen eragozpenak? Beno, ba... azpizunera iritzi zirenean ia urdail-gehigarri bat eskatu behar izan zuten, janez gainezka zeudelako. Ah! Eta, gainera, ardoa B.E.Z.a bezalakoa zen... menuan ez zegoen sartuta, baina haiek soluzioa aurkitu zuten “Arabako Errioxa” erreserba bat eskatuz… bikaina zegoen!






Esan zuten arabera: "El Portalón"-en jatea beste garai batean jatea bezalakoa da, zerbait berezia: kalitate onena janariagatik, bere giroagatik, bere historiagatik, etab. Bere harri zaharren artean, norberak hiriko zaratatik baztertzen da, gurdi zahar bat jatetxeko portaloietik sartzen ikustea esperoz.

Haien hitzak erabiliz, “El Portalón bisitatu dugun jatetxerik onena da”.

Nahiz eta, jatetxea handia izan (bi jangela handiak dauzka eta hiru pixka bat txikiak... hauek, bereziak eta esklusiboak dira), aldez aurretik erreserbatzea komeni da, beraz, hemen bere helbidea uzten dugu:


Restaurante El Portalón
Hedegile kalea 147 – 149
01001 Gasteiz

Telefono: 945142755