2017-04-24

Patatak maskararekin



Gaur errezeta berezi bat ekartzen dizuegu. Ziur aski zuen buruetan zergatik esaten dugun berezia dela pentsatuko duzue, eta galdera honi eman ahal diogun erantzuna etxeko errezeta baten aurrean gaudelako da, etxean egina dagoena gainera. Bai, gaur ekartzen dizuegun errezeta talde hau konposatzen duen %50ren lurraldekoa da.

Sarrera honetan Kataluniako sukaldaritzaren plater tradizional bat aurkezten dizuegu, “Berguedà”ko (Katalunia) mendi eremuan bere jatorria duena, bere izena “patatak maskararekin” izanik. Jatorrian errezeta hau txerri-odola erabiliz prestatzen zen (badakizue, ustiapen-sukaldaritza), baina gaur aurkezten dizuegun errezetan odola ezabatu dugu gaurko garaian prestatzen den sukaldaritzara moldatzeko asmoarekin.

Hona hemen erabiliko ditugun osagaiak bi pertsonentzako anoa prestatzeko:

3 patata ertain
200 g odolki
100 g hirugihar
Tipula erdi bat
Olioa
Gatza

Hasteko, patatak ondo garbituko ditugu, bere azalarekin prestatuko ditugulako. Hau egin eta gero, eltze bat ur gazituarekin sutan jarriko dugu eta, irakiten hasten denean, patatak gehituko ditugu, 20 minutu inguru sutan utziz.

Patatak egosten diren bitartean, tipula eta hirugiharra txikituko ditugu (xerra oso pare bat gordeko ditugu) eta olio-zurrusta on batekin batera sueztitzera jarriko dugu. Prozesu hau amaitu bezain pronto, txikitutako hirugiharra gehituko dugu, sutan minutu batzuk izanez. Segidan, odolkiari azala kenduko diogu eta sardexka baten laguntzarekin xehatuko dugu. Hau egin eta gero, odolkia zartaginari gehituko diogu eta minutu batzuk prestatuko digu.

Osagaiak prestatzen diren bitartean, patatak ondo garbituko ditugu (hau da, azala kenduko dugu, etab), segidan sardexka baten laguntzarekin txikituz. Kontuan izan patatak ahal duzuen bezain zapalduak geratu behar direla. Azkenik, patata zartaginean botako dugu, eta ondo nahastuko dugu tipula eta hirugiharrarekin batera minutu pare batez.

Amaitzeko, lehen gorde izan ditugun hirugiharreko xerrak prestatuko ditugu eta platera aurkeztuko dugu. Hona hemen emaitza posible bat:

Patatak maskararekin anoa bat
Patatak maskararekin anoa bat


On egin!!


2017-04-10

"Cinnamon rolls” edo kanela-biribilketako



Gaur, gure bidai gastronomikoa herrialde harrigarri bateraino bidaltzen gaitu, Suedia.  Sorpresa dator gaur aurkeztuko dizuegun errezetaren izena ezagutzerakoan, guztiok jatorri estatubatuarra ipintzen diogulako. Bai, gaur esparru honetara ekartzen dugun errezeta “Cinnamon rolls” edo “kanela-biribilketako”ena da.

Errezeta honen jatorria Suedian bizi izan zen 20ko hamarkada eroan bilatu behar dugu. Hasiera batean errezeta hau familia aberatzen artean zabaldu egin zen baina, hainbat urte geroago, gozo hau putzua zeharkatu izan zuen Estatu Batuetara iristeko. Bere arrakasta nabaria izan zen eta, gaur egun, ipar Amerikako herrialde honen postre tipiko baten aurrean gaudela aitortu dezakegu.

16 kanela-biribilki eskuzabalak (tamainaren aldetik, noski) prestatzeko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

Orerako:

400 g Irin
30 g Azukre
50 g gatzik gabeko gurina pomadan
2 g bainilla hautsean
50 ml ur (epela)
100 ml esne (epela)
Arrautza bat
15 g Legamia fresko
Gatz-pittin bat

Betetzeko:

100 g gatzik gabeko gurin biguna
1.5 hautsezko kanelako koilarakada sakonak
60 g azukre beltz

Estalgarrirako:

Igurzteko gazta koilarakada pare bat (posible baldin bada, maskarpone gazta erabili ahal duzue)
70 g azukre
30 ml esne

Hasteko, bol handi bat hartuko dugu eta osagai lehor guztiak batuko ditugu haien arteko integrazioa aurrera eramateko, geroxeago arrautza irabiatuta eta ura gehituz eta pixkatxo bat irabiatuz. Azkenik, legamia esnean desegingo dugu eta bolean jarriko dugu.

Aurreko pausoa eginda dagoenean, prestatutako nahasketa eskuz oratuko dugu 14 minutuz gutxi gora behera. Prestatutako orea eskuetan eransten ez den bola bat denean, pauso honekin amaitu dugula jakingo dugu. Momentu horretan, prestatutako orea sukaldeko zapi batekin estaliko dugu eta atseden hartu dadin ordu bat eta erdiz gutxienez.

Denbora hori pasatuta, betegarria prestatzeko momentua izango da. Horretarako, gurina hartuko dugu eta mikrouhin-labean 15/20 segundoz sartuko dugu. Gurina likidoan bihurtzen den bezain pronto kanela gehituko diogu eta ondo nahastuko dugu.

Orain, gure sukaldeko estalkia irineztatuko dugu lehen prestatuko masa luzatzeko. Horretarako, arrabola erabiliko dugu eta laukizuzen bat egingo dugu. Azkenik, gurina eta kanelaren arteko nahasketarekin azalera guztia margotuko dugu. Masa prestatzen dugun bitartean, labea 180 gradutara berotuko dugu.

Behin eginda, masa bilduko dugu errulo bat eginez eta geroago, ganibet zorroztu batekin 2 edo 3 lodiera-zentimetro arteko xerretan moztuko ditugu eta paperaz estalitako labe-erretilu baten gainean banatuko ditugu (kontuz, esparrua utzi behar duzue biribilki bakoitzaren artean arazoak ez izateko). Azkenik, erretilua labean sartuko dugu eta han 7/10 minutuz utziko dugu (kontu handiz ibili, urreztatzen direnean beranduegi izan daitekeelako).

Kanela-biribilkiak erretzen diren bitartean estaldura prestatuko dugu. Horretarako igurzteko gazta (edo maskarponea) koilarakada pare bat, azukrea eta esnea hartuko ditugu eta nahasketa irabiatuko dugu beso-irabiagailua erabiliz

Cinnamon roll”-ak labetik ateratzen ditugunean, gainetik estaldura banatuko dugu  eta minutu batzuk hozten utziko ditugu (gulak baimentzen dizkigunak).

Hona hemen emaitza posible bat:

"Cinnamon rolls” edo kanela-biribilketako errezeta
"Cinnamon rolls” edo kanela-biribilketako


On egin!!