Hau egiten dutenean, hilko nituzke, eta ez kanpora jatera joaten direlako, baizik eta niri hemen uzten naute, erabat ahaztuta, etxean dagoen sofa berotzen eta telebista (itzalita) ikusten!
Laburbilduz, pasaden asteburuan Albéniz jatetxera joan ziren, baina, egia esateko, uste dut etxean hobeto egon nintzela, arrainak ez zituzten jan eta (grr... nire janaria gustukoena).
Beno, ni Gasteizen bizi naiz (bai, haiek ere bai), eta ‘Albéniz jatetxea’ hiriaren erdian dago (Aldapa kalean, edo esaten dute formal, Erregeko atea kalean), horregatik, bere lekualdaketa jatetxera joateko motza izan zen.
Albéniz jatetxea, pixka bat bitxia da. Haiek iritsi zirenean, memento batetik pentsatu zuten, betiko taberna batean jan behar zutela (ez da harritzeko kontua, Albéniz jatetxea laurogei urte baino gehiago darama Gasteizen, bere ateak 1920an ireki ziren), baina beno, hori bakarik hasieran izan zen, laster jangelara eraman zituzten.
Uste dut, jatetxea oso handia ez dela, (60-70 pertsona sartzen dira han, baina uste dut, katu gehiago sartuko direla han… ala ez?). Han, eseri zirenean, jateko eta edateko zer nahi zuten galdetu zieten. Jai eguna zenez, bakarrik karta eta taldeko menuak eskaintzen zituzten, eta, 5 pertsona joan zirenez, taldeko menua eskatu zuten, plater hauek guztiarekin:
Hasteko:
- Ahatezko patea ozpin pepinoekin
- Urdaiazpiko iberikoa (Oso goxoa izango zen… Oraindik gogoratzen dut urdaiazpiko pakete bat hartu eta jan nuenean…)
- Porru konfitatuak.
- Perretxiko-nahaskia.
- Otarrainxkak plantxan. (Ze goxoak, ze goxoak, eta ze gogoak dauzkat!)
Plater printzipala:
- Txekorrezko azpizuna plantxan pimenta saltsarekin, pikilloko piperrekin eta patata frijituekin. (Azpizuna oso ona zegoela diote, naiz eta pimenta saltsa izena bakarrik izan eta patata frijituak, nahiz eta ondo eginak egon, izoztuak ziren.
Postreak:
- Teilak arroz esnearekin (dirudienez, oso goxoa zegoen, oraindik ezpainetan zaporea bilatzen dago eta.
- Gasteiz tarta (Arrakastatsua izan da ere, bestea oraindik aurpegian postrearen osagai batzuk darama)
Esan dutenez, menuan plater gehiago zeuden, eta aukera guztietatik, nik mihi-arraina aukeratuko nuke, baina haiek haragia nahiago dutenez…
Joan eta gero, uste dut ez dela haiek gustukoen daukaten jatetxea, Gasteizko “Ristorante l’oliva” eta “Olarizu Jatetxea” nahiago dituztelako, baita Manresako “Sakura japoniar jatetxea” eta “La Creperia” ere.
Nire jabeak jatetxeari ipinitako puntuazioak hauek dira: Lokalari 7 puntu (xumea, garbia eta zainduta), janariari 7,75 puntu (tradizionala eta berrikuntzarik gabekoa, baina kalitate handikoa), zerbitzuari 6 puntu (jatetxe motarako zuzena, besterik gabe) eta kalitate-prezio harremanari 7 puntu (35€ jai egun batean eskaintzen den menu batengatik, ez dago hain gaizki). Puntuazioa jatetxerako 6,9 puntukoa da, batez beste.
Joateko gogoak baldin badituzue, hemen uzten dizkizuet datuak:
“Albéniz Jatetxea”
c/ Portal del Rey, 9
Vitoria-Gasteiz
Teléfono: 945 25 66 85
No hay comentarios:
Publicar un comentario