2016-08-18

Asturiar Tortoak


Bidaiatzeko gure zaletasunarekin jarraituz, eta udan gaudela aprobetxatuz salto gastronomiko txiki bat egitea erabaki dugu, Asturiasera hain zuzen ere, erabat sorgintzen gaituen lurralde bat delako. Hori egiteko, “tortoen” errezeta azalduko dizuegu, Asturiaseko sukaldaritzako plater unibertsalen taldean sartuta dagoelako.

Errezeta hau oso erraza da eta gainera nahiago duzuen osagaiekin zerbitzatu dezakezue (adibidez, “raxo”a erabiliz, edo haragi txikitua, etab). Torto batzuk bi pertsonarentzat prestatzeko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

200 g arto-irin
50 g gari-irin
150 ml ur epela
Gatz apur bat

Hasteko, bol handi batean osagai guztiak jarriko ditugu eta ondo nahastuko ditugu 5 minutuz gutxi gora behera. Kontuan izan orea itsaskorra geratzea posiblea dela. Osagai guztiak ondo osatuak daudenean atseden hartzea uzten diogu oreari 30 minutuz.

Denbora hau pasatu eta gero, zartagin bat jarriko dugu olio ugariarekin su bizidunetara. Olioa berotzen denean, ore zatiak hartuko ditugu, zati bakoitza eskuekin zapalduz eskuak erabiliz eta, segidan, zati horiek zartaginean frijituz ondo urreztatu arte. Azkenik, paper zurgatzailearen gainean jarriko ditugu eta gordeko ditugu.

Gure kasuan, etxeko balkoian jan genituen “txitxiki”ekin batera (txerri-haragi txikitu bat piperrautsekin, janari bat oso tipikoa Gasteizen eta Araban).


Etxeko tortoak


Zoragarriak. Apuntatzen zarete?

On egin!!