Gaur ekartzen dizuegun errezetarekin Italiara itzuli nahi dugu, nahiz eta soilik
gastronomikoki izan, etxean sorgintzen gaituen herrialde bat delako. Horretarako,
hango plater nazional baten bertsio bat ekartzen dizuegu, pizzarena hain zuzen
ere. Zehatzagoak izateko, errezeta erraz eta on bat azalduko dizuegu, “Sagar
eta hirugiharra pizza” izena daramana.
Aspalditik etxean pizzako orea prestatzen dugu eta, horren ondorioz, orea
nola prestatzen dugun azalduko dizuegu ere. Hala ere, zuen betiko orea
erabiltzea nahi baldin baduzue, erabili ahal dezakezue ere, noski.
Errezeta erraz eta zaporetsu hau prestatzeko hurrengo osagaiak behar izango
ditugu:
Orearentzat:
250 g irin
6 g legamia fresko
120 ml ur epel
3 olio-koilarakada
Gatz pixka bat
Pizzarentzat:
150 g hirugihar
2 sagar garratz
Tipula erdi bat
Tomatea (birrinduta)
Gatza
Olioa
Hasteko, orea prestatuko dugu eta, hori egiteko, bol handi batean osagai
guztiak jarriko ditugu eta gure eskuetan erantzita ez geratzen diren momentura
arte nahastuko ditugu. Puntu honetara iritsita, sukaldearen entzimeran oratuko
dugu bere itxura pilota uniforme batena izan arte (bai, minutu batzuk emango
ditugu gure helburua lortu arte). Azkenik, orea kotoi-trapu batekin estaliko
dugu eta gordeko dugu 40 minutuz gutxienez, edo bere tamaina bikoizten duen
momentura arte.
Pizza prestatzeko ordua iristen denean, orea hartuko dugu eta eskuak
erabiliz zentrotik zabalduko dugu forma biribila emanez baina, hori bai, apurtu
gabe. Azkenik, orea labe-paperaren gainean jarriko dugu (gogoratu papera labe
erretiluaren gainean ipini behar dela hasiera hasieratik!), han atsedena
hartzen utziz errezetaren hurrengo pausoak burutu arte.
Gure orea atseden hartzen duen bitartean, olio erre tradizional bat
prestatuko dugu tipula eta tomatea erabiliz. Aldi berean, sagarrak zurituko
ditugu, bihotza kenduko diegu eta zatitxoetan moztuko ditugu (forma
irregularrean edo nahiago duzuen erara moztu ahal dituzue). Sagarrak moztu
bezain pronto, oli txorro bero bat daukan zartagin batera botako ditugu.
Bitartean, hirugiharra moztuko dugu dadoetara eta sagarren azken minutuan
zartaginera gehituko dugu, bi osagaiak ondo nahastuz.
Azkenik, tomate-olio errea zabalduko dugu masaren gainean eta txikitutako
oreganoarekin hautseztatuko dugu, segidan sagar zatiak eta hirugiharra gainetik
zabalduz.
Amaitzeko, aldez aurretik gure labea 180 gradutara berotuko dugu, eta pizza
bere barnean jarriko dugu, barrualdean 12 minutu inguru utziz edo egosten den
momentura arte. Denbora hau pasatuta, pizza honek honako itxura izango du:
Beharbada ez da pizzarik politena izango, baina bermatzen gara pizza honen
zapore konbinazioa, sinpleki ikusgarria, da.
On egin!!