2010-09-18

Barazki kaneloiak hirugihar-ukitu batekin

Bat, bi, hiru eta, ia-ia, lau hilabete daramatzat errezeta bat idatzi gabe. Buah! Zer gaizki! Zorionez, pasa den igandean nire jabeak plater berezi bat egin zuten, eta noski, ni han nengoen espiatzeko (bai, bakarrik espiatzeko, badakizue haien esaldi gustukoena... “ hau ez da katutxoentzako janaria ”).

Bata bestearen atzetik, osagaiak prestatu zituzten eta hauek izan ziren:

8 kaneloi-plaka
100 gr. kuia
½ kuiatxo
½ tipula
½ piper berde
50 gr. hirugihar
Irina koilarakada bat
Gatza
Olioa

Ah! Gogora ezazue: haiek bi dira, eta osagai hauek bi pertsonentzako dira... gero erantzukizunak ez dizkidazue eskatu, hmmm.

Beno, hasteko, barazki guztiak txikitu zituzten. Bitartean, zartagin bat olioarekin suan ipini zuten. Olioa berotuz gero, tipula eta piper berdea ipini zituzten. Bost minutu geroago, kuia, kuiatxoa eta hirugiharra ipini zituzten eta suan utzi zituzten bost minutuetan, ondo frijitzeko. Buah! Zelako usain ona somatzen zen... hmmm!

Bitartean, edalontzi batean ura egostera ipini zuten, kaneloi-plakak prestatzeko (urrats honetan, uste dut kaneloi-plakak egosteko fabrikatzailearen argibideak irakurri behar dituzuela... izan ere, ez dakit zer motatako kaneloi-plakak erabiliko dituzue.)

Plakak prestatzen zituzten bitartean, bexamel bat prestatu zuten. Nola? Beno, oso erraza da: beti bezala, me me me! Horrela: esne-ontzi batean, olio pixka bat gehitu zuten. Olioa beroa zegoenean, tipula txikituta gehitu zuten. Minutu pare bat geroago, tipula urrezkoa zegoenean, irin koilarakada bat gehitu zuten eta dena ondo nahastu zuten orearen homogeneotasuna lortzeko. Orea lortu zutenean, esnea gehitu zuten gatz pixka batekin eta berriro nahasten zuten, pikorren eraketa saihesteko.

Plakak prestatuta zeudenean, freskatu zituzten. Bitartean, bexamel pixka bat banandu zuten eta barazkiei gehitu zioten, eta noski, dena nahastu zuten.

Azkenean, lan dibertigarriena iritsi zen: plakak barazkiaz bete. Ai ene, janaria ukitzea nola gustatzen zait!

Beno, azkenik kaneloiak estali zituzten bexamelarekin, gaztaz hautseztatu eta labean sartu zituzten, gainerretzeko.

Zelako itxura zeukan. Ala ez?

Barazki kaneloiak hirugihar-ukitu batarekin

Azkenik, esango dizuet bere itxuragatik pentsa dezakegun baino askoz hobeagoak ziren.

2010-09-02

Baisakhi Jatetxea - Palma de Mallorca

Baisakhi jatetxeaHaserretuta nago! Beno, haserretuta ez, baina harrituta bai... nire jabeak oporretan Mallorcara joan ziren eta, noski, haiek ez ninduten haiekin eraman nire lekua herrian zegoela esanez. Haiek esaten dute Mallorcan hondartza eta kala pilo bat daudela eta, orokorrean, oso politak direla. Hau guztia, noski, gure herrian ez da aurkitzen, baina beno, hori ez zait inporta katutxo polit bat naizelako. Gainera, hondartzetan aurkitzen diren alemaniarrak eta giriak ez zaizkit batere gustatzen… Puaj!!!

Beno ba, nahiz eta haiek Palma de Mallorca izugarri gustuko izan, dirudienez ez dituzte jatetxe berezi gehiegi ezagutzen. Eta, noski, nire jabeak frankizietan bakarrik jaten ezin dutenez bizi, jatetxe polit eta dotore bat bilatu behar zuten izugarrizko kapritxo bat zeukatelako. Eta, nik, zer egingo dut? Ba haien intimitate gastronomikoak hemen idatzi, hau da, azken bolada honetan egiten dudana.

Palmako itsas ibilalditik bueltatxo bat ematen zeuden eta, bat-batean, jatetxe berezi batekin topo egin zuten, zorua arrosa petaloz beteta zeukana eta bere leihoetatik espezia usain handi bat botatzen zuena. Jatetxe honen izena “Baisakhi” da, eta, bere izena aztertu eta gero, argi eta garbi geratzen da indiar jatetxe bat dela.

Entzun dudanaren arabera, izugarrizko sorpresa izan zuten jatetxeko mahaira ailegatu zirenean: Mantela arrosa petaloz beteta zegoen, eta, erdian, argizari polit bat zegoen, giroa argitasun handiz betetzen zuena. Gainera, mahairaino Gupta jauna eraman zituen (hau da, jatetxearen jabea eta sukaldeko nagusia) eta, aulkietan eseri eta gero, zerbitzari bat agertu zen kopak ardoz eta ur freskoz betetzeko.

Bigarren sorpresa, haien arabera, bi minutu pasa zirenean hartu zuten, Gupta jauna lehendabiziko platerarekin agertu zelako. Baina, platerarekin batera, bost ontzi ekarri zituen, bost saltsa mota desberdin egonez ontzi bakoitzean. Gupta jaunak esan zien hiru saltsa leun zeudela, baina beste biak “debekatuta” zeudela izugarrizko azkura eragiten zutelako.

Haien kasuan, umeak bezala direnez, “debekatuta” hitza entzun eta gero, bi saltsa horiek frogatzera joan ziren zuzenean… Haien elkarrizketa entzun nuenean, uste dut haien mingaina erretzen ari zela oraindik…

Gaizki ez badut gogoratzen, lehendabiziko platera haragi-bola batzuk zeuzkan, 2 “kebab” modukoa, beste bi, oilaskoarekin eta barazkiekin, eta beno, agian beste bi zapore desberdinekin (sentitzen dut, baina ez dut gogoratzen, eta uste dut ezta haiek ere).

Nagusiaren semeak bigarren platera ekarri zien: oilasko hanka plantxan egina curryarekin nahaspilatua eta mendarekin estalita. Egun horretara arte, menda freskoa ez zuten inoiz dastatu. Uste dut, hori asko gustatu zitzaiela, haien mingaina itzali zuelako (Me me me... gaixoak!).

Geroago, benetako “delicatessen” bat ekarri zien: bost kutxa txiki bost benetako curryekin, plater bat basmati arrozarekin eta indiar ogi ore selekzio batarekin (zehazki, bost ogi desberdinak). Curryak izan ziren:

• Oilaskoa curryarekin: Bai, tradizionala, baina zapore bereziarekin.
• Basurdea curryarekin: Zelako izena! Ala ez? Beno, haien iritziz izenagatik espero zuten bereziagoa izatea.
• Txahala curryarekin: leuna eta gozoa. Esaten arabera: “izugarri gozoa zegoen”.
• Banana curryarekin: maitemindu zien. Goxoa espeziekin. Esaten arabera, ia borroka egin zuten azken zatia hartzeko (Zelako taldea!)
• Garbantzuak curryarekin: harrigarria!! Nahiz eta estetikoki ez zitzaien gustatu dena jan zuten, eta gainera, begiramenak gabe.

Bukatzeko, postreak ekarri zizkien, mangoko tarta zati bat eta koko litxarreriak. Ah! Eta benetako indiar te bat.

Jakin-minen arabera, zerbait berezi bat azalduko dizuet: zerbitzariak afaria hasi baino lehen, eskuoihal bat ekarri zioten eskuak garbitzeko, eta horren ordez, afaldu eta gero nagusiaren semeak eskuak busti zizkioten... arrosa perfume batekin! Eta, haien ustez, usain miragarri bat egiten zuen. (Puaj! Niri perfumeak ez zaizkit gustatzen... gorroto ditut!!)

Dena 32,90€-ren truke (BEZa barne sartuta), ondo ikusita, ia-ia ganga bat da.

Baisakhi jatetxeak zerbait arraroa dauka, konturatu zaizue? Bai, jatetxea ez dauka karta! Bakarrik dastatzeko menu bat dauka, baina erdipurdi aldatzen dute, beraz, jatetxera joan nahi baduzue, ziur aski, azaldu dizuen menua ez duzue aurkituko, Gupta jaunak zerbait desberdina prestatuko duelako.

Nire jabeei gustatu zitzaien, bai dekorazioagatik, bai haiekin izandako jokaeragatik, eta noski, hau guztia originaltasuna eta janari kalitatea ahaztu gabe. Nire jabeek 8 bat ipini zioten, hau da, gomendagarria da, soingaineko eskarmentu berriak gustatzen bazaizue. Ziur aski, haiek errepikatuko dute.

Joan baldin nahi baduzue, hemen uzten dizkizuet bai helbidea, bai telefonoa.



Baisakhi jatetxea

Gabriel Rocako etorbidea, 8
07014 Palma de Mallorca

Telefono zenbakia: 971 736806