2018-12-10

Sagar tarta hirugiharrarekin eta Idiazabal gaztarekin


Janariaz hitz egitea eta “tarta” izena daramatzan zerbaitengatik hitz egitea postre atsegingarri batean pentsatzea da pertsona gehienentzat. Hala ere, eta bizitza honetan gertatzen zaizkigun gauza guztiak goxoak ez direnez gaur esparru honetan tarta gazi baten errezeta azalduko dizuegu. Errezeta honekin, afariren bat konpontzeaz gain, pertsona bati baino gehiago zoratzea lortuko dugu. Esparru honetako kideak ipini diogun izena “Sagar tarta hirugiharrarekin eta Idiazabal gaztarekin” da.

Gaurko errezeta frantziar jatorria daukaten “Quiche” pastelekin erlazionatuta dago, nahiz eta bai bere orea baita bere osagaiak ere desberdinak izan (samar etxekoagoak dira). Errezeta hau prestatzeko hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

5 brik pasta orri
2 arrautza
2 Golden edo Granny Smith sagar
50 g hirugihar
50 g Idiazabal gazta birrinduta
Tipula bat
200 ml esne krema
Olioa (edo gurin pixka bat)

Hasteko, labea berotuko dugu 160 gradutara. Berotzen den bitartean, laberako egokia den molde biribil bat bilatuko dugu (batzuei 24-26 diametro-zentimetro). Moldearen barnean brik pasta orri bat jarriko dugu eta olioarekin margotuko dugu (edo urtutako gurinarekin). Hori eginda dagoenean, akzio hau errepikatuko dugu lau aldiz. Labea beroa dagoenean, moldea sartuko dugu eta 10 minutuz utziko dugu barruan. Denbora honetan pasatuta labetik aterako dugu eta erreserbatuko dugu.

Ondoren, sagarrak zurituko ditugu, bihotza kenduko diegu eta dadoetara moztuko ditugu. Moztuta daudenean, zartagin bat sutan jarriko dugu olio-zurrusta batekin eta minutu batzuk su leunetara utziko ditugu, eta poliki-poliki tipula julianara moztuta eta hirugiharrera dadoetara moztuta zartaginera gehituko ditugu.

Osagaiak prestatzen diren bitartean, bol bat hartuko dugu eta arrautzak ondo irabiatu ditugu aparra lortu arte, esne-krema gehituko dugu eta bi osagaiak ondo integratzeko nahasketa berriro irabiatuko dugu. Behin eginda dagoenean, osagaiak erreserbatuko dugu.

Sagarrak eta tipula prest daudenean, lehen prestatu dugun nahasketarekin nahastuko ditugu, segidan guztia ondo irabiatuz. Azkenik, Idiazabal gazta birrindua gehituko dugu eta guztia azken aldiz irabiatuko dugu.

Amaitzeko, moldean nahasketa jarriko dugu eta labean sartuko dugu, han 160 gradutara prestatzen 25 minutuz utziz. Denbora hau pasatu eta gero, guztia epeltzen utziko dugu, lortuko dugun emaitza honakoa izanik.

Sagar tarta hirugiharrarekin eta Idiazabal gaztarekin
Sagar tarta hirugiharrarekin eta Idiazabal gaztarekin


Sinpleki atsegingarria. Afari baterako perfektua da edo, nahi baduzue, formatu txikian zerbitzatu ahal duzue familiarekin edo lagunekin partekatzeko asmoarekin. 

On egin!


2018-11-12

Guakamoleko entsalada arrozarekin


Posible da zuek gurekin ados ez egotea, baina talde honetako partaideentzat ehundura eta zapore-nahasketak gastronomiaren plazer txiki horietako bat da. Beharbada horregatik, errezeta hau aurkitu genuenean Internetetik nabigatuz, berehala adoptatu genuen.

Gaur, entsalada harrigarri baten errezeta ekartzen dizuegu, “Guakamoleko entsalada arrozarekin”.

Bi anoa prestatzeko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

120 g arroza (borobila, integrala, basmatia… edozein mota ona da)
100 g askotariko entsalada
Ahuakate bat
Tipulin erdia
Piper gorria erdia
Tomate erdia
Jalapeno bat (edo pipermina), oso fina txikituta
Limoi (edo lima) erdia
Martorria


Hasteko, arroza prestatuko dugu. Hori egiteko, eltze bat su ertainetara jarriko dugu olio-zurrusta batekin. Olioa beroa dagoenean, arroza gehituko dugu. Arroza minutu pare batez txigortuko dugu, noizean behin nahastuz. Denbora hau pasatuta, arroza urarekin estaliko dugu (arroza baino hiru bider gehiago ur erabiliz) eta sutan utziko dugu egosita egon arte. Egosita dagoenean, arroza xukatuko eta erreserbatuko dugu.

Jarraian tipulina, piperra eta tomatea dadoetara txikituko ditugu, ahal dugun neurririk txikienera, eta erreserbatuko ditugu. Gero, ahuakatea moztuko dugu, hezur zentrala kenduko diogu eta bere haragia motrailu (edo bol batean motrailu bat eskuragarri ez izatekotan) batean jarriko dugu eta sardexka batekin baliatuz ondo txikituko dugu.

Behin ahuakatea txikituta dagoenean, tipulina, piperra, pipermina (edo jalapeñoa), martorria, tomatea eta limoi erdiko zukua gehituko ditugu eta noski, osagai guztiak ondo nahastuko ditugu guakamole atsegingarri bat lortzeko asmoarekin.

Guakamolea prest daukagunean, arroza eta entsalada erdia gehituko ditugu, eta berriro guztia ondo nahastuko dugu osagaiak ondo integratzeko.

Azkenik, platerak aurkeztuko ditugu, hartarako, soberako entsalada banatuko dugu plateretako oinarrian eta arroza entsaladaren gainetik banatuko dugu molde batekin lagunduz. Nahi izatekotan, Natxo batzuk erabiliz apainduko ditugu.


Guakamoleko entsalada arrozarekin
Guakamoleko entsalada arrozarekin


Zalantzarik gabe, hau da gure aukera afari desberdin bat prestatzeko asmoa baldin badaukagu, entsalada hau oso originala delako.

On egin!



2018-10-18

Kinza Bistro Bar - Donostia


Ez dakigu jatetxe gutxi geratzeagatik, edo taldekoak zorrotzegiak izateagatik, baina aitortu behar dugu gero eta zailagoa dela guretzat harritzen gaituzten jatetxeak topatzea.

Agian arrazoi horrengatik, duela hilabete batzuk Instagrameko “Bistro-Bar Kinza”ren profilarekin topo egin genuenean, Donostiako jatetxe honen eskaintza gure arreta deitu zuen. Hori dela eta, eta Frantziatik Gasteizera bueltatu behar ginenez, Donostian geldialdi bat antolatzea erabaki genuen jatetxe honen platerrak dastatzeko asmoarekin.

Igandean, erreserbaren orduan baino lehen jatetxera heldu eta gero  (nahiz eta Donostia ederra izan, euria gainean duzunean paseatzea ez da munduko gauzarik atseginena) talde osoak (txakur emea ere bai) “Kinza” jatetxearen lokalera abiatu ginen, Gran Via kalean 30garren zenbakia kokatuta egonda.

Kinza” jatetxera iritsi ginenean lehendabiziko ustekabea izan genuen, dozena-erdi mahai daukan lokal txiki eta dotore batekin topo egin genuelako. Hasierako inpresioa, benetan, oso positiboa izan zen.

Bigarren sentsazio ona Yaninaren eskutik etorri zen. Egongelako arduraduna atean jaso zigun eta, segidan, mahaira lagundu zigun atsegin osoz. Jatorra, berritsua, atsegina eta beti laguntzeko prest. Hau da, berari esker berehalaxe etxean bezala egongo bagina sentitu ginen.

“Kinza”ren eskaintza gastronomikoa betiko platerrak berritzen ditu eta, horretarako, osagai freskoengatik baliatzen dira plater desberdinak sortzeko, bai eskaintza nazionalean baita internazionalean ere inspirazioa bilatuz.

Gure kasuan, jatetxearen karta motzetatik, plater pare bat aukeratu genuen bakoitzerako, beste bat partekatzeko eta bi postre desberdinak. Hauek dira gure selekzioa:

  • Eguneko bi krema (lehendabizikoa kuiatxo eta batatarekin eta bigarrena, ziazerbak porruekin). Zapore koilarakada atsegingarriak.
    ziazerbak porruekin krema
  • Bi “bao” ogi arropa zaharrekin. “Bao” ogi samurreko anoa bakoitza txahal eta ozpinez ondutako etxean egindako nahasketa batengatik beteta dago.
    “bao” ogi arropa zaharrekin
  • Bakailaozko ravioliak saltsa berdean. Bakailao atsegingarria etxeko ravioliak betetzeko.
    Bakailaozko ravioliak saltsa berdean
  • “Tatin tarta” eta “marakuiako, limoiko eta albakako sorbetea”. Bi jai-amaiera zoragarriak, goxoa lehenengoa eta bigarrena oso freskagarria, harrigarria eta digestiboa izanik.
“Tatin tarta” eta “marakuiako, limoiko eta albakako sorbetea”


Hau guztia, ardo botila batekin, kafe batekin eta infusio batekin lagunduta, 65 euroren truke. Ez dizuegu esango merkea dela, baina bai kalitatearen eta prezioaren arteko harremana bikaina dela. Gure kasuan argi eta garbi daukagu bueltatuko garela eta, hori dela eta, gomendatzen dizuegu.

Gogora ezazue mahaia erreserbatzeaz joatea erabakitzen baldin baduzue. Horretarako, hemen jatetxearen datuak uzten dizkizuegu.


Kintza Café-Bistro
20001 Donostia (Gipuzkoa)
Tel: 943 128 928