Lasai, nahiz eta tituluagatik hura iruditu, ez dugu erratu, are gehiago, errezeta
honi buruz sarrera bat egitea merezi duela uste dugu juka nola prestatu behar
den azaltzeko. Merezi duen bezala ikusiko duzue.
Agian zuen burutik pasatu den lehendabiziko galdera jukari buruz izan da,
zehazki ez dakizuelako zer den. Bada, juka Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan
bera jatorria daukan tuberkulu tropikal bat da. Tuberkulu honen erabilera
sukaldaritzan patataren antzekoa da, tuberkulurik ospetsuena. Hori bai, bai
koipeetan, baita proteinetan ere, juka patataren azpitik dagoela esan behar
dugu.
Bestalde, juka patata baino almidoi askoz gehiago dauka, hori dela eta
tuberkulo honetan lehendabizikoa ordezkatzeko aukera bikaina daukagu. Hori bai,
kontuz ibili behar gara, juka egosi behar dugulako sukaldatu baino lehen
gluzido ziagenoak desagertu dezaten, azken hauek azetonaren eta zianuroaren
eragileak direlako.
Beno, zuen beldur aurpegiak ikusi eta gero, errezetaren azalpenera goaz,
kar kar kar.
Juka errazio pare bat frijitzeko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
Juka bat (ertaina edo handia)
Olioa
Ura
Gatza
Hasteko, 4 edo 5 zatitan moztuko dugu juka. Behin moztuta, zati bakoitza
zurituko dugu eta azalaren bi geruzak ondo kenduko dizkiogu, lehena marroia eta
gogorra eta bigarrena arrosa-koloreko mintza bezalakoa izanik. Bere kolorea
guztiz zuria denean zuritze prozesua erabat amaituta dagoela jakingo duzue.
Lehendabiziko pausoa burutu eta gero, zati bakoitza bertikalki zatituko
dugu 4 zati txikiagotan, bakoitzari erdialdeko partea kenduz. Kendu behar
duzuen atala erraz ezagutuko duzue bere itxuragatik, kordoi baten edo enbor
txiki baten antza duelako.
Jarraian, eltze bat jarriko dugu ur ugarirekin sutan irakitzen hasi arte. Segidan,
moztutako zatiak gehituko ditugu eta gatza botako dugu, juka 20 minutuz utziz,
erabat egosita egon arte. Momentu horretan, zatiak sutatik kenduko ditugu,
hozten diren momentura arte erreserbatuz.
Hotzak daudenean, zatiak makiletara moztuko ditugu (patata makilak baino
pittin bat lodiagoak izan behar dira). Hau egiten dugun bitartean, sutan
zartagin bat olio kantitate eskuzabal batekin jarriko dugu berotzeko asmoarekin.
Olioa beroa dagoenean, juka zatiak zartaginean jarriko ditugu, bere kolorea
urrearen antzekoa izan arte frijituz. Segidan, zatiak paper xurgatzailearen gainean jarriko ditugu soberan
dagoen olioa kentzeko asmoarekin.
Azkenik, frijitutako jukako makilak aurkeztuko ditugu plater nagusiari
laguntzeko. Hau da, arrautzekin, hanburgesekin , arrainarekin, etab.
On egin!!