2015-01-26

Lupia tartar laranja zukuarekin


Duela hilabete pare bat errezeta berezi eta arriskutsu bat aurkeztu genuen gure tokitxoan, “Izokin tartar sagar garratzarekin eta ahuakaterekin”. Arriskutsua da mundu guztia ez dagoelako prest tartarraren teknika dastatzeko, baina guri erabat sorgindu gintuenez, hurrengo pausoa eman genuen “Lupia tartar laranja zukuarekin” prestatzea erabaki genuenean.

Ikusiko duzuen moduan, ideia berbera da, baina emaitza, nahiz eta ikusgarria izan, erabat desberdina da, ondorio bezala zapore desberdin batekin topo egitea daukana.

Hurrengo osagaiak erabiliko ditugu (bi pertsonentzat):

2 lupia (edo lupia basati txiki bat)
Laranja bat
Piper gorri erdia
Tipulin fresko bat
Dijoneko ziape kafe koilarakada bat
Gatza
Piperbeltza

Dena prestatuta? Eta noski, ganibeta ondo zorroztuta? Ba… aurrera!

Hasteko, lupia (edo lupiak) prestatuko duzue. Hori egiteko, arraina garbituko duzue, azala eta hezur guztiak kenduz. Kontuz urrats honetan, hezur guztiak kentzea oso garrantzitsua delako.

Eginda dagoenean, lupia kubo txikietara moztuko duzue, zentimetro erdikoak gutxi gorabehera, eta bol batean jarriko dituzue. Ondoren, tipulina moztuko duzue kubo txikietan ere bai (lupia kubo txikien tamainara gutxi gorabehera) eta bolean beste osagaiekin batera ipiniko duzue. Gauza bera egingo duzue piper gorriarekin eta laranjaren erdiarekin.

Behin osagai guztiak moztuta dauzkagula, gatza eta piperbeltz apur bat eta Dijoneko ziapeko kafe koilarakada bat gehituko dituzue. Azkenean, laranja-zukua gehituko duzue eta ondo nahastuko eta, koilara pare batekin lagunduz.

Dena ondo nahasita dagoenean, bola filmatuko duzue eta hozkailuan jarriko duzue, ordu pare bat gutxienez, edo hain zuzen ere platera aurkezteko ordua heldu arte.

Guk platera aurkezteko, molde biribil bat aukeratu genuen. Hartan, gutxi gorabehera, nahastearen erdia jarri genuen, tipulin orri batzuk erabiliz apainketarako.

Lupia tartar laranja zukuarekin


On egin!!

No hay comentarios: