2014-09-10

Aran marmelada


Urte bakoitza bezala, Interneteko txoko txiki honetara bueltatzen gara merezi genuen oporraldi bat hartu eta gero, eta ideia batzuekin buruan bueltatu izan gara. Ea aurrera eramatea posiblea den inongo arazorik gabe.

Oraingoz, errezeta berri bat aurkezten dizuegu. Seguru gaude errezeta erraz hau ia pertsona guztien gustukoa izango dela zuen gosariei aire berria ekartzen dien aldi berean. Bai, gaur “Aran marmelada” prestatzea proposatzen dizuegu.

Marmelada hau egiteko hurrengo osagaiak behar ditugu:

Aran kilo bat (azalik eta hezurrik gabe)
300 g. azukrea
Limoi erdiko zukua

Segidan ikusiko duzuenez moduan, urrats gutxitan marmelada bat izango dugu, gainera, ia-ia guztiei gustatuko zaie.

Hasteko, bol batean osagai guztiak jarriko ditugu eta espatula batekin guztia ondo nahastuko dugu, lotuta eta homogeneoa den ore bat lortu arte. Lortzen dugunean, su ertainetara ipiniko dugu lapiko batean, bueltak emateari utzi gabe.

Ordu erdia pasatuta, lapikoa sutatik erretiratuko dugu eta hozten utziko dugu.

Azkenik, bakarrik potetan sartzea falta izango zaigu. Hori egiteko, hiru marmelada bote esterilizatuak hartuko ditugu (hau da, lehendabizi 20 minututan zehar egositak izan direnak), marmeladaz beteko ditugu eta Maria bainuan egostera ipiniko ditugu 20 minutuz.

Hona hemen emaitza posible bat:

Aran marmelada


On egin!!