2013-09-28

Guacamole



Gaur errezetarik errazena azalduko dizuet hemen egonez gero. Jatorri mexikarreko saltsa bat da... bai!! ‘Guacamole’ deitzen da!!

Aurreko larunbatean, nire jabeek afari bat antolatzen zuten etxean lagunekin, afari tematiko bat... haiek ‘natxos’ eta ‘guacamole’ prestatu zituzten, eta nik, nola ez, errezetarekin geratu nintzen, meh meh meh!!

Erabili zituzten osagaiak hauek izan ziren:

2 ahuakate
½ tomatea
Tipula erdi bat
Limoi erdiko zukua
Baratxuri atal bat
Pipermin erdia
Gatza


Hasteko, ahuakateak zurituko dituzue dado txikietara eta bol batean jarriko dituzue limoi zukuarekin batera. Jarraian, tomatea zurituko duzue ere (antzeko tamainara) eta bolean gehituko duzue gatz apur batekin. Baratxuriarekin eta piperminarekin gauza bera egingo duzue baina oso txikiak moztuz.

Eta bakarrik gauza bat falta zaizue: dena zapaltzea sardexka baten laguntzarekin (edo pikatzaile elektrikoarekin fin fina nahi baduzue).

Eta honekin eginda dago!! Erraza, ezta?



On egin!!

2013-09-15

Bakailaoa esne gainarekin



Nire jabe maiteak entzun nituenean plater honetaz hitz egitea, laster hura dastatzeko gogoak izan nituen. Zorionez, aurreko egunean egin zuten... leuna, krematsua eta batez ere, erraza (haiei gustatzen zaion moduan).

Gaur, Portugaleko klasiko buruz hitz egingo dizuet, “bacalhau a natas”, edo, etxean deitzen dioten moduan, “Bakailaoa esne gainarekin” (originalak, ezta? Meh, meh, meh!!).

Osagaiak gutxi dira, errezeta erraza delako, eta emaitza, primerakoa... Hemen kontatzen dizuet nolakoa den.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten (bi pertsonentzat):

2 zati bakailao freskoak
Patata handi bat
Tipula handi erdia
Baratxuri atal bat
Esne gain baso bat
Esne baso erdia
Ereinotz orri bat
Irina
Gatza, piperbeltza


Hasteko, bakailaoa prestatuko dugu eltze batean ereinotz hosto batekin 15 minutuz (kontuz, ez du irakin behar). Hozten utziko dugu eta, gero, azala eta arantzak kenduko dizkiozue eta kontu handiarekin bakailaoa papurtuko duzue.

Gero, tipula eta baratxuria txikituko dituzue eta sueztituko dituzue zartagin batean, tipula gardena egon arte. Jarraian, gauza bera egingo duzue patatekin (tortilla bat egin nahi izango bazenute bezala). Gorde ezazue.

Azkenik bexamel leuna prestatuko duzue, baina kontuz, loditzen hasten denean, esne-gaina gehitu beharko duzue. Bexamela egina dagoenean, katilu batean ipiniko duzue patatekin, tipularekin eta bakailaoarekin osagai guztiak ondo nahasten.

Eta bakarrik falta da azken pausoa, katilu batean gazta pixka batekin nahastea aurrez aurretik prestatu ditugun osagai guztiak, eta gainerretzea hurrengo emaitza lortu arte:



On egin!!