2018-01-15

Japoniar fideo azkarrak



Dakizuen moduan, etxean nazioarteko sukaldaritzarekin esperimentatzea gustatzen zaigu. Hori dela eta, sukaldaritza japoniarragatik italiarrera arte joan gaitezke erditik sukaldaritza mexikarragatik pasatuz, beste batzuen artean. Gaurko sarrerarekin, Asiako sukaldaritza tradizionalera apur bat hurbildu nahi zaituztegu.

Sukaldaritza asiarra bereizmen nabarmenak dauzka, bere ezaugarririk nagusienak zaporeen artean dagoen kontrastea, lurraren produktuen erabilera eta errezeten osasungarritasuna izanik. Gaur gure txokora ekartzen dugun errezeta ezaugarri hauek konbinatzen ditu eta, horretaz gain, prestatzen azkarra eta erraza izateagatik bereiztu dezakegu beste plater batzuengatik. Bai, gaur “japoniar fideo azkarrak” nola prestatzen diren azalduko dizuegu.

Fideo hauek bi pertsonentzat prestatzeko, hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

150 g arroz-fideo
Kuiatxo erdia
2 arrautza
4 barrengorri
2 oilasko-bularki
Tipulin bat
Baratxuri atal bat
Limoi edo lima bat
Albaka
Soja saltsa
Sesamo-olioa
Ekilore-olioa

Lehendabizi egingo duguna eltze bat ur ugarirekin sutan ipintzea izango da, ura bere irakite puntura eraman arte. Hori lortzen dugunean, arrautzak gehituko ditugu eta gutxi gora behera 9 minutuz egosiko ditugu. Denbora hori pasatzen denean, arraultzak uretatik aterako ditugu, segidan ur hotzarekin hoztuko ditugu eta, azkenik, erreserbatuko ditugu.

Jarraian baratxuria txikituko dugu eta tipulina eta kuiatxo erdia moztuko ditugu. Prest dagoenean, eltze bat sutan jarriko dugu olio zurrusta batekin eta, olioa prest dagoenean, txikitutako baratxuria eta tipulina gehituko ditugu. Osagaiak kolorez aldatu bezain pronto, kuiatxoa gehituko dugu.  

Kuiatxoa prestatzen den bitartean, txanpinoiak garbituko eta moztuko ditugu laugarrenetara, eta segidan oilasko-bularkiak zerrendetara moztuko ditugu. Jarraian, bi osagaiak aldi berean eltzera gehituko ditugu eta nahasketari buelta-pare bat emango diogu oilasko bularkiak pixka bat ixteko asmoarekin. Hori eginda dagoenean, 3 soja-saltsa koilarakada bat eta sesamo-olio koilarakadatxo bat gehituko ditugu.

Puntu honetara iritsita, albaka gustura gehituko dugu eta osagaiak urarekin estaliko ditugu, segidan irakite puntura eramateko. Momentu horretan, arroz-fideoak gehituko ditugu eta sua itzaliko dugu. Azkenik, eltzea estaliko dugu atseden hartzeko minutu pare batez.
Amaitzeko platera aurkeztuko dugu, erditik moztutako arrautza gehituz eta lima/limoia zukua erabiliz ondutuz.

Hau da aurkezpen posible bat:

Japoniar fideo azkarrak
Japoniar fideo azkarrak


On egin!!