Lotsa? Zer da hori? Nik ez dut ezagutzen hitz horren esanahia! Gainera, aurreko egunean nire jabe maitagarriak esan zidaten “Nissi, ba al dakizu zenbat denbora daramazun ezer idatzi eta argitaratu gabe? Eta gauza pilo egin ditugu denboraldi honetan!”, eta, nahiz eta hitz horiek oso politak ez izan, nik ez nintzen lotsatu… alferkerietan ibiltzea asko gustatzen zait, ni bezalako katutxo maitagarriei deskantsatzea izugarri komeni zaiela uste dudalako. Baina, gaur aspertuta nagoenez, pentsatu dut zerbait iritsi behar nuela, ez duzue uste?
Artikulu honetan haiek frogatu duten azken jatetxearen azalpen bat egingo dizuet. Jatetxe honen izena “Ahoa” da, (nire ustez, izen hau oso aproposa da jatetxe baterako) eta Gasteizko Urriaren Hamabiaren kaleko lehenengo zenbakia kokatuta dago.
Aspalditik aitzaki on bat bilatzen zuten “Ahoa” jatetxera joateko, eta hau ailegatu zen nire jabe batek unibertsitatean atera zituen notak jakin zituztenean, bikainak izan baitziren. Horregatik, interneten bidez mahai bat erreserbatu zuten larunbat baterako, afari on batez gozatzeko asmoarekin.
Jatetxea oso polita eta nahiko modernoa da: solairua egurrez egina dago eta okre koloreduna da, zorua, egurrezkoa baita ere sotoetan inspiratua dago eta giroa edertzera laguntzen du. Gainera, jatetxeko giroa epela da, eta oso erraza da eroso sentitzea.
Jatetxeak dastapen menu bat dauka, eta bere prezioa 26€tik 32€ra doa, aukeratzen dugun ardoaren arabera aldatuz. Gainera, antzeko prezioa daukan menu berezi bat aukeratzea posible da, “obolaktobegetariano” izenekoa. (Ai ene! Zelako hitz arraroa!).
Haiek dastapen menua aukeratzea erabaki zuten eta, egia esateko, prezio horregatik, oso ondo zegoen:
Hasierako platerra:
Entsalada epela sagarrekin, bakailaoarekin eta ganbekin egina, saltsa berezi batekin apailatua.
Lehenengo platerra:
Arroz saldatsua “boletus” eta “foie” kremarekin.
Plater printzipala:
Txerri azpizuna patata eta barazki goarnizioarekin
Postreak:
Mango flana
Dena oso ondo prestatuta eta aurkeztuta zegoen, plater diseinu gainean antolatuak. Benetan, haiei asko gustatu zitzaien, eta ziur nago gehiagotan hara jatera edo afaltzera bueltatuko direla. Gainera, jatetxean dagoen giroa oso aproposa da afari erromantiko bat antolatzeko, baita lagunekin jatera joateko ere. Horretaz gain, bere prezioa oso ondo dago, garestiagoak diren jatetxe batzuk baino kalitate gehiago eskainiz.
Badaezpada, hemen jatetxearekin harremanetan ipintzeko daturik garrantzitsuenak utziko dizkizuet.
"Ahoa Jatetxea"
01004 Vitoria – Gasteiz (Araba)
Telefono zenbakia: 945 26 08 75