2018-11-12

Guakamoleko entsalada arrozarekin


Posible da zuek gurekin ados ez egotea, baina talde honetako partaideentzat ehundura eta zapore-nahasketak gastronomiaren plazer txiki horietako bat da. Beharbada horregatik, errezeta hau aurkitu genuenean Internetetik nabigatuz, berehala adoptatu genuen.

Gaur, entsalada harrigarri baten errezeta ekartzen dizuegu, “Guakamoleko entsalada arrozarekin”.

Bi anoa prestatzeko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

120 g arroza (borobila, integrala, basmatia… edozein mota ona da)
100 g askotariko entsalada
Ahuakate bat
Tipulin erdia
Piper gorria erdia
Tomate erdia
Jalapeno bat (edo pipermina), oso fina txikituta
Limoi (edo lima) erdia
Martorria


Hasteko, arroza prestatuko dugu. Hori egiteko, eltze bat su ertainetara jarriko dugu olio-zurrusta batekin. Olioa beroa dagoenean, arroza gehituko dugu. Arroza minutu pare batez txigortuko dugu, noizean behin nahastuz. Denbora hau pasatuta, arroza urarekin estaliko dugu (arroza baino hiru bider gehiago ur erabiliz) eta sutan utziko dugu egosita egon arte. Egosita dagoenean, arroza xukatuko eta erreserbatuko dugu.

Jarraian tipulina, piperra eta tomatea dadoetara txikituko ditugu, ahal dugun neurririk txikienera, eta erreserbatuko ditugu. Gero, ahuakatea moztuko dugu, hezur zentrala kenduko diogu eta bere haragia motrailu (edo bol batean motrailu bat eskuragarri ez izatekotan) batean jarriko dugu eta sardexka batekin baliatuz ondo txikituko dugu.

Behin ahuakatea txikituta dagoenean, tipulina, piperra, pipermina (edo jalapeñoa), martorria, tomatea eta limoi erdiko zukua gehituko ditugu eta noski, osagai guztiak ondo nahastuko ditugu guakamole atsegingarri bat lortzeko asmoarekin.

Guakamolea prest daukagunean, arroza eta entsalada erdia gehituko ditugu, eta berriro guztia ondo nahastuko dugu osagaiak ondo integratzeko.

Azkenik, platerak aurkeztuko ditugu, hartarako, soberako entsalada banatuko dugu plateretako oinarrian eta arroza entsaladaren gainetik banatuko dugu molde batekin lagunduz. Nahi izatekotan, Natxo batzuk erabiliz apainduko ditugu.


Guakamoleko entsalada arrozarekin
Guakamoleko entsalada arrozarekin


Zalantzarik gabe, hau da gure aukera afari desberdin bat prestatzeko asmoa baldin badaukagu, entsalada hau oso originala delako.

On egin!