2014-05-03

Takoak guacamolearekin


Afari bat lagunekin antolatzen denean beti galdera berberaren agerpenari aurre egin behar zaio: “Eta… Zer prestatuko dugu afaltzeko?” Nahiz eta Italian egiten den sukaldaritza gure gustukoa izan, noizean behin putzua gurutzatzen dugu eta errezeta mexikar batekin ausartzen gara. Horregatik, aurreko egunean “Takoak guacamolearekin” prestatu genituen.

Tako hauek hain errazak direnez mahaian izaten duten arrakasta ustekabean harrapatzen gaitu normalean, baina, horri esker afari informaletarako plater hau ideia jenial batean bihurtu da.

8 tako prestatzeko (hau da, 4 pertsonentzako anoa), hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

Artozko 8 tako
300 gr. Oilasko bularkia
Letxuga erdia
Sal
Piperbeltza
Oliba olioa

Lehendabiziko urratsa bularki xerrak tira luzeetan moztuko ditugu, gatza eta piperra bakoitzaren gustura botatzen eta, geroxeago, plantxan su handian ipiniz. Oilaskoa prestatzen den bitartean, letxuga garbituko dugu eta bol batean sartuko dugu, gatza eta olio nahikotxo bere gainetik botaz, azkenik nahasketa guztia ondo nahastuz.

Bitartean, takoak berotuko ditugu eta, horretarako, guk labea erabili genuen, baina zuek momentu hartan labea erabiltzeko asmoa ez baldin badaukazue mikrouhin-labea erabiltzeagatik ez dago inongo arazorik.

Oilaskoa prest dagoenean, takoak muntatzen hasiko gara eta, horretarako, letxuga pixkatxo bat ipiniko dugu takoaren erdialdean, honen gainean guacamoleko kopuru handi bat, azkenik nahi dituzuen oilasko tirak ipiniz, hurrengo argazkian ikusten den moduan:

Takoak muntatzen ari gara
Takoak muntatzen ari gara


Bukatzeko, takoak biribilkatuko ditugu eta katilu polit batean aurkeztuko ditugu.

Takoak guacamolearekin


On egin!!

No hay comentarios: