2013-10-28

Gourmet ogi txigortua Euskolabel hanburgesarekin


Ikusten ahal duzuen moduan, aldaketa batzuk egiteko aprobetxatu ditugun egun batzuk eta gero, hemendik bueltatzeko garaia dela uste dugu, hori bai, gune pertsonalago batekin edo, beste era batean esanda, katu-itxura aldatuz bere ordez gure irudia ipintzeko. Hori bai, jatetxeak bisitatzen jarraituko dugu, baita plater goxoak, azkarrak eta errazak prestatzen ere. Gaur hemendik aurkeztuko dugun platera, “Gourmet ogi txigortua Euskolabel hanburgesarekin”, azken talde honetan sartuko dugu.

Oraingo honetan, gure ideia bi anoa prestatzea baldin bada, honako osagaiak behar izango ditugu:

Ogi biribileko 2 xerra
200 gr. Euskolabel txahal xerra txikituta
Ahuntz gaztako 4 medailoi
Urdaiazpiko iberikoko 2 xafla
Anana xerra 1, fin fina moztuta
Tipulako 2 xafla
Sagar 1
6 txanpinoi
Gatza, olioa

Plater honen erraztasuna prestatzeko azkenean lortuko dugun emaitza bezain ikaragarria da.

Hasteko, hornidura prestatuko dugu. Horretarako, sagarra zurituko dugu, geroago karratu txikietan mozten, zartagin batean ipintzen olio pixka batekin eta han utziz ondo prestatuak egon arte, baina zartaginera itsastea saihestuz. Txanpinoiekin gauza bera egingo dugu, baina kasu honetan gatza eta piperra botatzen.

Sagarra su txikitan dagoen bitartean, haragiari forma emango diogu eta, horretarako, haragia gogor eutsiz bi bola egingo ditugu. Eginak daudenean, zapalduko ditugu forma obalatua emanez, ogiaren ahalik eta zati gehiena estaltzeko asmoarekin.

Aurreko gauzak egiten ditugun bitartean, plantxa berotzen ipiniko dugu eta, bertan, ogia txigortuko dugu ananarekin eta tipularekin batera. Ogia txigortzen hasten denean, plantxan ahuntz gaztako medailoiak ipiniko ditugu pixkat berotzeko baina, hori bai, ezin dira desegin. Prestatuak daudenean, ogi txigortuaren gainekaldean ipiniko ditugu eta, gero, anana xaflaren erdia.

Momentu honetara heltzen garenean, txahal hanburgesak plantxan ipini beharko ditugu gatz pixkatxo batekin. Puntuan gustatzen baldin bazaizkizue, bakarrik hiru minutuz sukaldatuko ditugu alde bakoitzetik eta, segida, ananaren gainetik ipiniko ditugu.

Azkenik, zartagin batean urdaiazpiko iberikoa berotuko dugu eta, honekin, platera muntatzen amaituko dugu. Lortu ahal diren emaitzen artean, hemen daukazue aukera bat:

 
Gourmet ogi txigortua Euskolabel hanburgesarekin
Gourmet ogi txigortua Euskolabel hanburgesarekin

Zer nahiago duzue, ogi txigortu honekin geratzen zarete, ala McDonald’s era joan behar gara?
On egin!

2013-10-11

Mina sendatzeko gaitasuna daukan errezeta baten bila gabiltza


Gaur zerbait berezia egingo dugu, blog hau sortu zenetik hau da Joan eta Josebaren lehendabiziko aldia ordenagailuaren teklatuaren atzealdean, hau da, Nissiren jabeen estreinaldia, zuei azaltzeko azken 8 urte hauetan topatu dugun errezetarik gogorrena.


Bai, badakigu oso arraroa dela, baina, gure ustez, merezi du gaur egingo duguna egitea. Gure helburu bakarra blog honen inspiratzaileari omenaldi bat eskaintzea da, gure Nissi maiteari, gaur agur esan digulako 8 urte eta gutxi gurekin pasa eta gero, egun batetik bestera gibelean agertu zitzaion arazo larri bat dela eta.


Momentu hauetan mindutak gaude, hutsik barrutik eta inongo animorik gabe, gure kide txikia galdu dugulako. Gure kidetxoa, izugarri maite genuena, agur esan digula onartu behar dugu. 





Gaur bizitzaz beterik dauden begitxo hauek betirako itxi dira, egun batetik bestera eta espero gabe, gure Nissi maitea bere indarra eta aguantatzeko gaitasuna adieraziz amaierara arte. Hori dela eta, txoko hau, gure bihotzekin batera, pixkat hutsik gelditu da.


Ez dakigu oso ondo nola jarraitu txoko txiki honekin, hirurei izugarri gustatzen zitzaiguna, ezta nondik joan behar garen ere, gure katuari esker interneten sukaldaritzari buruz idaztea erabaki genuelako, sukaldean sartzen ginen bakoitzean zerbaiten lanean hasteko bera handik bueltaka zegoelako, bere konpainia oparituz guk zertan genbiltzan kuxkuxeatzen zuen bitartean.


Hau guztiagatik, gure jarraitzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita ulermen pixkatxo bat izatea ere momentu gogor hauetan eskatzea ere, pixkatxo bat deskantsatzeko aprobetxatuko ditugunak. 


Nissi, eskerrik asko eman dizkiguzun gauza horiek guztiengatik, oso, oso gutxi eskatuz horren truke. 


Beti eramango zaitugu gure bihotzetan.

Bakean izan, txiki.

2013-10-06

Kuiatxo tortilla gainerreta


Bai, badakit, arraroa irudituko zaizue... oso arraroa, kuiatxo tortilla gainerreta bat!! Egia esateko, oso arraroa iruditu zitzaidan niri entzun nuen lehenengo aldian, baina etxean jatorri italiarreko errezeta honek beti arrakasta handia lortzen du. Eta noski, gaur azalduko dizuet.

Hurrengo osagaiak beharko dituzue (bi pertsonentzat):

4 arrautza
½ Kuiatxoa
2 Patata ertainak
½ Tipula (bakoitzaren arabera)
Esne koilarakada bat
Albaka, oreganoa
Gatza
Olioa

Ezer baino lehen, patatak lumatu eta moztuko dituzue karratutxoetan. Segidan, zartagin bat olio askorekin ipiniko duzue su gogorrean, olioa berotu behar baita. Olioa tenperatura altua lortu duenean, sua jaitsiko duzue eta patatak zartaginera botako dituzue, pixkanaka - pixkanaka egosteko.

Patatak egosten diren bitartean, kuiatxoa moztuko duzue eta minutu batzuk pasa eta gero, zartaginean sartuko duzue, patatekin batera. Minutu batzuk geroago, tipula moztuko dituzue eta zartaginean sartuko duzue.

Bitartean, arrautzak bol batean irabiatuko dituzue, gatz pixka bat eta esnea gehituz. Patatak prest daudenean, hau da, eginak, baina bigunak (ezin dute krazka egin), eta tipula karamelatua, arrautzak zartaginean sartuko dituzue osagai guztiekin. Segidan, sua jaitsiko duzue eta zartagina utziko duzue su motelan, 5 edo 6 minutu (tortillako aldeak egosten hasi arte).

Memento honetan, belar usaintsuekin eta gaztarekin hautseztatuko dituzue eta kontu handiz (kontuz kirtena sartzearekin plastikozkoa baldin bada!!) zartagina sartuko duzue labean gainerretzeko.




Ez dauka itxura txarra, ezta?

On egin!!