2017-12-09

Kuiatxo-hanburgesa

-->
Etxean edozein errezeta omníboroa plater begetariano batean bihurtzea oso ideia interesgarria eta erakargarria iruditzen zaigu, eta noski, ba ahal dago sukaldaritzan aukeraren bat hanburgesa bat baino egokiagoa dena? Duela gutxi arte, bai egoskariekin(adibidez txitxirio eta dilistekin) baita kuiarekin ere frogak egin genituen, baina lortzen genuen ez zen gure menuetara plater hauek gehitzeko bezalakoa.

Zorionez dena aldatzen da, eta gaur konbentzitu gaituen errezeta begetariano berri bat ekartzen dizuegu. Gaur esperru honetara urbiltzen dizuegun errezeta “kuiatxo-hanburgesa”rena da.

Lau hanburgesa prestatzeko hurrengo osagaiak beharko ditugu:

Kuiatxo ertain bat (edo handi bat)
Azenario bat
Arrautz bat
¼ tipula
Gazta arraspatuko 3 koilarakada (mozzarella, feta, etc… gustura)
Ogi arraspatua
Txikitutako perrexil hosto batzuk
Kurkuma koilaratxo bat (aukerakoa)
Olio
Gatza

Ezer baino lehen, kuiatxoa ondo garbituko dugu eta eginda dagoenean zuritu gabe birrinduko dugu. Urrats hau amaitzeko, kuiatxoa batzuei 15 minututan zehar xukatuko dugu.

Kuiatxoa xukatzen den bitartean, arrautza ondo irabiatuko dugu eta bol handi batean gordeko dugu. Jarrian, azenarioa zurituko eta birrinduko dugu eta bolari gehituko diogu. Segidan, ondo txikitutako tipula, gazta arraspatua, txikitutako perrexil-hostoak eta, gustatzen bazaizue, kurkumako koilaratxoa edo piperbeltz pixka bat nahastuko ditugu aurreko osagaiekin.

Kuiatxoa xukatuta dagoenean, lehenago prestatutako osagaiekin nahastuko dugu eta, lehen prestatu izan dugun nahasketari, ogi arraspatua gehituko diogu, jarraian oratua ore uniforme bat lortu arte (beharrezko ogia gehituko dugu orea eskuetan ez itsasteko).

Hori eginda dagoenean, lorea lau atal berdinetan bananduko dugu eta bolak batzuk prestatuko ditugu, prestakinari hanburgesa baten forma emateko asmoarekin.

Jarraian, zartagin bat jarriko dugu su ertainetara berotzen oliba-olioarekin. Beroa dagoenean, bi aldeetatik gure hanburgesak prestatuko ditugu eta paper xurgatzailearen gainean olio gainerako saihesteko erreserbatuko ditugu.

Azkenean platera aurkeztuko dugu:



Zalantzarik gabe, hau da plater desberdin bat, jatorrizko eta ondo osasuntsua.

On egin!