2017-08-20

Txokolatezko gailetak txokolatez betetak



Nahiz eta hasiera batean ez iruditu, uda garai mundiala da kapritxo batengatik gozatzeko. Hau dau, udan txokolatezko gailetak gozamen moduan erabili ahal ditugu, inongo arazorik gabe, are gehiago txokolatez betetak baldin badaude. Gaur gaileta miresgarri hauen errezeta zuekin partekatu nahi dugu.

Portzierto, ez izan beldurra errezeta honi. Ikusiko duzuen moduan, bere prestakuntza supermerkatuan gaileta goxoak eta osasuntzuak baino askoz errazagoa da.

Gaileta dozena bat prestatzeko (bere tamainaren arabera, noski), hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

215 g Irin
2 g gatz
2 g legamia-hauts
2 g bikarbonato
113 g gurin
70 g Kanabera-azukre
55 g Azukre zuri
1 Arrautza ertain
120 g Txokolateko txip (zuri edo beltz)
100 g Txokolate-krema

Hasteko, bol handi batean irina, legamia, bikarbonatoa, gatza eta bi azukre motak botako ditugu osagai guztiak ondo nahasi baino lehen.

Bol txiki batean arrautza ondo irabiatuko dugu hark bere tamaina bikoiztu arte. Jarraian, gurin bigunduta eta arraultz irabiatuta bol handira gehituko ditugu. Segidan osagai guztiak ondo nahastuko ditugu eskuekin ore sendo bat lortu arte.

Hori eginda dagoenean, masarekin errulo bat egingo dugu eta ondo filmatuko dugu paper filma edo laberako sulfuratutako papera erabiliz, eta gutxienez ordu erdi batez gordeko dugu hozkailuan.

Denbora hau pasatu eta gero, erruloa hartuko dugu eta diskoetara moztuko dugu (gutxi gora behera zentimetro bateko lodierako diskoak egin behar ditugu) eta zapalduko ditugu. Hori egin eta gero, txokolate-krema pixkatxo bat disko bakoitzaren erdialdean jarriko dugu eta diskoak itxiko ditugu bola bat eginez.

Labea 180 gradutara berotu eta gero, bolak gure labearen erretiluan jarriko ditugu eta labearen erdiko kokapenean 10 edo 12 minutuz utziko ditugu edo gailetak urrezko ertzak izan arte. Segidan, gailetak labetik aterako ditugu eta hozten utziko ditugu.

Hau da emaitza posible bat:


Txokolatezko gailetak txokolatez betetak
Txokolatezko gailetak txokolatez betetak

Eta barrutik….

Txokolatezko gaileta xehetasuna
Txokolatezko gaileta xehetasuna

 
Atsegingarriak, mendetasun-sortzaileak... gaileta bakarra jateko gauza izango zarete?

On egin!!