Denbora luze baten ondoren, gaur zuen gosariak edo askariak pixkatxo bat
pozteko asmoarekin itzultzen gara. Horretarako, gaur oso erraza, harroa eta
atsegingarria den errezeta bat proposatzen dizuegu, bere izena “Koko esneko
bizkotxo” izanik.
6 edo 8 anotako bizkotxo bat egiteko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
200 g Irin
150 g koko-esne
100 g gurin (giro tenperaturan)
150 g glas azukre
2 arrautza
8 g legamia
Hasteko, labea 180 gradutara berotzera jarriko dugu. Bol handi batean irina
(pikortsua baldin bada, bahetu beharko duzue),
azukrea eta legamia jarriko ditugu. Jarraian, dena ondo osatuta egon
arte nahastuko dugu. Prest dagoenean, koko-esne erdia eta gurina gehituko
ditugu eta irabiagailuaren laguntzarekin dena irabiatuko dugu krema homogeneo
bat lortu arte.
Beste bol batean, arrautzak eta gainerako esnea irabiatuko ditugu. Dena
irabiatuta dagoenean, nahasketa hau oreari pixkanaka-pixkanaka gehituko diogu erregularki
irabiatuz. Behin osatuta dagoenean, laberako egokia den moldea hartuko dugu eta
ondo koizpeztatuko dugu. Orea moldera pasatuko dugu eta edukia finkatu denean,
labean 30 minutuz sartuko dugu (minutu pare bat lehenago egosketa kontrolatuz
zotz baten laguntzarekin).
Hona hemen gure emaitza:
Koko esneko bizkotxo |
Arrakasta bermatzen dugu!
On egin!!