Ez da beharrezkoa nik esatea, baina nire jabeak oso arraroak dira. Postreak ez dira haien berezitasunik nabarmenena, baina beti postre ezberdin bat egiten saiatzen dira eta, oraingo honetan, zerbait biribila atera zitzaien.
Niri cavaren usaina ez zait gustatzen, baina beno, errezetaren urratsak jarraitu nituen arreta handiz eta, gonbidatuen erreakzioa ikusi ondoren, errezeta azalduko nizuela pentsatu dut.
Nire jabeak hurrengo osagaiak erabili zituzten errezeta hau prestatzeko:
Botila bat cava
5 Limoia
200 gr. azukrea
150 ml. ura
Lana oso erraza da. Ez duzue uste? Ederki gaude!! Beno, nahi baldin baduzue, oraintxe datozen lerroak irakurtzeko aukera daukazue :)
Lehenengo urratsean, limoiei zukua atera behar zaie, bi limoi-oskola gordez geroago erabiltzeko. Ah! Zukua garbia ez bada, iragazi behar duzue. Segidan, zukua bol handi batean ipini behar duzue.
Bigarren urratsean almibar arin bat prestatuko dugu. Hau egiteko, sutan ura eta azukrea ipiniko ditugu, ondo irabiatuz egosi arte. Memento honetan, limoi-oskolak gehituko ditugu, eta berriz, nahasketa minutu pare bat gehiago utziko dugu suan etengabe irabiatuz.
Almibarra hozten denean, osagaiak barreiatzeko ordua iristen da. Bolan, almibarra eta cava gehituko ditugu, segidan osagai guztiak (cava, limoi zukua eta almibarra) nahasteko. Azken pausua, nola ez, bola izozkailuan sartzea da.
Eta beno, bakarrik gauza bat falta da: pazientzia, sorbetea lortzeko hiru ordu gutxi gora behera behar direlako. Ah! Gomendio txiki bat, ordu bakoitzean izozkailua ireki behar duzue sorbetea irabiatzeko, izotza kentzea beharrezkoa delako.
Argazkia ikusi eta gero, primeran dagoela esan dezakegu, ala ez?
Aizue, kontuz sorbetearekin!! Alkohola darama, eta afaria erdi mozkortuak amaitu dezakezue...
2 comentarios:
Nik oso gustoko dut Limoizko sorbetea, bazkari baten ostean fresko-freskoa denez, primeran sartzen da, ezta?
Egunon!!! sorbetea guri be bai asko gustatzen zaigu, gu ere gaude blogan eta sukaldean, nahi baduzue hemen gaude:
http://sukaldeanjaten.blogspot.com/
hitz egingo dugu...
ondo izan
carmen
Publicar un comentario