Miau! Oraindik nire biboteak miazkatzen ditut. Zergatik ez zidaten utzi pixkatxo bat jatea, edo usaintzea, edo ukitzea? Gasteizko katurik alaiena izango nintzateke momentu honetan. Baina, hobeto pentsatzen badut, ez nintzateke izango gasteizko katurik alaiena, Europa osokoa baizik…
Sukaldean sartu bezain laster, guztia prestatu zuten bientzako afaria egiteko. Zelako itxura egiten zuen guztia!
2 izokin xerra
1 Patata handi bat
4 kuiatxo xerra
2 alberjinia xerra
Entsalada egiteko prestakina (edo, nahiago baduzue, uraza jarri dezakezue)
Belar aromatikoak
Olioa
Gatza
Patatak zuritzen eta txikitxen hasi ziren, makil forma emanez (nire jabeak patata hainbat eratan txikitxen dituzte) eta frijigailuaren olioa berotu zenean, patatak barrura sartu zituzten.
Bitartean, zartaginean olio pixka bat berotzera jarri zuten (nahi duenak plantxa erabili dezake). Izokinari gatza jarri zioten eta zartaginera pasatu zuten alberjiniarekin eta kuiatxoarekin batera.
Kontuan izan behar da izokina bakarrik hiru minutu behar dituela alde batetik eta beste bi beste aldetik egina egoteko.Kuriositateagatik, esango dizuet nire jabeak momentu hau aprobetxatzen dutela izokinari belar aromatikoak ipintzeko biratzeko ordua ailegatzen denean. Zelako usaina egiten du!
Guztia frijituta dagoenean, patatak sukaldatzeko paperan jarriko ditugu olio pixka bat galdu dezaten. Hau egin eta gero, platera muntatuko dugu barazki eta patata frijituak, patata frijituak, izokina eta norberaren gustura egindako entsalada bat jartzen, horrela geratuz:
Zer iruditu zaizue? Badirudi oraindik bere usaina sumatzen dudala!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario